Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

NUPeko ikasleak

Programa intentsibo konbinatuak (BIPak)

2023/2024 deialdia

XEDEA

Hau da deialdi honen helburua: baldintzak ezartzea NUPeko langile eta ikasleek Erasmus programaren bidez atzerriko goi mailako ikasketen zentro batean programa intentsibo konbinatuetan (blended intensive programmes, BIPak) parte har dezaten.

Programa intentsibo konbinatuak irakaskuntzako eta ikaskuntzako programa intentsiboak dira. Metodo berritzaileak erabiltzen dituzte, hala nola online bidezko lankidetza, eta trukea eta taldeko lana sustatzen dituzte. Hauek izaten ahal dira programa horien hartzaileak: ikasleak, irakasleak, administrazioko eta zerbitzuetako langileak edo hiru kategorietako talde mistoak.

Ikasleek programa intentsibo konbinatu batean balorazio positiboa jasotzen badute, 3 ECTS kreditu lortuko dituzte.

ESKAINTZEN DIREN NORAKOAK

Programa intentsibo konbinatuei buruzko informazioa erregularki eguneratuko da webgune honetan.

BIP
PROGRAMA
ESKAERAK
AURKEZTEKO
EPEA 
NORENTZAT
TALDEA 

  NOIZ

ABALA
EMATEN DUEN ZENTROA
BEHIN-BEHINEKO
ZERRENDA
BEHIN-BETIKO
ZERRENDA
TEFE

2024ko urtarrilaren 3tik 16ra

Ikasleak

2024/02/26tik 2024/03/01era

  GGHZF    2024/02/05

HARTZAILEAK

  • NUPeko Graduko, Unibertsitate Masterreko edo Doktoretzako ikaslea izatea 2023-2024 ikasturtean.
  • NUPen irakasleak eta administrazioko eta zerbitzuetako langileak, kontratua dutenak eskaera egiten den datatik egonaldia amaitzen den arte.

 

HIZKUNTZA-MAILA EGIAZTATZEA

Eskatzaileek B2 mailaren egiaztagiria aurkeztu beharko dute programa intentsibo konbinatua eginen den hizkuntzan, italieran eta portugesean salbu. Hizkuntza horietan nahikoa izanen da ingeleseko B1 ziurtagiria aurkeztea. Horretaz gain, erakunde antolatzaile bakoitzak eskubidea du hizkuntza eskakizun espezifikoak ezartzeko.

HAUTATZEKO IRIZPIDEAK

Hautaketa egiteko, erakunde antolatzaile bakoitzak ezartzen dituen irizpide akademikoei jarraituko zaie. Erakunde antolatzaileak zehazten ez dituen kontuetan, NUPek hautaketa egiteko irizpide propioak eta espezifikoak ezartzen ahalko ditu.

Eskaerak Nafarroako Unibertsitate Publikoan abala emanen dion unitateak baloratuko ditu.

DEIALDIA

Deialdiaren oinarriak

ESKAERAK

Eskaera egiteko, interesdunek hamar egun baliodun izanen dituzte, programa intentsibo konbinatu bakoitza argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Eskaerarekin batera, programa egiteko erabiliko den hizkuntza maila egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da, bai eta programa intentsibo konbinatuaren deskribapen-fitxak, hala badagokio, ezar dezakeen dokumentazioa ere.

Eskaera aurkezteko, hau egin behar da:

Ikasleak:

ON LINE ESKAERA

 

Pasahitza berreskuratu

Internet Explorer erabiliz gero, dokumentazioa erantsi ondoren eskatzaileak ezin du egiaztatu dokumentuak behar bezala kargatu ote diren, nahiz eta dokumentazioa grabatua geldituko den. Gainerako nabigatzaileetan, orria ongi bistaratuko da.

Eskaera bukatutakoan, eskaeraren kopia bat paperean edo PDF formatuan gordetzea gomendatzen da, deialdian parte hartzeko eskaera benetan egin dela justifikatzeko, grabatzean arazorik izanez gero.

Ikusi tramitea

Langileak:

Eskaera (I. eranskina) Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Elektronikoan aurkeztu behar da, unibertsitatearen egoitza elektronikoaren bidez.

Ikusi tramitea

 

BETEBEHARRAK

a) Erasmus dokumentazioa betetzea eta sinatzea (dirulaguntzen hitzarmena eta ikaskuntza programa).

b) Bidaia ekologikoaren kasuan, zinpeko aitorpena aurkeztu behar da behar bezala beteta eta sinatuta, bidaiaren jatorrizko egiaztagiriekin batera.

c) Nazioartekotze eta Lankidetza Atalari programa intentsibo konbinatua egin izanaren ziurtagiria ematea, unibertsitate antolatzaileak sinatua gehienez ere mugikortasun programa amaitu eta astebetera.

d) Europako Osasun Txartela izatea egonaldiak irauten duen bitartean, eta mediku gastuak, erantzukizun zibila (beharrezkoa bada), istripuak, gaixotasun larriak eta heriotza (aberriratzea ere bai) barne hartzen dituen aseguru poliza kontratatzea.

HARREMANETARAKO:

Nazioartekotze eta Lankidetza Atala

unita@unavarra.es

Telefonoa: 948 16 8919