Joan eduki nagusira

Unibertsitate Masterra Abokatutzarako eta Prokuradoretzarako Sarbidean

Gara itzazu gaitasun profesionalak justizia-auzitegietan abokatu edo prokuradore gisa lan egiteko eta arlo judizialean nahiz hartatik kanpo laguntza profesionala emateko.
Master honek abokatutzan profesionalki jarduteko gaitzen du, ondoren gaitasun profesionaleko ebaluazio proba nazionala eginda. Iruñeko Abokatuen Elkargoarekin batera ematen dira eskolak.

Aurkezpena

NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren masterra.

ods 10 ods 12 ods 16 

 

Zergatik ikasi Abokatutzarako eta Prokuradoretzarako Sarbideko Unibertsitate Masterra?

  • Prestakuntzako praktikak Iruñeko Abokatuen Elkargoak aukeratutako bulego garrantzitsuetan eginen dituzu.
  • Abokatu aritzeko gaitasun profesionalaren ebaluazio proba nazionalean izena emateko aukera izanen duzu (Justizia Ministerioak egiten du deialdia).
  • Irakasleek bikaintasun egiaztatua dute irakaslanean eta ikerketan.

Master hau hauekin batera egiten ahal duzu:

Espezializazioa

Gaitasunen inguruko prestakuntza

Hizkuntzak

Zer gradutatik sartzen ahal naiz Abokatutzarako eta Prokuradoretzarako Sarbideko Unibertsitate Masterrera?

  • Zuzenbideko Lizentziatik edo Gradutik

Zertan egiten ahalko dut lan Abokatutzarako eta Prokuradoretzarako Sarbideko Unibertsitate Masterra bukatzen dudanean?

  • Sarbidea izanen duzu abokatutzarako gaitasun profesionalaren ebaluazio proba nazionala egiteko (Justizia Ministerioak egiten du deialdia).
  • Ofiziozko abokatu aritzen ahalko zara, edo atxilotuei laguntza emateaz arduratu (betiere ezarritako baldintza guztiak betetzen badituzu).
  • Prokuradore lanetan, justizia-auzitegietan

Ikaskuntzaren emaitzak / Gaitasunak

Kontsultatu ikaskuntzaren emaitzak (ikasketa-plana 7351)

Kontsultatu gaitasunak (ikasketa-plana 716)

Sarbidea eta onarpena

Sartzeko baldintzak

Master ikasketa ofizialetara sartzeko, beharrezkoa izanen da Europako Unibertsitate Eremuko edo beste herrialderen bateko goi mailako hezkuntza erakunde batek emandako unibertsitate titulu ofizial bat edukitzea, titulua eman den herrialdean master ikasketetara sartzeko aukera ematen duena.

Sartzeko baldintzak Sartzeko baldintzak

Matrikula

Graduko ikasketak amaitu dituzten ikasleak onartuko dira, ez besterik.

Masterraren irizpide espezifikoak

Atzerriko hezkuntza-sistema bateko titulazio batetik master honetara sartzeko, tituluak homologatua egon beharko du.

Masterreko Batzorde Akademikoa da, azken buruan, ikasleen onarpena zehazteko ardura duena. 
Eskaera gehiago badaude ikaspostu baino, baremo honen arabera onartuko dira ikasleak master honetan:

  • Espediente akademikoa 
    • Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleen espedientea: batez besteko nota 1,8 faktorearekin biderkatuko da. 
    • Beste unibertsitate batzuetatik datozen ikasleen espedientea: batez besteko nota 1,4 faktorearekin biderkatuko da.
       

Aurreinskripzioa Aurreinskripzioa
Matrikula Matrikula