NADOE - Nafarroako Doktoretza Eskola
Albisteak
Data: 2024(e)ko otsailaren 5a
G-9 taldearen Doktoregaiak Prestatzeko Plana- V. edizioa - 2024
Doktoregaientzako prestakuntzari buruzko informazioa
Helburuak
- G9 taldearen Campus Digital Partekatuaren bitartez prestakuntza eskaintza komun bat izatea, G-9 taldeko doktoregaien prestakuntza planak osatzeko.
- Doktoregaiei kalitatezko prestakuntza birtual bat ematea, lagunduko duena gure ikasleen irakaskuntza eta ikaskuntzaren emaitzak gero eta hobeagoak izan daitezen.
Izen-ematea
Izena emateko epea: otsailaren 3ko 08:00etatik otsailaren 22ko 14:00etara.
- Doktoretzako ikasle bakoitzak gehienez bi ikastarotan izen emateko aukera izanen du.
- Ikaspostuak izena emandako ordenaren arabera esleituko dira, eta ikaslearen unibertsitateak zehaztuko du behin betiko esleipen-prozedura.
- Ikastaro bakoitzeko 6 ikaspostu gordetzen dira unibertsitate bakoitzeko.
- Izen-ematea G-9 taldearen webgunearen bidez eginen da, eta dagokion formularioa bete beharko da (https://www.uni-g9.net/formacion-para-doctorandos)
Ikastaroak doakoak dira
Ikastaroak online ematen dira.
Noiz
Prestakuntza-ekintzak apirilaren 17tik aurrera hasiko dira.
Onartutako ikasleek posta elektronikoz jasoko dute beharrezko informazioa.
Norentzat
Unibertsitateen G9 taldeko unibertsitateetako batean doktoretza programa bat egiteko matrikula egin duten doktoretzako ikasle guztientzat. Hauek dira unibertsitate horiek: Kantabriako Unibertsitatea, Gaztela-Mantxako Unibertsitatea, Extremadurako Unibertsitatea, Balear Uharteetako Unibertsitatea, Errioxako Unibertsitatea, Oviedoko Unibertsitatea. Euskal Herriko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Zaragozako Unibertsitatea.
Ziurtagiria
Ikastaroaren ziurtagiria eskuratzeko prestakuntzako doktoregaiak gaindituak izan behar ditu ikastaroaren koordinatzaileak proposatzen dizkion ebaluazio jarduerak..
G-9 taldeko Idazkaritza Nagusitik posta elektronikoz bidaliko dizkiete ziurtagiriak ikasleei.
Prestakuntza osoa egiten ez dute doktoregaiek zigorra jasoko dute edizio berrietan izena emateari dagokionez.
Informazio gehiago
Webgunea: www.uni-g9.net
Helbide elektronikoa: cdc-g9@uni-g9.net
* Dokumentazio gehigarria