Joan eduki nagusira

NADOE - Nafarroako Doktoretza Eskola

 

Albisteak

 

Honako iragarkiak ikusi

Itzuli

Data: 2024(e)ko otsailaren 28a

Bibliopartikulei buruzko lantegiak, 2024ko martxoa-apirila

 

Liburutegiak, Hezkuntza Berrikuntzaren Goi Mailako Ikastegiarekinbatera, Bibliopartikulak 2024 izeneko programa antolatu du, ikertzeko eta irakasteko lagungarri diren tresnei, baliabideei eta zerbitzu digitalei buruzko prestakuntza-lantegiz osatua

Ordubete irauten dute, eta 2023-2024 ikasturteko bigarren seihilekoko astearte eta ostegunetan eginen dira, goizez eta arratsaldez. Kasuak kasu, lantegiak modu presentzialean nahiz bideokonferentzia bidez emanen dira.

 

Lantegiak gai hauei buruzkoak dira:

  • Sirius: bila ezazu gune bakar batean ehun lekutan dagoen bibliografia
  • Web of Science eta JCR
  • Scopus
  • Datu-base berriak: Dimensions, Lens, OpenALEX, Semantic Scholar...
  • Egon eguneratua: alerta bibliografikoak eta RSS
  • Zer dira eragin handiko aldizkari zientifikoak?
  • Nola egiaztatuko dut artikulu bat argitaratzeko erabili nahi dudan aldizkaria fidatzekoa dela eta ez dela "predatory journal" bat?
  • Open Access-en argitaratzea APCak ordaindu gabe.
  • Zer da ORCID? Nola lortzen ahal dut?
  • Sortu eta eguneratu zure profila Web of Science gunean (lehengo Publons)
  • Nola sortuko dut nire profila Google Scholar Citations tresnan?
  • Dialnet Métricas: Gizarte Zientzietako, Zientzia Juridikoetako eta Giza Zientzietako ikerketa ebaluatzeko adierazleak
  • Publish or Perish: zure argitalpenen eragina aztertzeko tresna
  • SciVal: analizatu zure ekoizpen zientifikoaren eragina
  • Eguneratu zure PPCko argitalpenak modu efizientean
  • BUPNAtik haratago: zer dira eta nola dabiltza liburutegien arteko mailegua eta dokumentuak lortzeko prozesua?

Sartu esteka honetan urtarril-otsailetan eginen diren lantegien ordutegia eta egunak kontsultatzeko eta lantegietan izena emateko: https://portal.unavarra.es/group/biblioteca/biblioparticulas

Jasotako prestakuntza egiaztatzen duen ziurtagiria emanen da.

Jardueren dokumentuaren balorazioari dagokionez, tailer bakoitzak 0,5 POBko prestakuntza-jarduera modura hartuko da aintzat, baina ezin izanen dira 6 ordu transbertsal baino gehiago eman 2023/2024 urte osoan egindako ikastaro guztiengatik.