Prestakuntza honek NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat egiten du
- Laguntzailea: Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Haurtzaroaren, Nerabezaroaren eta Familiaren Zuzendariordetza.
Mikrokredentzial unibertsitario hau haur eta nerabeekin lan egiten duten profesionalentzat diseinatu da, ezbehar goiztiarra identifikatzeko eta haren ondorioei aurre egiteko tresnak eta ezagutzak emateko eta erresilientzia eta babes estrategiak garatzeko.
Saio presentzialak eta online saioak konbinatuz, eta ikuspegi kritikoa oinarri hartuta, ezbehar goiztiarraren ondorioei buruzko ezagutza sakondu ahal izanen duzu, trauma eta erresilientzia prozesuak aztertu, eta haur eta gazteen ondoeza ebaluatzeko metodologiara hurbildu.
- Ikaspostuak: 35
- Hizkutnza: gaztelania
- Non emanen den: Arrosadiko campusa (NUP)
- Ezbehar goiztiarraren eragina haur eta nerabeen garapenean
- Tratu txarren eta arduragabekeriaren ondorioak haur eta nerabeen garapenean eta ongizatean
- Trauma eta erresilientzia haur eta nerabeen babesgabetasun prozesuetan
- Haur eta gazteen ondoezaren ebaluazio integrala. Haur eta gazteen ondoezean eragiten duten aldagaiak
Sartzeko profila:
Nafarroako haur eta nerabeen babes sistemako langileak, bai jardunean bai langabezian daudenak, administrazio publikoan zein administrazioarekin lizitazioak/kontratuak edo itunak dituzten sektoreko entitateren batean (zentroetan, zerbitzu publikoetan eta gizarte entitateetan) ari direnak edo aritu izan direnak, eta prestakuntza hasten den egunean 25 eta 64 urte bitartean dituztenak.
Onarpen prozesua bukatu ondoren ikaspostu hutsik baldin badago, onartuak izateko aukera izanen dute prestakuntza hasten denean 25 urte baino gutxiago edo 64 urte baino gehiago dituztenek, betiere ezarritako profila eta baldintzak betetzen badituzte. Ikaspostu horiek inskripzio ordenaren arabera esleituko dira, gehienezko kupoa bete arte.
Sartzeko baldintzak:
- Lanbide Heziketako erdi-mailako titulua, edo titulu baliokidea (EQF maila: 5).
- Ikastaroa egiteko behar den profila duzula dioen erantzukizunpeko adierazpena, eta profil horren deskribapen labur bat. Deskargatu hemen dokumentua. Deskargatu hemen dokumentua. Bete ezazu, eta erantsi iezaiozu zure inskripzioari.
Onartua izateko irizpideak:
Sartzeko baldintzak betetzen dituztenen artean, inskripzio ordenaren arabera esleituko dira ikaspostuak.
1. edizioa: Kontsultatu hemen prestakuntza honetako onartuen zerrenda.
Emaitzak
- Ezbehar goiztiarraren ondorioak eta tratu txarrek eta arduragabekeriak haur eta nerabeen garapenean duten eragina ezagutzea.
- Erresilientzia indartzeko babes ekintzako proposamenak eraikitzea.
- Haur eta nerabeen ondoezaren aldaerak identifikatzea ebaluazio integrala egiteko.
Prestakuntza-helburuak
- Ezbehar goiztiarraren ondorioak eta tratu txarrek eta arduragabekeriak haur eta nerabeen garapenean eta ongizatean duten eraginean sakontzea.
- Babesgabetasunean dauden haur eta nerabeen trauma eta erresilientzia prozesuak aztertzea.
- Haur eta nerabeen ondoeza baloratzeko metodologiara hurbiltzea.
- Zuzendaritza akademikoa: Alberto Jauregui Virto, NUPeko Soziologiako eta Gizarte Laneko Saileko irakasle laguntzaile doktorea.
- Zuzendarikide akademikoa: Amalia Cuartero Arteta, Subdirectora de Infancia, Adolescencia y Familia de la Agencia Navarra de Autonomía y Desarrollo de las Personas de Gobierno de Navarra
- Colaboraciones externas
- Isabel Azcona Ema, Trabajadora social, educadora social, orientadora y mediadora familiar.
- Laura García Alba, Psicóloga y Doctora en Educación y Psicología, e investigadora.
- Carla González García, Psicóloga y Doctora en Psicología, e investigadora.
- Saio presentzialen ordutegia: ostiraletan, 12:00etatik 15:00etara.
- Prestakuntza hasi aurretik, parte-hartzaileei posta elektronikoz jakinaraziko zaie zer ikasgelatan emanen den.
Azken kalifikazioa ponderazio honen arabera kalkulatuko da:
- Gutxienez eskola-orduen % 80ra joatea: % 20
- Test erako azterketa: % 80
Mikrokredentziala lortzeko, matrikulatutako ECTSak gainditu beharko dira, NUPeko Irakaskuntza Berekien Arau Erregulatzaileen 27. artikuluaren arabera.
Matrikula arrunta: 275 €
Matrikula deskontuarekin:
- 82,50 € - Matrikularen % 70 Europako Funtsen bidez finantzatuko da, prestakuntza hasten denean 25 eta 64 urte bitartean dituzten ikasle onartuen kasuan.
- 41,25 € - Nafarroako Gobernuaren % 15eko finantzaketa gehigarria izanen dute sarrera-profilean zehaztutako kolektiboek, prestakuntza hasten denean 25 eta 64 urte bitartean badituzte.
Mikrokredentzialen matrikularako dirulaguntzak emateko prozedura
Kontsultatu hemen matrikularako laguntzak emateko prozedura, izena emateko prozesuan laguntza eskatzeko bete beharreko baldintzak betetzen ote dituzun egiaztatzeko.
Laguntzak pertsona fisikoentzat izanen dira soilik, baldin eta erakunde batek ere ez badu finantzatzen haien matrikula
Mikrokredentzial hau lotua dago honako honekin: Adituaren Diploma Haur eta Nerabeen arloko Prebentzioan, Sustapenean eta Esku-hartzean. Nafarroako babes sistemaren garapena, zeina honako mikrokredentzial hauek osatzen baitute:
- Mikrokredentzial Unibertsitarioa Haur eta Nerabeen Eskubideen Ikuspegian
- Mikrokredentzial Unibertsitarioa Haur eta Nerabeen Garapeneko Ezbeharren Inpaktuetan
- Mikrokredentzial Unibertsitarioa Haur eta Nerabeen Babesaren arloko Hezkuntzako Esku-hartze Psikosozialean
- Mikrokredentzial Unibertsitarioa Haur eta Nerabeen Babesaren arloko Hezkuntzako Esku-hartze Psikosozialaren Estrategietan eta Tresnetan
Diploma lortzeko beharrezkoa da:
- Matrikulan hartutako ECTSak gainditzea Diploma osatzen duten mikrokredentzial guztietan.
- Unibertsitateko egresatua izatea.
- Adituaren Amaierako lana aurkeztea (1 ECTS).
- Titulua eskatzea eta administrazio tasak eta titulua ematekoak ordaintzea.
Laster, diploma honi buruzko informazio gehiago egonen da eskuragarri gune honetan.
![]() |
Zuzendaritza akademikoa
|
Kanpoko koordinazio akademikoa
|
|
![]() |
Koordinazio administratiboa
|
Dokumentazioa gehigarria
Dokumentazioa
Informazio gehiago