Joan eduki nagusira

Enpresaren Estrategiaren parte den Jasangarritasun Korporatiboa

Jasangarritasuna ez da joera hutsa, ingurumenarekin eta justizia sozialarekin gero eta konpromiso handiagoa duen mundu batean lider izan nahi duten enpresa eta erakundeentzako behar estrategikoa baizik. Mikrokredentzial hau Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoarekin (CPEN) lankidetzan diseinatu da, eta prestakuntza praktikoa, eguneratua eta merkatuaren eskaerekin lerrokatua emanen dizu; horrela, aukera izanen dizu ekonomia zirkular, berde eta sozialki arduratsu baterako trantsizioan aldaketa-eragile izateko.

  • Modalitatea: hibridoa
  • Kredituak: 2 ECTS (20 eskola-ordu)
  • Izena emateko epearen hasiera: 2025eko martxoaren 17tik irailaren 16ra.
  • Prezioa: 220 € | Prezioa deskontuekin: 66 € (Kontsultatu baldintzak)
  • Noiz emanen den: 2025eko urrian (egunak zehaztu gabe daude oraindik)

Financiado por UE, Gobierno de España, Gobierno de Navarra, UPNA

Prestakuntza honek NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat egiten du.

 ods 8  ods 13 ods 16 ods 17 


  • Laguntzailea

Ingurumenaren eta gizartearen jasangarritasunari buruzko prestakuntza funtsezkoa da ekonomia zirkular, berde eta arduratsuranzko trantsizioan? Europar Batasunak, Garapen Jasangarriko Estrategiaren eta Itun Berdearen bidez, praktika jasangarriak abiatzea eskatzen die enpresei, baina erronkak handiak dira oraindik prestakuntzari dagokionez. Europako helduen % 12k baino ez du eguneratu bere prestakuntza arlo horretan, beraz,  ezarritako helburua (% 80 izatea, alegia) urrun gelditzen da oraindik, eta ESG alderdiak (Environmental, Social, and Governance, ingelesez) ere ez dira oso ezagunak. Espainian, Berreskuratze Planeko funtsen % 40 jasangarritasunari loturiko ekimenetara bideratzen da; horrek eremu horren potentziala islatzen du.

Nafarroan, jasangarritasunak lehentasuna du Nafarroako Estrategia Jasangarria 2030 delakoaren eta Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoaren (CPEN) ekimenen barnean, baina oraindik ere gabeziak daude prestakuntzari dagokionez. Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioak nabarmendu duenez, beharrezkoa da enpresak sentsibilizatzea eta gidatzea GJHak beren estrategian txerta ditzaten. Prestakuntza espezifikorik gabe, zaila da urratsak egitea jasangarritasunerantz.

Mikrokredentzial horrek eragile sozial eta ekonomikoen eskariari erantzuten dio, eta enpresei prestakuntza praktikoa eta eguneratua ematen die estrategia jasangarriak txertatzen laguntzeko. Horren helburua da profesionalei eta erakundeei eraldaketa jasangarrian aurrera egiteko beharrezkoak diren tresnak ematea, ikuspegi errealista eta aplikagarri batetik.


  • Ikaspostuak: 35
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Lekua: Arrosadiko campusa (NUP)

Eman izena Eman izena

  • Jasangarritasunaren Business casea. Zergatik da garrantzitsua enpresarentzat?
  • Ingurumen estrategia
  • Estrategia soziala
  • Gobernantza
  • Joerak eta bilakaerak jasangarritasunari buruzko txostenetan

Sartzeko profila:

Prestakuntza hasten den egunean 25 eta 64 urte artean dituzten pertsonak, profil hau dutenak:

  • Jasangarritasunean edo enpresen eraldaketan espezializatutako aholkulariak.
  • Beren eragiketetan estrategia jasangarriak ezarri nahi dituzten enpresa eta erakundeetako teknikariak.
  • Garapen Iraunkorreko Helburuekin (GJH) eta ekonomia zirkularrarekin lotutako politikak egiten eta gauzatzen diharduten administrazio publikoetako langileak.
  • Arlo horretan espezializatu nahi duten edo profil profesionala ezagutza praktiko eta eguneratuen bidez zabaldu nahi duten enpresen administrazioan eta kudeaketan egresatuak.

Onarpen prozesua bukatu ondoren ikaspostu hutsik baldin badago, onartuak izateko aukera izanen dute prestakuntza hasten denean 25 urte baino gutxiago edo 64 urte baino gehiago dituztenek, betiere sartzeko profila eta betekizunak betetzen badituzte. Ikaspostu horiek inskripzio ordenaren arabera esleituko dira, gehienezko kupoa bete arte.

Sartzeko baldintzak:

Onartua izateko irizpideak:

Izen emateko ordenari jarraikiz.

Prestakuntza hasi ondoren, onartutakoen behin betiko zerrenda argitaratuko da.

Emaitzak

  • Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) enpresa estrategian nola txerta daitezkeen erakusten duten negozio ereduak identifikatzea, eta horiek erakundeen lehiakortasunean eta erresilientzian duten eragina baloratzea.
  • Jasangarritasunaren adierazleen funtsezkoen eraginkortasuna ebaluatzea, enpresa baten ingurumen, gizarte eta gobernu/ekonomia arloko jarduna neurtzeko, eta helburu estrategikoak lortzeko egiten duten ekarpena zehazteko.
  • Analisirako tresnak aplikatzea jasangarritasuneko business case ikuspegiei lotutako onurak eta erronkak identifikatzeko, eta enpresa testuingurura egokitutako estrategiak proposatzea.
  • Enpresen eragiketen ingurumen inpaktua murriztuko duten ekimenak diseinatzea eta ezartzea, eta jasangarritasunari loturiko irizpideak integratzea eragiketa horiei buruzko erabakiak hartzeko orduan.
  • Kritikoki aztertzea enpresen hartzen diren erabakiek gizartean nolako eragina duten, eta langileen eta tokiko komunitateen ongizatea erraztuko duten estrategiak diseinatzea
  • Jasangarritasunari buruzko nazioarteko estandarrak betetzen dituzten txostenak interpretatzea, eta datu kualitatibo nahiz kuantitatiboak integratzea gardentasuna eta sinesgarritasuna bermatzeko
  • Lidergo etiko eta jasangarriaren ikuspegia garatzea, gardentasuna, kultura jasangarria eta erakundeen jasangarritasunarekiko konpromisoa sustatuko dituzten ekintza planak diseinatuz.
  • Jasangarritasunari buruzko txostenetako joera emergenteak identifikatzea, interes taldeen erregulazio beharrei eta itxaropenei aurrea hartzeko.

Prestakuntza-helburuak

  • Jasangarritasun korporatiboaren oinarrizko kontzeptuak eta printzipioak ulertzea eta Garapen Jasangarrirako Helburuen eta enpresa estrategiaren arteko harremana identifikatzea.
  • Jasangarritasunaren ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-zutabeak bereiztea, adierazle sintetikoak identifikatuz eta zutabeen eta enpresa estrategian duten eraginaren arteko erlazioa ulertuz.
  • Jasangarritasun korporatiboaren arloko business case motak ezagutzea, eta helburuak, driverrak (driver delakoak), onurak eta horien zenbait muga aztertzea.
  • Enpresen eragiketek ingurumenean duten inpaktua minimizatzeko estrategiak diseinatzea, eta baliabide naturalak eraginkortasunez kudeatzeko tresnak diseinatzea..
  • Enpresetan ekonomia zirkularreko ereduak ezartzeko aukerak identifikatzea, eredu horrek hondakinen eta baliabideen kudeaketan duen eragina ebaluatuz eta berrerabilpenean eta birziklatzean oinarritutako irtenbideak proposatuz.
  • Enpresa-erabakien eragin soziala aztertzea, bai barne mailan (langileak) bai kanpoko mailan (gizartea eta tokian tokiko komunitateak).
  • Jasangarritasunari buruzko txostenen estandar nagusiak ezagutzea eta txostenak egiteko jardunbide onenak identifikatzea.
  • Lidergo etikoak jasangarritasun korporatiboan duen rola ulertzea, gardentasun eta dibulgazio estrategiak diseinatzearen bidez kultura jasangarria sustatzeko.

  • Zuzendari akademikoa: Francisco J. López Arceiz, irakasle titularra NUPen.
  • Kozuzendari akademikoa: David Pérez de Ciriza Eslava, Jasangarritasuneko Zuzendarien Espainiako Elkarteko ordezkaria Nafarroan eta Nafarroako Enpresarien Konfederazio Publikoko (CPEN) koordinatzaile operatiboa eta Enpresen Gizarte Erantzukizunekoa (RSE).
  • NUPeko irakasle kolaboratzailea:
  • Kanpoko kolaboratzaileak:
    • Eva Sevigne Itoiz, Nafarroako Ingurumen Kudeaketako aditua ekonomia zirkularrean eta Imperial College London erakundeko ikertzailea.  
    • David Pérez de Ciriza Eslava, Jasangarritasuneko Zuzendarien Espainiako Elkarteko ordezkaria Nafarroan eta Nafarroako Enpresarien Konfederazio Publikoko (CPEN) koordinatzaile operatiboa eta Enpresen Gizarte Erantzukizunekoa (RSE).
    • Ricardo Trujillo Fernández, Foretikako inpaktu sozialeko eta kapital sozialeko zuzendaria. 
    • Ana Antolín, Ekologia Gizarte eta Gobernu Korporatiboen jasangarritasunaren, interes taldeen eta ukiezinen ikertzailea eta irakaslea.

  • Saio presentzialen ordutegia: hasierako saioa apirilaren 28an izanen da, astelehena, 09:00etatik 13:00etara, eta gainerako saioak ostiraletan, ordutegi berean.
  • Prestakuntza hasi aurretik, parte-hartzaileei posta elektronikoz jakinaraziko zaie zer ikasgelatan emanen den.

Azken kalifikazioa ponderazio hauen arabera kalkulatuko da:

  • Test erako azterketa finala: % 30Proiektu bat ahoz aurkeztea: % 70

Mikrokredentziala lortzeko, matrikulatutako ECTSak gainditu beharko dira, NUPeko Ikasketa Berekiak Araudiaren 27. artikuluaren arabera.

Matrikula arrunta: 220 €

Matrikula deskontuarekin:

  • 66 € - % 70 Europako Funtsen bidez finantzatuko da, prestakuntza hasten denean 25 eta 64 urte bitartean dituzten ikasle onartuen kasuan.
  • 0 € - % 30eko finantzaketa gehigarria, prestakuntzaren hasieran 25 eta 64 urte bitartean dituzten eta CPENeko erakunde publikoetako langile direnentzat.

Mikrokredentzialen matrikularako dirulaguntzak emateko prozedura

Hemendik gutxira, eskuragarri egonen da matrikulentzako laguntzak emateko prozedura, izena emateko prozesuan laguntza eskatzeko beharrezko baldintzak betetzen ote dituzun egiaztatzeko.
Laguntzak matrikularako inongo entitateren finantzaketarik jaso ez duten pertsona fisikoentzat soilik izanen dira.

Mikrokredentzial hau independentea da, eta ez da beste ezein prestakuntza-ikastaroren parte.

Dokumentazioa gehigarria

Dokumentazioa

Informazio gehiago