Joan eduki nagusira

Haurren eta Nerabeen Eskubideen Ikuspegia

Unibertsitateko mikrokredentzial hau Nafarroako Gobernuko Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziarekin batera diseinatu da, eta babes-ekintzarako metodologiak haurren eta nerabeen eskubideen ikuspegitik kokatzeko eta eraikitzeko gaituko zaitu. Haurrak eta nerabeak eskubidedun subjektuak dira, eta, beraz, adingabeen interes gorenaren metodologiaren irizpideekin aztertu behar da haien errealitatea; halaber, esparru horretan planifikatu behar dira haurren eta nerabeen kontrako indarkeriaren kontrako babeste ekintzak.

Mikrokredentzial hau lotua dago diploma honekin: Haur eta Nerabeen arloko Prebentzioko, Sustapeneko eta Esku-hartzeko Unibertsitateko Adituaren Diploma. Nafarroako babes sistemaren garapena. (informazio gehiago)

  • Modalitatea: hibridoa
  • Kreditoak: 2,5 ECTS (25 eskola-ordu)
  • Bigarren edizioko izen ematea: zabalik
  • Prezioa: 275 € | Prezioa deskontuekin: 41,25 € (Kontsultatu baldintzak)
  • 1. edizioa - Mikrokredentziala noiz emanen den: 2025/04/04tik 2025/05/16ra
  • 2. edizioa - Mikrokredentziala noiz emanen den: 2025/05/27tik 2025/06/20ra
  • Bigarren edizioa irekiko da baldin eta lehenbizikoan ikaspostu guztiak betetzen badira.

Financiado por UE, Gobierno de España, Gobierno de Navarra, UPNA

Prestakuntza honek NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat egiten du.

ods 3 ods 10 ods 11


Laguntzailea: Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Haurtzaroaren eta Nerabezaroaren eta Familiaren Zuzendariordetza.

 

“Haurren eta nerabeen eskubideen ikuspegia” ezagutzea funtsezkoa da haurren eta nerabeen babesean lan egiten duten profesionalentzat. Nafarroan, Haurtzaroaren eta Nerabezaroaren Zuzendariordetzak arlo horri dagokionez prestakuntza falta dela antzeman du hainbat sektoretan, hala nola gizarte-zerbitzuetan, hezkuntzan, osasun arloan, polizia-kidegoetan eta komunitatean, oro har.

Estatuko eta autonomia-erkidegoetako legeek nahitaez bete beharreko printzipio eta estrategiak biltzen dituen babes sistema bat finkatu dute Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioan (1989) oinarrituta. Hala ere, gaur egun, eduki horiek ez dira, ez unibertsitateko titulazioetan, ez prestakuntzako programa espezifikoetan jasotzen.

Gabezia horren aurrean, Haurren eta Nerabeen Konferentzia Sektorialak haurren oinarrizko eskubideei buruzko prestakuntza espezializatua emateko jarraibideak garatu ditu. Behar horri erantzuteko sortu da mikrokredentzial hau, eta haurrak babesteko araudiarekin eta jardunbide egokienekin lerrokatutako esku-hartze profesionalerako tresnak ematea du helburu.


  • Ikaspostuak: 35 
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Non emanen den: Arrosadiko campusa (NUP)

 

Eman izena Eman izena

  • Haur eta Nerabeen arau-esparrua babes sisteman: eskubideak bermatzea babes praktika gisa.   
  • Adingabearen Interes Gorenaren metodologia babes ekintzan.  
  • Haur eta Nerabeen babes integrala indarkeriaren aurka.  

Sartzeko profila:

Nafarroako haur eta nerabeen babes sistemako profesionalak, dela administrazio publikokoak, dela sektoreko entitateren batekoak (zentro, zerbitzu publiko eta gizarte entitateak), betiere entitate horrek kontratuak, lizitazioak edo itunak baditu administrazioarekin, eta prestakuntza hasten den egunean 25 eta 64 urte bitartean dituztenak.

Onarpen prozesua bukatu ondoren ikaspostu hutsik baldin badago, onartuak izateko aukera izanen dute prestakuntza hasten denean 25 urte baino gutxiago edo 64 urte baino gehiago dituztenek, betiere ezarritako profila eta baldintzak betetzen badituzte. Ikaspostu horiek inskripzio ordenaren arabera esleituko dira, gehienezko kupoa bete arte.

Sartzeko baldintzak: 

Onartua izateko irizpideak: 

Sartzeko baldintzak betetzen dituztenen artean, inskripzio ordenaren arabera esleituko dira ikaspostuak. 

1. edizioa: Kontsultatu hemen prestakuntza honetarako onartutakoen zerrenda.

2: edizioa Kontsultatu hemen prestakuntza honetarako onartuak izan direnen zerrenda.

Emaitzak

  • Babes ekintza eskubideen ikuspegian kokatzea.
  • Haur eta nerabeekin egiten den edozein babes ekintzari Adingabearen Interes Gorenaren metodologia aplikatzea
  • Haur eta nerabeenganako indarkeriaren aurkako babes ekintza integralak planifikatzea.

Prestakuntza-helburuak

  • Haur eta nerabeen babesaren oinarri den eskubideen arau-esparrua ezagutzea.
  • Adingabearen Interes Gorenaren metodologia aplikatzea babes ekintzari.
  • Haur eta Nerabeenganako indarkeriaren aurkako babes integrala bideratzea.

  • Zuzendari akademikoa: Alberto Jauregui Virto, NUPeko irakasle laguntzaile doktorea. Soziologiako eta Gizarte Laneko Saila.
  • Zuzendarikide akademikoa: Amalia Cuartero Arteta, Nafarroako Gobernuaren Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Haurtzaroaren, Nerabezaroaren eta Familiaren zuzendariordea.
  • NUPeko irakasle kolaboratzaileak

  • Saio presentzialen ordutegia: ostiraletan, 12:00etatik 15:00etara. 
  • Prestakuntza hasi aurretik, parte-hartzaileei posta elektronikoz jakinaraziko zaie zer ikasgelatan emanen den.

Azken kalifikazioa ponderazio honen arabera kalkulatuko da:

  • Eskola-orduen % 80ra joatea gutxienez: % 20
  • Test erako azterketa: % 80

Mikrokredentziala lortzeko, matrikulatutako ECTSak gainditu beharko dira,  NUPeko Irakaskuntza Berekien Arau Erregulatzaileen  27. artikuluaren arabera.

Matrikula arrunta: 275 €

Matrikula deskontuarekin:

  • 82,50 € - Matrikularen % 70 Europako funtsen bidez finantzatuko da, onartuak izan eta prestakuntza hasten denean 25 eta 64 urte bitartean dituztenen kasuan.
  • 41,25 € - Nafarroako Gobernuaren % 15eko finantzaketa gehigarria izanen dute sarrera-profilean zehaztutako kolektiboek, prestakuntza hasten denean 25 eta 64 urte bitartean badituzte.

Mikrokredentzialen matrikularako dirulaguntzak emateko prozedura

Kontsultatu hemen matrikularako laguntzak emateko prozedura, izena emateko prozesuan laguntza eskatzeko bete beharreko baldintzak betetzen ote dituzun egiaztatzeko.
Laguntzak pertsona fisikoentzat izanen dira soilik, baldin eta erakunde batek ere ez badu finantzatzen haien matrikula.

Mikrokredentzial hau diploma honekin lotua dago: Haur eta Nerabeen arloko Prebentzioko, Sustapeneko eta Esku-hartzeko Unibertsitateko Adituaren Diploma. Babes sistemaren garapena Nafarroan. Diploma hori mikrokredentzial hauek osatzen dute:

Diploma lortzeko beharrezkoa da:

  • Matrikulan hartutako ECTSak gainditzea Diploma osatzen duten mikrokredentzial guztietan.
  • Unibertsitateko egresatua izatea.
  • Adituaren Amaierako lana aurkeztea (1 ECTS)
  • Titulua eskatzea eta administrazio tasak eta titulua ematekoak ordaintzea.

Laster, diploma honi buruzko informazio gehiago egonen da eskuragarri gune honetan.

Dokumentazioa gehigarria

Dokumentazioa

Informazio gehiago