Joan eduki nagusira

NADOE - Nafarroako Doktoretza Eskola

 

Albisteak

 

Honako iragarkiak ikusi

Itzuli

Data: 2025(e)ko apirilaren 3a

Komunikaziorako ikastaro praktikoa irakasle eta ikertzaileentzat

 

Hezkuntzaren Berrikuntzarako Goi Mailako Ikastegiak irakasle eta ikertzaileentzat egiten duen prestakuntza-eskaintza dibertsifikatzeko, eta adierazi dizkiguzuen prestakuntza-premiak kontuan hartuta, zuregana jotzen dugu prestakuntza-ikastaro berri bat eskaintzeko Irakasle eta Ikertzaileentzako 2024-2025 Prestakuntza Planaren barrenean.

 “Komunikaziorako ikastaro praktikoa irakasle eta ikertzaileentzat.”

Ikastaroa 4 ordukoa izanen da, eta online emanen da, apirilaren 9an (asteazkena), 10:00etatik 14:00era.

Informazio gehiago nahi izanez gero, irakurri honi erantsita doan PDF fitxategia.

Izena emateko, egin klik esteka honetan:
http://csie.unavarra.es/apps/InscripcionCSIE/Inscripcion.jsp

Deskargak