Joan eduki nagusira

NADOE - Nafarroako Doktoretza Eskola

 

Albisteak

 

Honako iragarkiak ikusi

Itzuli

Data: 2024(e)ko otsailaren 15a

Doktoregai berriei ongietorria egiteko jardunaldia (2023-2024 ikasturtea)

 

Jardunaldia hasierako urteetan daudenen doktoregaientzat da batez ere, baina tesi zuzendarientzat ere interesgarria izan daiteke.

Helburuak: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Doktoretza Eskolaren (NADOEren) egiturari buruzko ezaupidea ematea prestakuntzan dauden ikertzaileei, doktoretza berriaren erronkak eta aukerak aurkeztea eta informazio erabilgarria ematea doktoretzarako prestatzeko aldiari buruz.

  • Eguna: 2024ko otsailaren 29a
  • Ordua: 12:00etatik 14:00etara
  • Tokia: Sario eraikineko 04. ikasgela

Otsailaren 22a (osteguna) da izena emateko azken eguna.

Aukera egonen da jardunaldia Zoom bidez ere ikusteko. Inskripzioa egitean bide hori aukeratzen dutenei emanen zaie esteka.

* Dokumentazio gehigarria