Joan eduki nagusira

NADOE - Nafarroako Doktoretza Eskola

 

Albisteak

 

Honako iragarkiak ikusi

Itzuli

Data: 2025(e)ko urtarrilaren 10a

“Academic Writing” ikastaroa

 

NADOEk, Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiarekin lankidetzan, doktoregaiei zuzendutako Academic Writing izeneko ikastaroa eskeiniko du aurten.

NADOEren ikastaro hau ingeles akademikoa freskatu nahi duten ikasleei zuzenduta dago, bai eta ingeles akademikoan idazteko zailtasunak dituzten eta konbentzioak hobeki ulertu nahi dituzten ikasleei ere.

Ikasleek ingeleseko B2 maila behar dute ikastaroa egiteko. Klaseak talde txikietan egiten dira, astean 2 orduko saiotan. Ikastaroaren bukaeran, ikastaroaren prezioa itzuli eginen zaie ikastaroa probetxuz egin dutela frogatzen dutenei.

  • Hasiera: otsailak 3
  • Bukaera: apirilak 7
  • Egun-orduak: astelehenetan, 11:00etatik 13:00arte
  • Irakaslea: María Basterra
  • Ikasgela: 314 (Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegia – 1. solairua)
  • Prezioa: 115 € (ikastaroa amaitzean itzuliko zaie zenbateko hori ikastaroa probetxuz egin dutela frogatzen dutenei)

MATRIKULA: Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiaren web orrialdearen bidez, urtarrilaren 13tik 26ra.

Aldeko ebaluazioarekin egiten dutenek “jardueren dokumentuan” jasotzen ahalko dute jarduera, eta zeharkako prestakuntzako 6 POB balioko du.

Argibide gehiago: