Kideak
Ikertzaile berekiak
INARBE 101 ikertzailek osatzen dute. Haietatik 53 ikertzaile berekiak dira, 20 ikertzaile loturadunak, 11 ikertzaile lankideak eta 17 prestakuntzakoak. Zabalik dago beti institutuari atxikitzeko aukera, talentua duten ikertzaile senior zein prestakuntzakoak taldean sar daitezen. INARBEko kide guztien zerrenda hemen dago.
Ikertzaile berekien kategoria NUPekin lotura iraunkorra duten irakasle eta ikertzaile doktoreek osatzen dute, betiere egiaztatuak badituzte ikerketa-jardueraren bi ebaluazio positibo edo gehiago (seiurtekoak) eta horietako azkena indarrean badago.
Ikertzaile berekiak bakarrik daude INARBEko Gobernu Kontseiluan, hots, institutuaren erabaki-organo gorenean.
INARBEko kideen zerrenda eguneratu egiten da kide berriak taldean sartu edo hura utzi ahala. Jarraian ageri diren kideek baimena eman dute beren argazkia webgunean jartzeko.
Nola bihurtu INARBEko kide
Institutuko kide izan nahi duenak eskaera bidali behar du inarbe@unavarra.es helbidera. Mezuan, nolako atxikipen mota eskatzen duen eman behar du aditzera eta, beharrezkoa bada, horretarako justifikazio dokumentuak bidali. Batzorde Iraunkorrak ad cautelam tramita dezake eskaera, baina Institutuaren Kontseiluak berretsi egin behar du.