Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) unibertsitateko 26 master titulu ofizial eskainiko ditu 2020-2021 ikasturtean, eta master horietako bostek lanbide arautuetan aritzeko gaitzen dute, erakundeko Gobernu Kontseiluak onetsi duenez. Inskripzioa “online” egin behar da, Unibertsitatearen webgunean, eta horretarako lehenbiziko epea apirilaren 30a arte egongo da zabalik; matrikula, berriz, maiatzaren 25etik 27ra egingo da. Eskaintza osoa Unibertsitatearen webgunean kontsulta daiteke. 

Ikastegi bakoitzaren masterrak azaltzen dira jarraian. Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoak (TIIGMET) master hauek eskaintzen ditu: Proiektuen Zuzendaritza; Energia Berriztagarriak: Sorkuntza Elektrikoa; Materialen eta Fabrikazioaren Ingeniaritza; Ingeniaritza Mekaniko Aplikatua eta Konputazionala; Modelizazio eta Ikerketa Matematikoa, Estatistika eta Konputazioa; Ingeniaritza Biomedikoa; Ingeniaritza Informatikoa, bai eta Industria Ingeniaritzako eta Enpresen Zuzendaritzako Unibertsitate Master Bikoitza eta lanbide arautu batean aritzeko gaitzen dutenak ere: Telekomunikazio Ingeniaritza eta Industria Ingeniaritza

Nekazaritzako Ingeniaritzako eta Biozientzietako Goi Mailako Eskola Teknikoaren kasuan (NIGMET), titulu hauek eskaintzen dira:  Nekazaritzako Ingeniaritza, lanbide arautu batean aritzeko gaitzen duena; Ingurumen Agrobiologia; Kimika Sintetikoa eta Industriala; Informazio Geografikoko Sistemak eta Teledetekzioa; Lurzoruen eta Uren Kudeaketa, eta Elikagaien Industriako Teknologia eta Jasangarritasuna.

Fakultateek eskaintzen dituzten masterrak

Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateak master hauek eskaintzen ditu: Enpresen Zuzendaritza; Enpresen Kudeaketa, Antolaketa eta Ekonomia, eta Informazio Sistema Integratuen bidezko Prozesuen Kudeaketa (ERP).

Osasun Zientzien Fakultatean hauek emango dira: Osasun Zientzietako Ikerketa eta Osasun Publikoa.

Zientzia Juridikoen Fakultateak hiru master eskaintzen ditu: Abokatutzarako Sarbidea, zeinak lanbidean aritzeko gaitzen baitu; Ondare Zuzenbide Pribatua, eta Lan Arriskuen Prebentzioa.

Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, berriz, bi titulu hauek: Bigarren Hezkuntzako Irakasletza eta Gizabanako, Familia eta Taldeekiko Esku-hartze Soziala.