Joan eduki nagusira

Lidergoa eta Pertsonen Kudeaketa

Bakoitzaren lidergoa eta lantaldeen kudeaketan behar izaten dena eragin handikoa da ez bakarrik lortutako emaitzetan; baita ere, eta bereziki, taldea osatzen dutenen garapen pertsonalean.
Taldeak gidatzeko eta kudeatzeko trebetasunak eskuratzea beharrezkoa da hala eskatzen duen lanpostu batean aritzeko, eta faktore bereizgarria da maila profesionalean eta pertsonalean bikaintasuna lortzeko eta nabarmen egiteko.

  • Modalitatea: hibridoa
  • Kredituak: 3 ECTS (30 eskola-ordu)
  • Noiz hasiko den izena emateko epea: 2025/03/24
  • Prezioa: 330 € | Prezioa deskontuekin:99 € (kontsultatu baldintzak)
  • 1. edizioa - Noiz emanen den: 2025/05/15etik 2025/06/19ra
  • 2. edizioa - Noiz emanen den: 2025/10/27tik 2025/12/18ra
  • 3. edizioa - Noiz emanen den: 2026/01/07tik 2026/02/19tik

Financiado por UE, Gobierno de España, Gobierno de Navarra, UPNA

Prestakuntza honek NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat egiten du.

ods 8 ods 9 


  • Laguntzailea

Lantaldeak gidatzea eta kudeatzea gero eta gaitasun profesional garrantzitsuagoak dira lan arloan. Trebetasun sozialak, enpatia, asertibitatea eta kulturarteko sentsibilitatea duten pertsonak behar dira lan munduan. Hori dio Europar Batasunaren European Skills Agendak. Hain justu, agenda horren helburua da lan merkatuak eta hezkuntza-sistemak mugiaraztea, enplegurako trebetasunak hobetzeko eta pertsonei bizi osoko gaitasunak eskuratzen laguntzeko jarduketa-lerroei jarraikiz. 


  • Ikaspostuak: 25
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Lekua: Arrosadiko campusa (NUP)

 

Eman izena Eman izena

  • Esparru teorikora hurbilpena egitea: lidergoa eta adimen emozionala.
  • Lidergoari buruzko kontzeptu funtsezkoak. 
  • Lidergorako abileziak: adimen emozionala aplikatzea lidergoan. 
  • Egoerazko lidergoa. 
  • Erabakiak hartzea eta problemak konpontzea
  • Aldaketaren kudeaketa.

Sartzeko profila:

Lantaldeen eta pertsonen kudeaketari loturiko zereginak egiten dituzten profesionalak eta/edo lidergoko eta lantaldean aritzeko trebetasunei buruzko prestakuntza jaso nahi duten profesionalak, 25 eta 64 urte bitartean dituztenak prestakuntzaren hasieran.

Onarpen prozesua bukatu ondoren ikaspostu hutsik baldin badago, onartuak izateko aukera izanen dute prestakuntza hasten denean 25 urte baino gutxiago edo 64 urte baino gehiago dituztenek, betiere sartzeko profila betetzen badute ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Ikaspostu horiek inskripzio ordenaren arabera esleituko dira, gehienezko kupoa bete arte. 

Sartzeko baldintzak: 

Onartua izateko irizpideak: 

Sartzeko baldintzak betetzen dituztenen artean, inskripzio ordenaren arabera esleituko dira ikaspostuak. 

1. EDIZIOA: Kontsultatu hemen onartuen zerrenda.

Emaitzak

  • Lidergoaren oinarriak ulertzea.
  • Lantaldeak kudeatzeko teknikak aplikatzea.
  • Komunikazio efektiboko gaitasunak garatzeko behar diren tresnak ezagutzea. 

Prestakuntza-helburuak

  • Parte-hartzaileei gaitasuna ematea lidergo efektiboko teknika eta estiloetan trebatzeko, eta, horretarako, zenbait trebetasun garatzea, hala nola komunikazioa, motibazioa eta gatazken kudeaketa.
  • Parte-hartzaileak entrenatzea haien lidergo estiloa egokitu dezaten egoeraren eta kolaboratzaile edo lantalde motaren arabera. 
  • Pertsonen arteko komunikaziorako gaitasunak hobetzea, bai mezu argiak eta efektiboak helarazteari dagokionez, baita entzute aktiboari eta enpatiari dagokionez ere. 

  • Ordutegia:
    • 2. edizioa: ostegunetan, 16:00etatik 20:00etara
    • 3. edizioa: ostegunetan, 09:00etatik 13:00etara
  • Prestakuntza hasi aurretik, parte-hartzaileei posta elektronikoz jakinaraziko zaie zer ikasgelatan emanen den. 
  • Lehendabiziko astean mikrokredentziala lana online izanen da.

Azken kalifikazioa ponderazio hauen bidez kalkulatzen da:

  • Gutxienez saioen % 80ra joatea: % 50
  • Test erako azterketa: % 50

Mikrokredentziala eskuratzeko, beharrezkoa izanen da gaindituak izatea  Nupeko Ikasketa Berekien Araudiaren 27. artikuluaren arabera matrikulaturiko ECTSak.

Matrikula arrunta: 330 €

Matrikula deskontuarekin:

  • 99 € - Europar funtsen bidez, % 70eko deskontua eginen zaie onartuak izan diren langileei baldin eta prestakuntzaren hasieran 25 eta 64 urte artean badituzte.
  • 0 € - Horrez gain, 3. edizioan beste % 30a ere finantzatuko zaie CPENeko erakunde publikoetan lan egiten duten langileei baldin eta 25 eta 64 urte artean badituzte.

Mikrokredentzialen matrikularako laguntzak emateko prozedura

Kontsultatu hemen matrikularako laguntzak emateko prozedura, izena emateko prozesuan laguntza eskatzeko bete beharreko baldintzak betetzen ote dituzun egiaztatzeko.
Laguntzen hartzaile bakarrak matrikula entitateren batek finantzatzen ez dioten pertsona fisikoak izanen dira.

 

Mikrokredentzial hau independentea da, eta ez da beste ezein prestakuntza-ikastaroren parte. 

Dokumentazioa gehigarria

Informazio gehiago