Prestakuntza honek NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat egiten du.
- Laguntzailea: Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskola.
Lantaldeak gidatzea eta kudeatzea gero eta gaitasun profesional garrantzitsuagoak dira lan arloan. Trebetasun sozialak, enpatia, asertibitatea eta kulturarteko sentsibilitatea duten pertsonak behar dira lan munduan. Hori dio Europar Batasunaren European Skills Agendak. Hain justu, agenda horren helburua da lan merkatuak eta hezkuntza-sistemak mugiaraztea, enplegurako trebetasunak hobetzeko eta pertsonei bizi osoko gaitasunak eskuratzen laguntzeko jarduketa-lerroei jarraikiz.
- Ikaspostuak: 35
- Hizkuntza: gaztelania
- Non emanen den: Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolaren instalazioetan
- Hurbilpen bat polizien arrisku psikosozialeko faktoreetara.
- Norberaren osasunerako arriskua, estres-faktore gisa: harrapaketa, istripua artatzea eta segurtasun-seinaleak.
- Arrisku biologikoarekiko esposizioa: pertsonak atxilotzean kutsatzea prebenitzea.
- Pertsona bat atxilotzean eta herritarren segurtasunarekin lotutako eginkizunak betetzean erasotua izateko arriskua.
- Arrisku psikosozial espezifikoak: agenteak inpaktu emozional handiko egoerei aurre egin behar izatea.
- Inpaktu emozional handiko egoerak identifikatzea: besteen suizidioa, albiste txarren berri ematea edo istripu oso larrietan eta hondamendietan egotea, genero indarkeria.
- Kudeaketa emozional txarraren ondoriozko estresa, antsietatea eta depresioa.
- Egoera horiei aurre egiteko tresnak.
- Inspektoreordearen zeregina haren ardurapeko agenteen arrisku psikosozialen prebentzioan: Debriefingf tresna, inpaktu emozional handiko egoerei aurre egiteko talde tresna gisa
Sartzeko profila:
- Prestakuntza hasten den egunean 25 eta 64 urte bitartean dituzten pertsonak, haien jarduera Herritarren Segurtasunaren, Trafikoaren eta Bide Segurtasunaren edo Ikuskaritza Orokorraren, Barne Segurtasunaren, Administrazio Poliziaren eta Ikerketa Kriminalaren arloetan gauzatzen badute.
Onarpen prozesua bukatu ondoren ikaspostu hutsik baldin badago, onartuak izateko aukera izanen dute prestakuntza hasten denean 25 urte baino gutxiago edo 64 urte baino gehiago dituztenek, betiere adin hori dutela egiaztatu eta ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Ikaspostu horiek inskripzio ordenaren arabera esleituko dira, gehienezko kupoa bete arte.
Sartzeko baldintzak:
- Batxilergoko titulua, erdi-mailako heziketa-ziklo bateko titulua edo baliokideak. (EQF 4. maila).
Onartua izateko irizpideak:
Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolarekin lankidetzan eginen da onarpen-prozesua, gardentasuna bermatuz, Europako funtsen bidez finantzatzeak eskatzen dituen zintzotasunaren eta iruzurrik ez egitearen printzipioen arabera.
Beste betekizun batzuk:
- Haien jarduna Herritarren Segurtasunaren, Trafikoaren eta Bide Segurtasunaren arloetan gauzatzea.
- Haien jarduna Ikuskaritza Orokorraren, Barne Segurtasunaren, Administrazio Poliziaren eta Ikerketa Kriminalaren arloetan gauzatzea.
Onartuen behin betiko zerrenda ikastaroa hasi eta gero argitaratuko da.
Emaitzak
- Langileen gaitasuna aztertzea.
- Arazoei aurre egitea, hobetzeko estrategiak proposatzea.
- Komunikatzea eta beste pertsona batzuei aginduak ematea.
- Jarrera positiboa izatea. Erronkei modu positiboan heltzea, frustrazioa kontrolatzea, autokontrola erabiltzea.
- Estresa kudeatzea, ziurgabetasuna kudeatzea, konfiantza erakustea.
Prestakuntza-helburuak
- Trafiko istripuetako polizia-jarduketen ondoriozko arriskuak, Foruzaingoak kasu horietarako dituen barne-protokoloak eta oinarrizko prebentzio neurriak ezagutzea.
- Susmagarri bat atxilotzearen ondoriozko arrisku biologikoak ezagutzea, bai eta arrisku horretarako jarduera-protokoloak eta oinarrizko prebentzio neurriak ere.
- Susmagarri bat atxilotzearekin eta agenteek herritarrak babesteko eginkizunak betetzearekin lotutako eraso arriskuak ezagutzea, baita kasu horietan jarduteko protokoloak eta oinarrizko prebentzio-neurriak ere.
- Jarduketa batek jarduleengan inpaktu emozional handia izan dezakeela zehazteko ezaugarriak eta egoera horiei loturiko arrisku psikosozialak zein diren ezagutzea.
- Norberaren estresaren, antsietatearen eta depresioaren kudeaketa hobetzeko tresnak ezagutzea, bai eta beren ardurapeko agenteak inpaktu emozional handiko egoera baten eraginpean egon direnean jarduteko protokoloa eta tresnak ere, beren mendekoetan arrisku horiek agertzea saihestu ahal izateko.
- Debriefing izeneko tresna ezagutzea, bai haren erabilera taldean ezartzeko moduak ere.
- Zuzendari akademikoa: Mirentxu Marín Malo, NUPeko Zuzenbide Saileko irakaslea.
- Kanpoko kozuzendari akademikoa: Ana Sánchez Chocarro.
- Kanpoko kolaboratzaileak:
- Javier Jiménez Pietropaolo, Polizia Nazionalaren Kidegoko Laneko Arriskuen Prebentzioaren arloko Esku-hartze Psikosozialeko Taldeko psikologo fakultatiboa.
- Ana Isabel Ruiz González.
- Alberto Sola Lerga, Vitalyko lurralde-zuzendari teknikoa.
- Valentín Ramos.
- Saio presentzialen egunak, orduak eta ikasgelak zehaztu gabe daude.
-
Azken kalifikazioa ponderazio honen arabera kalkulatuko da:
- Azken azterketa, test erakoa: % 100
-
Mikrokredentziala lortzeko, matrikulatutako ECTSak gainditu beharko dira, NUPeko Irakaskuntza Berekien Arau Erregulatzaileen 27. artikuluaren arabera.
Matrikula arrunta: 330 €
Matrikula deskontuarekin:
- 99 € - Matrikularen % 70 Europako Funtsekin finantzatuko da, prestakuntzaren hasieran 25 eta 64 urte artean dituzten eta sartzeko baldintzak betetzen dituzten pertsonen kasuan.
- 0 € - Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolaren % 30eko finantzaketa gehigarria izanen dute sartzeko profilean zehaztutako taldeek, betiere prestakuntza hasten denean 25 eta 64 urte bitartean badituzte.
Mikrokredentzial hau independentea da, eta ez da beste ezein prestakuntza-ikastaroren parte.
![]() |
Zuzendari akademikoa
|
Kanpoko koordinazio akademikoa
|
|
![]() |
Koordinazio administratiboa
|
Dokumentazioa gehigarria
Dokumentazioa
Informazio gehiago