Joan eduki nagusira

Sarbidea: 40 urtetik gorakoak

 

Lan-esperientzia duten 40 urtetik gorakoentzako sarbidea

 

40 urtetik gorako pertsonek graduko ikasketa ofizialak egin ditzakete, curriculumaren balorazioa eta elkarrizketa pertsonala barne hartzen dituen prozedura bat gaindituz.

Eskaintzen diren ikaspostuen % 3ko kupoa dauka modalitate honek. Sartzeko prozedura Unibertsitatean bertan gainditu dutenek bakarrik hasten ahalko dituzte graduko ikasketak NUPen.

Prozeduraren garapena


40 urtetik gorakoek graduko ikasketa ofizialak egin ditzakete, curriculumaren balorazioa eta elkarrizketa pertsonal bat eginez. Prozedura horren bidez sartu ahal izateko, baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Probak egiten diren urtean 40 urte izatea edo betetzea.
  • Onarpena eskatzen den graduko unibertsitate-titulu ofizialari lotutako lan-esperientzia eta esperientzia profesionala egiaztatzea.
  • 25 urtetik gorakoen proba 2005. urtea baino lehen gaindituta dutenak BAI aurkeztu ahal izango dute.
    25 urtetik gorakoen proba 2005 urtetik aurrera gaindituta dutenak EZIN izango dira aurkeztu, eta 25 urtetik gorakoen proba errepikatu ahal izango dute.
  • Espainian unibertsitateko ikasketak egiteko aukera ematen duen titulurik ez izatea.
    Espainiako hezkuntza-sistemako Batxilergoa amaitu dutenek aukera dute, baita ere, USEa gainditzeko, 25 urtetik gorakoentzako proba gainditzeko edo 45 urtetik gorakoentzako proba gainditzeko.
  • Ezin izanen dute sarbide-prozedura hau erabili atzerriko Batxilergoa izan eta homologazioa lortu dutenek.

Graduko titulazio bakar batean onar dezaten eskatzeko baino ezin da erabili prozedura hori.


Baldintzak betetzen dituzten ikasleek zilegi izanen dute NUPek 40 urtetik gorakoak Unibertsitatean sartzeko urtero antolatzen duen prozedurara aurkeztea.

Sartzeko prozedura Unibertsitatean bertan gainditu dutenek bakarrik eskatzen ahalko dute ikaspostua. Ikaspostuen % 3ko erreserba-kupoa dute.

Probaren kalifikazioa

Sartzeko probaren azken kalifikazioa curriculumaren balorazioan* eta banakako elkarrizketan lortutako kalifikazioen batezbesteko aritmetikoa izanen da, hurbilen dagoen milarenera biribilduta eta, distantzia bera egonez gero, goikora biribilduta, betiere izangaiak bi fase horietan gutxienez 4ko nota lortu badu.

Unibertsitatean sartzeko prozedura hori gainditutzat jotzeko, gutxienez 5 puntu lortu beharko dira azken kalifikazioan.

Hautagaiek zilegi izanen dute ebaluazio-batzordearen ebazpenari buruzko erreklamazioa aurkeztea errektoreari, hamar egun balioduneko epean, kalifikazioak argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Erizaintzako Gradurako curriculuma baloratzeko irizpideak

Ikasketetan onartua izateko nota

Ikasketetan onartua izateko nota 40 urtetik gorakoentzako proban lortutako azken kalifikazioa izanen da (10 puntu gehienez).


Prozedurak bi fase ditu: curriculum vitaea baloratzea eta elkarrizketa pertsonala.


Eskatutako ikasketekin lotutako eremu eta jardueretan interesdunak zer-nolako lan-esperientzia eta esperientzia profesionala duen, zenbat denbora aritu den eta gaitasunei dagokienez zer maila lortu duen ebaluatzen da fase horretan. Alderdi horiek egiaztatzeko, kasuan kasuko enpresen edo erakundeen ziurtagiriak, lan-kontratuak eta lan-bizitzari buruzko txostenak aurkeztu beharko dira, lanbide-kategoria eta egindako jardueren xehetasunak adierazten dituztenak.

Ez da baloratuko curriculumean behar bezala egiaztatuta ez dagoen alderdirik.

Fase honetan 10etik gutxienez 4 puntu lortzen dituztenak banakako elkarrizketa batera deituko dituzte.


Elkarrizketak 20 minutu iraunen du gehienez, eta hautagaiaren ezagutzak eta gaitasunak tituluaren gaitasunetara egokitzen diren baloratuko da.

Hautagaiek 10etik 4 puntu lortu behar dituzte gutxienez aurreko faseko puntuazioarekin batezbestekoa egin ahal izateko.

Izena emateko epea

2024ko otsailaren 5etik 9ra 

Matrikula egiteko:

  • Bidali mezu bat acceso@unavarra.es helbide elektronikora
  • Nafarroako Unibertsitate Publikoko Sarbide Bulegora (Administrazio eta kudeaketako eraikina, Arrosadiko campusa; tel. 948 169 632).

Dokumentazioa:

Agiri hauek aurkeztu beharko dituzte (eskaneaturik, posta elektronikoaren bidez eginez gero):

  • 40 urtetik gorakoentzako probarako eskabidea. Eskabidean adieraziko da zein gradu bakarrerako eskatzen den sarbidea.
  • NANaren fotokopia.
  • Curriculum vitaea, lan-esperientzia eta esperientzia profesionala zehazki jasotzen dituena, baita horiek baloratzeko behar den dokumentazioa ere.
  • Lan-bizitzaren ziurtagiria.
  • Tasen murrizketarako edo salbuespenerako eskubidea egiaztatzen duen jatorrizko dokumentua edo fotokopia, halakorik badute.
  • Non aurkeztu behar den: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Sarbide Bulegoa. Administrazioko eta kudeaketako eraikina - Arrosadiko campusa. Tel.: 948 169 632 08:30etik 14:30era.

Posta elektronikoz bidalitako dokumentuak, sinadura elektronikorik gabekoak, geroago eskatzen ahalko dira egiaztatzeko.

Inskripzio-tasak:

  • Tasa arrunta: 130,90 €
  • Kategoria orokorreko familia ugarientzako/guraso bakarreko familiarentzat tasa: 65,45 €
  • Kategoria bereziko familia ugarientzako/guraso bakarreko familiarentzat edo % 33tik gorako desgaitasuna dutenentzako tasa: 0 €

Abonu-agiri bat emanen da ordainketa egiteko jarraibideekin batera.
Ordaintzeko modua

 

  • 1.fasearen behin-behineko ematizak : 2024ko martxoaren 8a, 14:00etatik aurrera
  • Errektorearen aurreko erreklamazioak, 1. fasea: 10 egun baliodun, interesdunei Erregistro Elektronikoan jakinarazten zaienetik
  • 1. faseko behin betiko emaitzak: 2024ko apirilaren 8a, 14:00etatik aurrera
  • 2. faserako zitazioa (elkarrizketa pertsonalak): data eta ordua zehazteke daude. Lekua: interesdunei jakinaraziko zaie
  • 2. fasearen behin-behineko ematizak: 2024ko apirilaren 18a
    kontsultatu notak 
  • Reclamaciones ante el Rector fase 2ª: 10 días hábiles desde su comunicación a las personas interesadas, en el Registro Electrónico
  • Behin-betiko emaitzak: 2024ko maiatzaren 10a
    Interesdun bakoitzari zuzenean jainaraziko zaio.

Aurreinskripzioa NUPen

40 urtez gorakoen sarbide prozedura gaindituz gero, aurreinskripzioa egiten ahal dute ikasleek NUPeko graduko ikasketak hasteko.

 

  • 3/2020 Lege Organikoa, abenduaren 29koa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatzen duena.
  • 2/2006 Lege Organikoa, 2006ko maiatzaren 3koa, Hezkuntzari buruzkoa.
  • Gobernu Kontseiluaren Erabakia, 2011ko maiatzaren 26koa, lan-esperientzia eta esperientzia profesionala egiaztatuz 40 urtetik gorakoak graduko ikasketa ofizialetan sartzeko prozedura ezartzen duena.
  • 412/2014 Errege Dekretua, 2014ko ekainaren 6koa, unibertsitateko graduko ikasketa ofizialetan onartua izateko prozeduren oinarrizko araudia ezartzen duena (BOE, 2014/06/07koa).
  • Foru Agindua, indarrean dagoen ikasturterako prezio publikoak ezartzen dituena, zerbitzu akademikoak emateagatik eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan titulu ofizialak lortzeko gainerako eskubideengatik