
Ikasleak
250 000
aliantzako hamabi unibertsitateetan.

Langileak
22 000
langile, irakasle eta ikertzaileak barne.

Erakunde laguntzaileak
50
entitate publiko eta pribatu.
Mendebaldetik ekialdera:
- Portugal: Universidade de Beira Interior e Instituto Politécnico da Guarda
- Espainia: Nafarroako Unibertsitate Publikoa y Zaragozako Unibertsitatea
- Frantzia: Université de Pau et des Pays de l’Adour eta Université Savoie Mont Blanc
- Suitza: Haute Ecole Spécialisée de Suisse Occidentale (Associated partner)
- Italia: Università di Torino eta Università degli Studi di Brescia
- Errumania: Universitatea de Vest din Timisoara eta Universitatea Transilvania Brasov
- Ukrania: Yuriy Fedkovych Chernivtsi National University (Associated partner)
- Unibertsitate horiez gainera, eskubide osoko kidea da UNITA GEIE entitate legala
Europar Batasunetik kanpo dauden unibertsitate batzuen sare paralelo bat sortu du UNITAk Geminae Programa izenekoan, hizkuntza erromantzeak mintzatzen diren Amerikako eta Afrikako unibertsitate batzuekin. Hauek dira helburuak:
- Ikerketako, irakaskuntzako, mugikortasuneko, administrazioko eta gobernantzako jardunbiderik hoberenak partekatzea
- Gure agendan sartzea unibertsitate horiek.
- Elkarrekin lan egitea:
- Nazioarteko programa malgu eta pertsonalizatuak sortzeko
- Ikasle eta langileen mugikortasun eta truke programak antolatzeko
- Konpromiso zibikoa izateko
- Lankidetzan aritzeko garapen eredu berde eta jasangarri baterako ikerketan
UNITA aliantzaren lehenbiziko fasea 2020tik 2023ra egin zuten Europar Batasuneko sei unibertsitatek. 2021ean sartu zen NUP entitate asoziatu gisa, eta 2023az geroztik da eskubide osoko kide.
Aliantzako kide izatea lagungarria zaio nazioartekotzeko, eta ate berriak zabaltzen dizkie unibertsitateko komunitateko kide guztiei hezkuntzaren, ikerketaren eta mugikortasunaren arloetan.
Aliantzaren helburuak lortzeko, lantaldeak osatu dira diseinatutako jarduerak elkarrekin egin ditzaten. NUPek aktiboki hartzen du parte lantalde horietan bere langileen laguntzari esker.
Lantaldeek ikerketa-arlo bakoitza zer egoeratan dagoen aztertzen dute, elkarrekin zer eginen duten zirriborratzen dute, ekintza horiek ebaluatzen dituzte, haiek ezartzeko prozesua errazten dute, eta ekintzak ezartzeko eremua zabaltzen dute lortutako emaitzen bidez.
Azkenik, lan horren guztiaren fruitu dira UNITAk ematen dituen aukerak.
UNITAk NUPen duen bulegoa
- Atalburua: Arantxa Pérez Larrea: 948 166275
- Teknikariak eta kudeaketako langileak:
- Izaskun Novoa Gorraiz: 948 168919
- Rakel Osácar Aizpún: 948 166274
- Ainara Pía Aranguren: 948 166274
- UNITA bulegoa: unita@unavarra.es
- Komunikazioa: unita.comunicacion@unavarra.es

Koliderrak
5
Koliderrak UNITA aliantzaren lanetan

HUBak
6
NUPek zer ikergunetan (HUBetan) hartzen duen parte

Mugikortasun programak
216
UNITA mugikortasun programak