Joan eduki nagusira

NUPeko langileak

 

NUPek, UNITAko kide denez gero, mugikortasun programak eta irakasteko eta ikertzeko aukerak eskaintzen dizkie bere irakasle eta ikertzaileei,  teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileei.

 

NUPeko langileentzako bekak eta jarduerak

Programa intentsibo konbinatuak (BIPak) irakaskuntzako eta ikaskuntzako programa intentsiboak dira. Metodo berritzaileak erabiltzen dituzte, hala nola onlineko lan kolaboratiboa, eta trukea eta talde lana bultzatzen dituzte. Ikasleek, irakasleek, administrazioko eta zerbitzuetako langileek eta hiru kategorietako talde mistoek hartzen ahal dute parte.

Halako programetan, mugikortasun programa labur bat egiten dute ikasleek unibertsitate antolatzailera joanda, eta, horretaz gainera, prestakuntza birtual bat egin behar dute nahi eta nahi ez. Atzerriko unibertsitatean egin beharreko egonaldia bost-hamar egunekoa izaten da; programaren parte birtuala, aldiz, mugagabea da, eta egonaldi fisikoaren aurretik, bitartean edo ondoren egin daiteke. 

Informa zaitez programa intentsibo konbinatuez! Informa zaitez programa intentsibo konbinatuez!

UNITAk sei gairen inguruko gune bana definitu du (HUBak) aliantzako ikerketa egituratzeko eta aliantzako unibertsitateetako ikertzaileen arteko elkarguneak sortzeko.

Helburu hauek dituzte HUB edo ikerketaguneek:

  • Gaikako ikerketa-talde diziplinarteko eta transnazionalak osatzea.
  • Nazioarteko ikerketa-proiektuak garatzea.  
  • Ikerketako azpiegiturak partekatzea.
  • Graduondoko eskolak partekatzea (nazioarteko masterrak, nazioarteko prestakuntza doktoregaientzat)

NUPen Trantsizio Digitaleko HUBa gidatzen dugu Guardako Institutu Politeknikoarekin batera

Informa zaitez UNITAko HUBez Informa zaitez UNITAko HUBez

UNITAk deialdia egiten du Ikertzen hasteko Staring Grants bekak emateko, zeinek lotura zuzena baitute HUBetako lan-lerroekin. Proiektu berriak martxan jarriz edo lehendik daudenak sendotuz UNITAko bazkideen arteko lankidetza indartu nahi da.   

UNITAk deialdi bakoitzerako zehaztutako gaiei buruzkoak izan behar dira proiektuak. UNITAko gutxienez hiru unibertsitatetako irakasle edo ikertzaileek aurkeztu behar dituzte beka-eskaerak, eta doktoregaiak eta doktoratu ondoko ikertzaileak egon behar dira lantaldean. 

2025ko UNITA IKERKETARAKO LAGUNTZEN DEIALDIA  (Cultural heritage - Green energies)
(Irekita - Aurkezteko epea: otsailaren 14ra arte) 

UNITA aliantzak ikerketa hasteko laguntzen bigarren deialdia egin du (Starting grants UNITA), jakintza-arlo jakin batean interes komuna duten unibertsitate bazkide eta elkartuetako irakasle eta ikertzaileentzat.

Deialdi honetan, bekak 12 hilabeteko iraupena duten proiektuak garatzeko edo inplementatzeko dira, UNITArentzat lehentasunezkoak diren ikerketa-arlo orokorrekin zerikusia duten gai hauekin lotuta.

CULTURAL HERITAGE:
Green Heritage : Rethinking Rural Areas in the 21st Century.

GREEN ENERGIES:
Development of renewable energies mixes in mountain  communities  connected  by/to energy networks and storage systems.

Ikerketa-taldeek gutxienez hiru unibertsitatetako langileak izan beharko dituzte, eta beren proiektuak 2025eko otsailaren 14ra arte aurkez ditzakete.


Informazio gehiago

Oinarriak

Cutural heritage
Green energies

Inskripzioa

Cultural heritage
Energia berdeak

 

 

Matching Events direlakoak bi eguneko ekitaldiak dira, irakasleentzako eta ikertzaileentzako topaguneak. Aliantzaren helburuak betetzen laguntzeko egiten dira, UNITA Komunitatea eraikitzeari begira, eta ekintza bateratuak antolatzen dira hezkuntzaren eta ikerketaren arloetan. 

Ekitaldiak tresna garrantzitsuak dira, UNITAren helburu eta ikuspegiarekin bat datozenak.
 

ERASMUS programaren laguntza finantzarioarekin, Programa Intentsibo Konbinatuak, hots, BIPak (Blended Intensive Programs- BIPs) eta COILS delakoa (Collaborative Online International Learning) diseinatzea eta ezartzea sustatzen du UNITAk.

Aliantzako kide diren unibertsitateek jarduera akademikoak elkarrekin antolatzea da helburua, eta unibertsitate horien artean ikasleen eta langileen mugikortasuna sustatzea.

BIPak (Blended Intensive Programmes) EBko Erasmus+ programako ekimenak dira, eta unibertsitate bazkideen arteko lankidetza bultzatzen dute; horretarako, unibertsitate haietako batean baino gehiagotan ikasten dute ikasleek. Zehazki, irakaskuntza eta ikaskuntza kolaboratibo birtualeko programa bat eta iraupen laburreko mugikortasun presentzialeko aldia uztartzen dituzte aliantzako unibertsitateetako ikasleek.

COILa (Collaborative Online International Learning) eikasteko metodologia bat da, eta herrialde bateko eta besteko bi ikasgelen arteko interakzioa eta lankidetza ditu oinarri. Kultura desberdinetako ikasle eta irakasleak lotzen ditu ikuspegi horrek, eta aukera ematen die elkarrekin ikasteko, eztabaidatzeko eta lankidetzan aritzeko, hezkuntza-programaren barrenean. Ikasturtearen egituran integratua dago COILa, eta ikasketa programaren barrenean kultura arteko esperientzia garrantzitsu bat bizitzeko aukera ematen die ikasle guztiei.


UNITAk, Irakaskuntza eta Ikaskuntza Zentroen Sarearen bitartez, irakasle eta Ikertzaileentzat  berariaz diseinatuko prestakuntza -ikastaroak antolatzen ditu aldizka, irakaskuntza-jarduera hobetzen laguntzeko.

Metodologia berritzaileei buruzko tailerrak eskaintzen dira, honako arlo hauetan: 

  • Tresna digitalak.
  • Ikaslearengan oinarritutako pedagogia.
  • Nazioarteko Lankidetza Iakskuntza Linean.
  • Europar herritartasuna.
  • Hezkuntza inklusiboa.

2024ko azaroko deialdia - Izena emateko epea zabalik

- Ikastaroak 2024ko azaroaren 5ean hasiko dira eta 2024-2025 ikasturte osoan jarraituko dute.
- Ikastaroetara sartzea doakoa da, aldez aurretik berariazko esteka baten bidez izena emanda.
- Ikasturte bakoitzerako plazak mugatuak direnez, lehenbailehen izena ematea gomendatzen da.
- Ikastaroen xehetasunak, egutegia eta izena emateko modua eskuragarri daude deialdiaren estekan.