Joan eduki nagusira

Unibertsitate Masterra Energia Berriztagarrietan: Energia Elektrikoa sortu eta Sarean integratzea

Espezializatu zaitez iturri berriztagarrien bidez elektrizitatea sortzeko sistemetan, hasi elektrizitatea sortzeko sistemak osatzen dituzten elementu elektriko eta elektronikoen diseinu, modelatze eta kontroletik eta energia hori egungo eta etorkizuneko sarean integratzeraino.

Aurkezpena

NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburu hauekin bat egiten du masterrak:

ods 7 ods 8 ods 9 ods 11 ods 13 

 

Norentzat da masterra?

Zirkuitu eta makina elektrikoen teoriari, potentziaren elektronikari eta kontrol automatikoaren teoriari buruzko prestakuntza duten ingeniariarientzat

Zergatik ikasi “Unibertsitate Masterra Energia Berriztagarrietan: Energia Elektrikoa sortu eta Sarean integratzea”?

  • Kalitate tekniko oso handiko prestakuntza arlo hauetan:
    • Bihurgailu elektrikoetan eta makina elektrikoetan oinarritutako elektrizitatea sortzeko sistemen modelatze, diseinu eta kontrola
    • Energia berriztagarria sortzeko sistemen integrazioa sarean
    • Parke eolikoen eta instalazio fotovoltaikoen diseinua
  • Energia berriztagarrien arloan ikerketa- eta irakaskuntza-ibilbide aitortua duten irakasleak
  • Sektoreko enpresa liderretako profesionalen parte-hartzea irakaskuntzan
  • Enplegagarritasun handia
  • Master amaierako lanen eskaintza zabala enpresetan, Energia Berriztagarrien Katedraren bidez kudeatua

Master hau hauekin batera egiten ahal duzu:

Espezializazioa

Gaitasunen inguruko prestakuntza

Hizkuntzak

Zer gradutatik sartzen ahal naiz “Unibertsitate Masterra Energia Berriztagarrietan: Energia Elektrikoa sortu eta Sarean integratzea” ikasketetara?

  • Gradua Industria Teknologien Ingeniaritzan, elektrizitateko edo industria elektronikoko espezialitatearekin (lehentasuna)
  • Gradua Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoan (lehentasuna)
  • Gradua Ingeniaritza Elektrikoan
  • Gradua Ingeniaritza Elektroniko eta Automatikoan
  • Erlazionatutako beste gradu batzuk (galdetu arduradun akademikoari)

Zertan egiten ahalko dut lan “Unibertsitate Masterra Energia Berriztagarrietan: Energia Elektrikoa sortu eta Sarean integratzea” ikasketak amaitzean?

Energia berriztagarrien sektoreko munduko enpresa nagusietan (Siemens-Gamesa, Acciona Energía, Ingeteam eta abar):

  • Proiektuak garatzen energia berriztagarrien sektoreko enpresetan.
  • Proiektuen zuzendaritza teknikoan energia berriztagarrien sektoreko enpresetan.
  • Energia berriztagarrietarako ekipo elektriko eta elektronikoak diseinatzen eta garatzen (I+G+b).
  • Parke eolikoen eta instalazio fotovoltaikoen instalazio elektrikoak diseinatzen.
  • Energia elektrikoaren bihurketarekin eta energia berriztagarrien sistemak sarean integratzearekin lotutako alderdiak ikertzeko jardueretan.
  • Energia berriztagarrien sistemei buruzko aholkularitzan.
  • Ikerketa-karrera bat egiten (doktoretza).

Ikaskuntzaren emaitzak

Ikaskuntzaren emaitzak (ANECAren onespenaren zain)

Sarbidea eta onarpena

Sartzeko baldintzak

Masterreko ikasketa ofizialetara sartzeko, beharrezkoa izanen da Europako Unibertsitate Eremuko edo beste herrialderen bateko goi mailako hezkuntza erakunde batek emandako unibertsitate titulu ofizial bat edukitzea, titulua eman den herrialdean master ikasketetara sartzeko aukera ematen duena.

Sartzeko baldintzak Sartzeko baldintzak

Masterraren irizpide espezifikoak

Masterreko Batzorde Akademikoak du, azken buruan, ikasleak onartu edo ez erabakitzeko ardura.
Eskaria handiagoa bada ikaspostuen eskaintza baino, ikasleak baremo honen arabera onartuko dira masterrean:

  • % 80 - Ikasitako graduko ikasketa-plana masterreko prestakuntza-lerroekin lotua egotea.
  • % 10 - Espediente akademikoaren batez besteko nota ponderatua.
  • % 10 - Bestelako merezimenduak: masterraren edukiei buruzko gaietako esperientzia profesionala edo ikerketa-esperientzia.


 

Aurreinskripzioa Aurreinskripzioa
Matrikula Matrikula

Oharrak

Fundación Carolina   Carolina Fundazioak bekak ematen ditu master hau egiteko.