NADOE - Nafarroako Doktoretza Eskola
Albisteak
Data: 2024(e)ko otsailaren 8a
Karbono Nanopartikulen Sintesia, Ezaugarritzea eta Aplikazioa
Martxoan eta apirilean, “Karbono nanopartikulen sintesia, ezaugarritzea eta aplikazioa” izeneko ikastaroa emanen du Manuel Algarra González doktoreak.
Ikastaroa batez ere programa hauetan matrikulaturik dauden doktoregaiei zuzendua dago: Kimika Sintetiko eta Industrialeko Doktoretza Programan, Osasun Zientzietakoan eta Industriako Zientzia eta Teknologietakoan.
2024ko martxoaren 4an, 6an, 11n, 13an, 18an eta 20an eta apirilaren 8an eta 10ean izanen dira saioak.
Ordutegia 16:00etatik 18:00etara izanen da.
Izena emateko epea bukatutakoan, mezu elektroniko bat bidaliko zaie izena eman dutenei jarduera non eginen den jakinarazteko.
Parte-hartzaileei prestakuntzako 8 POB emanen zaizkie gehienez ere jardueren koadernoan, zeharkako prestakuntzakoak eta prestakuntza tematikokoak.
* Dokumentazio gehigarria
- Edukia
- Izena emateko dokumentua - epearen amaiera: 2024ko otsailaren 27a