Joan eduki nagusira

NADOE - Nafarroako Doktoretza Eskola

 

Albisteak

 

Honako iragarkiak ikusi

Itzuli

Data: 2024(e)ko otsailaren 27a

DIALNET ikerketarako baliabide gisa erabiltzeari buruzko ikastaroa

 

Ikastaroa 2024ko apirilaren 16an eta 17an izanen da, 14:00etatik 15:30 arte.

Errioxako Unibertsitatearen Dialnet Fundazioak doktoregaientzako online ikastaro bat antolatu du DIALNET ikerketarako baliabide gisa erabiltzeari buruz.

Ikastaroa Campus Iberus osatzen duten lau unibertsitateetako edozeinetako doktoregaiei zuzenduta dago: Zaragozako Unibertsitatea, Errioxako Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Lleidako Unibertsitatea. Era berean, hartan parte hartzeko aukera dute Kolonbiako zenbait unibertsitatetako doktoregaiek, baldin eta haien unibertsitateak Campus Iberusekin lankidetza-hitzarmenik badu sinatua.

Informazio osoa: Campus Iberuseko doktoregaientzako Dialnet ikastaroa 2024
Izen-ematea: ikastaroa doakoa da, baina derrigorrezkoa da izena ematea. Izena emateko epea otsailaren 27ko 08:00etatik apirilaren 5eko 14:00ak arte egonen da zabalik.

140 postu daude, eta inskripzioaren ordenaren arabera beteko dira; horiek betetakoan, itxaron zerrenda bat osatuko da gainerako eskatzaileekin.

Izena emateko epea bukatuta, Dialnet Fundazioa onartu diren doktoregaiekin harremanetan jarriko da on-line formularioan adierazitako helbide elektronikoaren bitartez

OHAR GARRANTZITSUA: Izena emandako norbait ezin bada ikastarora joan, lehenbailehen eman beharko du horren berri, itxaron zerrendan dauden doktoregaietakoren batek haren tokia har dezan.

Ikastaroa amaitutakoan, parte hartu izanaren egiaztagiria bidaliko zaie hura osorik egin duten doktoregaiei, hots, zuzeneko saiora konektatu diren eta programatutako bi saioak osorik egin dituztenei.

* Dokumentazio gehigarria