Aurkezpena
NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren masterra.
Zergatik ikasi Zibersegurtasuneko Unibertsitate Masterra?
- Irakasleek bikaintasun egiaztatua dute irakaslanean eta ikerketan.
- Sektorean zibersegurtasunean espezializatutako profesionalen eskaera handia dago:
- Zibersegurtasuneko Institutu Nazionalak (INCIBE) aurreikusten duenez, profesional horien beharra bikoiztu eginen da 2024rako.
- Europako Batzordeak dioenez, IKTetan espezialistak diren kolektiboak enplegu totalaren % 10 izanen dira 2030ean.
- Espainiako Gobernuak egin duen Espainiako 2025 Agenda Digitalaren helburuen artean dago 2020 eta 2025 urteen artean IKTetako espezialisten kopurua 20.000ra igotzea, besteak beste adimen artifizialaren, zibersegurtasunaren eta datuen analisiaren arloan.
- Aukera izanen duzu industriara transferitzeko proiektuetan parte hartzeko, NUPen, Institute of Institute of Smart Cities institutuaren barrenean.
- Nafarroako Espezializazio Adimenduneko S4 Estrategiarekin bat datorren masterra da, eta prozesuen, produktuen eta zerbitzuen trantsizio digitalerantz aurrerapenak egitearen alde egiten du lan, baita enpresetako komunikazioak optimizatzeko eta informazioa babesteko ere.
- Zibersegurtasunari buruzko gaitasun aurreratuak lortuko dituzu arlo hauetan:
- Softwarearen garapena
- Azpiegiturak
- Segurtasun auditoria
- Gobernantza eta arauak betetzea
- Gaitasuna izanen duzu hauek egiteko:
- Zibersegurtasuna kudeatzeko eta administratzeko. Zibersegurtasuneko, prestakuntzako eta langileak kontzientziatzeko planak diseinatzeko eta haien jarraipena egiteko. Produktuen eta sistemen normalizazio eta egiaztapen prozesuak ezartzeko
- Zibersegurtasunaren eta datu pertsonalen babesaren arloko azpiegiturak kudeatzeko eta informazioaren aktiboak babesteko
- Aplikazio informatiko sendo, seguru eta efizienteak diseinatzeko, eraikitzeko eta mantentzeko
- Segurtasuneko eta ziberdefentsako auditoriak egiteko
Master hau hauekin batera egiten ahal duzu:
Espezializazioa
Gaitasunen inguruko prestakuntza
Hizkuntzak
Zer gradutatik sartzen ahal naiz Zibersegurtasuneko Unibertsitate Masterrera?
- Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritzako graduatua edo lizentziatua (lehentasunezko sarbidea)
- Ingeniaritza Informatikoko graduatua edo lizentziatua (lehentasunezko sarbidea)
- Harekin lotutako beste gradu batzuk
Ikasleentzako laguntza
Zertan egiten ahalko dut lan Zibersegurtasuneko Unibertsitate Masterra bukatzen dudanean?
- Informazioaren Segurtasuneko arduraduna izaten ahalko naiz (CISO, Chief Information Security Officer) askotariko sektoreetan, hala nola industrian, turismoan, merkataritza elektronikoan, osasun arloan (ospitaleak, industria farmazeutikoa...), etab.
- Edozein organizaziotan egiten ahalko dut lan, zibersegurtasunari lotutako lanpostuetan (gobernantzan, arriskuen kudeaketan, auditoria teknologikoan eta aplikazioen garapenean), eta SOCetan (Segurtasun Operazioen Zentroak, gaztelaniazko siglan)
- Zibersegurtasuneko eta ziberdefentsako auditoretzan egiten ahalko dut lan
- Ikerkuntzaren arloan karrera egiten ahalko dut
Ikaskuntzaren emaitzak
Sarbidea eta onarpena
Sartzeko baldintzak
Master ikasketa ofizialetara sartzeko, beharrezkoa izanen da Europako Unibertsitate Eremuko edo beste herrialderen bateko goi mailako hezkuntza erakunde batek emandako unibertsitate titulu ofizial bat edukitzea, titulua eman den herrialdean master ikasketetara sartzeko aukera ematen duena.
Masterraren irizpide espezifikoak
Masterreko Batzorde Akademikoa da, azken buruan, ikasleen onarpena zehazteko ardura duena.
Onarpen irizpideak betetzen dituzten pertsonak eskainitako ikaspostuak baino gehiago badira, merezimenduak baloratuko dira hautapen prozesua zehazteko, irizpide hauen arabera:
- Espediente akademikoa
- Aurkeztutako titulazioaren egokitasuna