Joan eduki nagusira

Enpresen lidergoa Ekonomia Zirkularrean: berrikuntza eta jasangarritasuna

Mikrokredentzial unibertsitario honek enpresetako managerrei gakoak emanen dizkie ekonomia zirkularra beren enpresa-estrategietan txertatzeko. Ikastaro teoriko-praktiko honetan, negozio eredu jasangarriak, arau esparrua eta kudeaketa-tresnak nolakoak diren ikasiko duzu.

Presta zaitez etorkizun lehiakorrago eta arduratsuago baterako eraldaketaren buru izateko, Garapen Jasangarriko Helburuekin eta joera globalekin bat eginez.

  • Modalitatea: hibridoa
  • Kredituak: 3 ECTS (30 eskola-ordu)
  • Izena emateko epearen hasiera: 2025/03/17
  • Prezioa: 0 €  (Kontsultatu baldintzak)
  • Noiz emanen den: 2025/04/28tik 2025/06/16ra

 

Prestakuntza honek NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat egiten du.

ods 12 ods 13 

Mikrokredentzial unibertsitario hau Europako Espezializazio Adimentsu eta Jasangarriko Estrategietan oinarritutako Berrikuntzako Eskualde Ekosistemen Aliantza proiektuaren parte da –Europar Batasunak finantzatua (101056369 PROIEKTUA)–, eta unibertsitateen, enpresen, sektore publikoaren eta gizartearen arteko lankidetza bultzatzen du espezializazio adimentsu eta jasangarriko estrategietan.

Ekonomia zirkularrerako trantsizioak, hondakinak murrizteaz gain, enpresen arteko lehiakortasuna hobetzen du, eta gaitasuna dauka datorren hamarkadan milioika lanpostu berde sortzeko. Enpresen % 60k baino gehiagok uste du funtsezkoa dela enpresetako liderrek kudeaketa jasangarri buruzko prestakuntza izatea enpresak lehiakor mantentzeko eta ingurumeneko araudiak betetzeko.

Prestakuntza horrek teoria eta tresna praktikoak konbinatzen ditu zuzendariak eredu zirkularrak ezartzen trebatzeko, garapen ekonomiko eta sozial orekatuagoa sustatze aldera.

  • Ikaspostuak: 25
  • Hizkuntza: gaztelania.
  • Lekua: Arrosadiko campusa (NUP)

 

Eman izena Eman izena

  • Ekonomia zirkularrari buruzko oinarrizko kontzeptuak.
  • Ekonomia zirkularraren arloko politikak eta legeak.
  • Ekonomia zirkularra eta gizartea.
  • Ekonomia zirkularraren inplementazioa.
  • Ekonomia zirkularraren kudeaketa.

Sartzeko profila:

  • Beren eragiketetan estrategia jasangarriak integratzeko interesa duten entitateetako zuzendariak eta profesionalak.
  • NUPeko graduko 4. ikasturteko edo masterreko ikasleak, erakundeentzako estrategia jasangarriekiko interesa dutenak.

Sartzeko baldintzak:

  • Batxilergoko titulua edo erdi mailako teknikariarena, edo baliokidea.
  • CV eguneratua.

Onartua izateko irizpideak:

  1. NUPeko egresatuak.
  2. NUPeko graduko 4. ikasturteko edo masterreko ikasleak.
  3. Jarduneko erakundeetako zuzendariak eta profesionalak.

Prestakuntza hasi ondoren, onartutakoen behin betiko zerrenda argitaratuko da.

Emaitzak

  • Ekonomia zirkularraren funtsezko printzipioak identifikatzea.
  • Enpresentzako estrategia jasangarriak diseinatzea.
  • Enpresen zirkulartasuna ebaluatu eta hobetzea.

Prestakuntza-helburuak

  • Ekonomia zirkularraren oinarri teorikoak eta praktikoak ulertzea, bai eta haiek enpresen jasangarritasunean duten garrantzia.
  • Ekonomia zirkularraren printzipioetan oinarritutako estrategia enpresarial berritzaileak diseinatzea, egungo arauak kontuan hartuta.
  • Analisi- eta kudeaketa-tresnak aplikatzea negozio eredu errealetan zirkulartasuna ebaluatu eta hobetzeko.

  • Saio presentzialen ordutegia: astelehen eta asteazkenetan, 17:00etatik 19:30era.
  • Prestakuntza hasi aurretik, parte-hartzaileei posta elektronikoz jakinaraziko zaie zer ikasgelatan emanen den.

Azken kalifikazioa ponderazio hauen arabera kalkulatuko da:

  • Eskola-orduen % 80ra joatea gutxienez: % 20
  • Ariketa eta talde lana: % 30
  • Azken proiektua aurkeztea (ahoz): % 50

Mikrokredentziala lortzeko, matrikulatutako ECTSak gainditu beharko dira, NUPeko Ikasketa Berekiak Araudiaren 27. artikuluaren arabera.

Matrikula arrunta: 0 €

  • Mikrokredentzialak ARIES4 proiektuaren % 100eko finantziazioa du.

Mikrokredentzial hau independentea da, eta ez da beste ezein prestakuntza-ikastaroren parte.

Dokumentazioa gehigarria

Dokumentazioa

Informazio gehiago