NADOE - Nafarroako Doktoretza Eskola
Albisteak
Data: 2025(e)ko abuztuaren 11a
Laborategitik merkatura: Ikerketa- eta ekintzailetza-programa
CEIN (Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Europar Zentroak antolatutako prestakuntza-jarduera; ikertzaileei eta doktoretzako ikasleei zuzenduta dago, zehazki, hurbilketa azkar eta sakona egin nahi dutenentzat enpresa-ekintzailetzako ekimen bat planteatu eta abian jartzeari buruz, beren ikerketei balora emateko aukera gisa.
Informazio gehiago nahi baduzu esteka honetan kontsultatzen ahal duzu; hartan zehazki azaltzen da jardueraren programa, bai eta izena emateko formularioa ere (irailaren 12ra arte egonen da zabalik, egun hori barne).
Sario eraikinean izanen da, IRIS poloan, 4. solairuan.
Saio bakoitzera joatea prestakuntza-jardueren dokumentuan zenbatzen ahalko da, zeharkako prestakuntzako POB batekin.
Edozein zalantza izanez gero, jarri harremanetan Lucía Nieto Sádaba Unibertsitateko programen arduradunarekin: lnieto@cein.es