Joan eduki nagusira

zoom NUPeko Enpresen Ekonomia, Antolaketa eta Kudeaketako Masterreko eskola bat, Alejandro Bello Pintado irakaslearekin (zutik, ezkerrean)

NUPeko Enpresen Ekonomia, Antolaketa eta Kudeaketako Masterreko eskola bat, Alejandro Bello Pintado irakaslearekin (zutik, ezkerrean)

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) abuztuaren 14ra arte (asteartea) izango du irekita 2019-2020 ikasturtean emango dituen 26 master ofizialetatik 25etarako aurreinskripzioa egiteko bigarren epea. Graduondo horietatik, bostek lanbide arautuetan jarduteko gaitasuna ematen dute. Aukera dago aurreinskripzioa online egiteko Unibertsitatearen webgunean. Onartuen zerrenda irailaren 4an argitaratuko da, eta irailaren 9an eta 10ean egin beharko da matrikula.

Aurreinskripzio epe horretan eskaintzen diren 25 master ofizial horietatik, zortzi Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikokoak dira (TIIGMET); sei, Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikokoak (NIGMET); hiruna, Osasun Zientzien Fakultatekoak, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatekoak eta Zientzia Juridikoen Fakultatekoak, eta, azkenik, beste bi Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatekoak.

Hain zuzen, Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoak (TIIGMET) zabalik du epea eskaintzen dituen bederatzi masterretatik zortzitarako aurreinskripzioa egiteko (Proiektuen Zuzendaritza izan ezik); zehazki, honako master hauetarako: Energia Berriztagarriak: Sorkuntza Elektrikoa; Materialen eta Fabrikazioaren Ingeniaritza; Ingeniaritza Mekaniko Aplikatua eta Konputazionala; Modelizazio eta Ikerketa Matematikoa, Estatistika eta Konputazioa; Ingeniaritza Biomedikoa; Ingeniaritza Informatikoa; eta lanbide batean aritzeko gaitzen dutenak: Telekomunikazio Ingeniaritza eta Industria Ingeniaritza. Aurten, gainera, master bikoitz berri bat emango da: Industria Ingeniaritzako eta Enpresen Zuzendaritzako Master Bikoitza.

Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoak (NIGMET), berriz, titulazio hauek eskaintzen ditu: Nekazaritzako Ingeniaritza, zeinak lanbide batean aritzeko gaitzen baitu; Kimika Sintetikoa eta Industriala; Informazio Geografikoko Sistemak eta TeledetekzioaIngurumen Agrobiologia, eta aurtengo master berria: Elikagaien Industriako Teknologiako eta Jasangarritasuneko Unibertsitate Masterra, zeinak Nekazaritzako Elikagaien Industrietako Teknologiako eta Kalitateko Unibertsitate Masterra ordezten baitu. 

Fakultateek eskaintzen dituzten masterrak

Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateak master hauek eskaintzen ditu: Enpresen Zuzendaritza; Enpresen Kudeaketa, Antolaketa eta Ekonomia; eta Informazio Sistema Integratuen bidezko Prozesuen Kudeaketa (ERP).

Osasun Zientzien Fakultateak, berriz, hauek: Osasun Zientzietako Ikerketa; Osasunaren Sustapena eta Gizarte Garapena; eta, azkenik, Osasun Publikoa.

Zientzia Juridikoen Fakultateak hiru master eskaintzen ditu: Abokatutzarako Sarbidea, zeinak lanbidean aritzeko gaitzen baitu; Ondare Zuzenbide Pribatua, eta Lan Arriskuen Prebentzioa.

Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateak, berriz, bi titulu hauek: Bigarren Hezkuntzako Irakasletza eta Gizabanako, Familia eta Taldeekiko Esku-hartze Soziala.

Unibertsitatearen webgunean dago informazio guztia NUPeko master ofizialei eta horietan aurreinskripzioa eta matrikula egiteko prozesuei buruz.