Joan eduki nagusira

NADOE - Nafarroako Doktoretza Eskola

 

Albisteak

 

Honako iragarkiak ikusi

Itzuli

Data: 2025(e)ko urtarrilaren 20a

UNITA Aliantza: taldeko ekintzailetzari buruzko ikastaroa

 

UNITA Aliantzaren esparruan, taldeko ekintzailetzari buruzko ikastaro bat antolatu dugu. Hona hemen datu garrantzitsuenak::

  • Doakoa da.
  • 2 ECTS baliokidetzeko balio du (doktoretzako zeharkako prestakuntzako 6 POB).
  • Ingelesez emanen da.
  • Online formatua izanen du (saioak grabatu egiten dira; beraz, zuzenean edo beste une batean egiten ahal dira).
  • Moduluetako irakasleak partzuergoko unibertsitateetako irakasleak izanen dira.
  • Ekintzailetzari loturiko gaiak landuko dira, baina baita sektore espezifiko batzuetako aukerei buruzkoak ere.
  • Hasiera-eguna: urtarrilaren 23a. Bukaera-eguna: otsailaren 20a.
  • Doktoretzako ikasleei, masterreko azken ikasmailako ikasleei eta ikertzaileei zuzendua dago.

Hemen topatuko duzue informazio guztia eta izena emateko modua: https://en.unito.it/international-relations/unita-universitas-montium/unita-erasmus-blended-intensive/one-step-beyond

Ikastaroaren ondoren, deialdi bat eginen da start-up enpresak hasi eta sendotzeko dirulaguntzak emateko, eta, eskaerak ebaluatzeko, puntuazio altuagoa emanen zaie ikastaroa egin duten pertsonei.

Epeak eta formatua direla-eta, behin ikastaroa hasi ondoren ere aukera egonen da izena emateko.

UNITA Aliantzak unibertsitate bakoitzeko gutxienez 10 pertsonak parte hartzea nahi luke.