NADOE - Nafarroako Doktoretza Eskola
Albisteak
Data: 2025(e)ko ekainaren 3a
2025eko tesi-harien #HiloTesis lehiaketa
Doktoretzako ikasleen artean dibulgazio jarduera sustatzeko eta haien ikerketen emaitzak gizartera hurbiltzeko helburuz, CRUEren (Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentzia) Dibulgazio eta Kultura Zientifikoko Sareak (RedDivulga) eta Ignacio Larramendi fundazioak “Zure doktoretza-tesia sare sozialetan: #HiloTesis” lehiaketaren V. edizioaren deialdia egitea proposatu dute.
Zer da #HiloTesis?
CRUEren I+B+Gko talde sektorialaren Dibulgazio eta Kultura Zientifikoko Sarearen (RedDivulga) ekimen bat da, eta doktoregaien eta doktoratu berrien komunikazioko eta dibulgazio zientifikoko trebetasunak sustatzea du helburu. Ignacio Larramendi fundazioaren laguntza du; izan ere, fundazio horrek sorreratik bertatik izan du helburutzat ikerkuntzak duen garrantzi soziala indartzen laguntzen duten ikerketa edo jarduketa zientifiko eta kulturalak bultzatzea, haren ustez ikerkuntza baita gizartea irekiagoa, justuagoa eta orekatuagoa izateko oinarria.
Helburua da prestakuntzaldiko ikertzaileek edo doktoregaiek –beren doktoretza-tesia azken 12 hilabeteetan bukatu eta defendatu dutenak zein orain egiten ari direnak– gizarteari kontatzea zer egiten duten, bai eta egiten duten hori nola eta zergatik egiten duten ere. Horretarako, parte-hartzaileek BlueSky plataformako hari baten formatuko argitalpen bat egin beharko dute; komunikazio kanal hori aprobetxatuz, hizkera sinple, ulerterraz eta erakargarrian eman beharko dute edukia.
Prestakuntzako ordu baliokide hauek emanen dira (POB), zeinak zeharkakoak eta/edo tematikoak izan baitaitezke:
Parte-hartzaile izateagatik: 2 POB
Finalista izateagatik: 4 PO
Irabazle izateagatik: 8 POB