NUPeko ikasleentzako jarduerak
UNITA aliantzaren gobernu-organoetako bat da Ikasleen Biltzarra. Kontsultak eta proposamenak egiten ditu, eta aliantzako ikasleen ordezkariez osatua dago.
Biltzarra ikasleen ordezkariek osatzen dute, eta UNITA aliantzako 12 unibertsitateetako bakoitzak 8 ordezkari ditu. Bertako kideek gidatzen dute, eta aliantzako alderdi guztiei buruzko proposamenak eta gomendioak egiten dira. Parte-hartze zuzena du erabakiak hartzeko prozesuetan, jakintzen trukean, irakaskuntzako jarduerak ezartzean eta ikerketan eta berrikuntzan.
Urtean behin elkartzen dira, astebetez, UNITAko unibertsitateetako batean.
Curriculumaz kanpoko praktikak UNITA aliantzako unibertsitateetatik hurbil dauden landa-eremuko herrietako entitate eta enpresetan egin ditzakezu (Portugalen, Frantzian, Italian eta Errumanian) NUPeko ikasle gisa landa-inguruneko mugikortasun programaren bidez.
- Helburua: UNITAko unibertsitateetako ikasleen gaitasunak indartzea eta unibertsitate horien eskualdeetako lurralde-garapenean laguntzea.
- Iraupena: hiru aste gutxienez eta lau hilabete gehienez, ekainetik irailera. Egonaldia zenbatekoa den, haren neurriko dirulaguntza emanen dizute.
- Hurrengo deialdia: 2025eko deialdia irekia - Epea: Martxoak 30
Nazioarteko esperientzia akademikoak bizi ditzakezu NUPeko ikasle gisa birtualki eginez UNITA aliantzako unibertsitateen irakasgaiak, UNITA esparruko mugikortasun birtualerako programaren bidez. Hala, ez duzu fisikoki inora joan beharko eta NUPen ematen ez diren irakasgaiak egiten ahalko dituzu. Aukera paregabea duzu zure curriculuma nazioartekoagoa izan dadin!
- Programaren barrenean daude: hizkuntzak ikasteko ikastaroak eta beste jakintza-arlo batzuetako irakasgai espezifikoak
- Zenbat irakasgai? Gehienez hiru irakasgai unibertsitate batean edo batean baino gehiagotan, eta 12 ECTS gehienez.
- Hurrengo deialdia 2025eko martxo-apiriletan izanen da aurreikuspenen arabera
Programa intentsibo konbinatuak (BIPak) irakaskuntzako eta ikaskuntzako programa intentsiboak dira. Metodo berritzaileak erabiltzen dituzte, hala nola onlineko lan kolaboratiboa, eta trukea eta talde lana bultzatzen dituzte. Ikasleek, irakasleek, administrazioko eta zerbitzuetako langileek eta hiru kategorietako talde mistoek hartzen ahal dute parte.
Halako programetan, mugikortasun programa labur bat egiten dute ikasleek unibertsitate antolatzailera joanda, eta, horretaz gainera, prestakuntza birtual bat egin behar dute nahi eta nahi ez. Atzerriko unibertsitatean egin beharreko egonaldia bost-hamar egunekoa izaten da; programaren parte birtuala, aldiz, mugagabea da, eta egonaldi fisikoaren aurretik, bitartean edo ondoren egin daiteke.