Joan eduki nagusira

NADOE - Nafarroako Doktoretza Eskola

 

Albisteak

 

Honako iragarkiak ikusi

Itzuli

Data: 2024(e)ko abenduaren 10a

Blender programaren hastapenak

 

Urtarrilean eginen da ikastaro hau

Ikastaroa batez ere programa hauetan matrikulaturik dauden doktoregaiei zuzendua dago: Komunikazioaren, Bioingeniaritzaren eta Energia Berriztagarrien Teknologien Doktoretza Programan (TECOMBER), Zientzia eta Teknologia Industrialetakoan eta Matematika eta Estatistikakoan.

2025eko urtarrilaren 13an, 20an eta 27an izanen dira saioak, 09:00etatik 14:00etara.

Izena emateko, formulario bat bete behar da. Beheko estekaren bidez eskura daiteke urtarrilaren 7ra arte, asteartea (egun hori barne).

Izena emateko epea bukatutakoan, mezu elektroniko bat bidaliko zaie izena eman dutenei jarduera non eginen den jakinarazteko.

Garrantzitsua: erabiltzaile bakoitzak bere ordenagailu eramangarria eraman behar du.

Parte-hartzaileei prestakuntzako 8 POB emanen zaizkie gehienez ere jardueren koadernoan, zeharkako prestakuntzakoak eta prestakuntza tematikokoak.

* Dokumentazio gehigarria