Prestakuntza honek NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat egiten du.
- Colabora
Ikuspegi ekonomiko eta sozial batetik, enpresa-elkarteek, klusterrek eta sektoreko beste talde batzuek funtsezko rola jokatzen dute enpresa-sarearen dinamizazioan, eta lankidetza, baliabideak eskuratzea eta sektorearen ordezkaritza errazten dute. Mikrokredentzial hau zuzendaritzako, berrikuntzako eta tresna digitaletako ezagutzak eguneratu eta indartzeko diseinatu da, eta, ondorioz, ingurune dinamikoetako kudeaketa optimizatzeko.
Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioak eta hura osatzen duten 49 elkarteek babesten dute programa, zeina NUPekin batera garatu baita. Horrela, prestakuntza presentzialeko 30 eskola-ordu ematen ditu programak, ikuspegi praktiko eta espezializatu batekin. Enpresa, aholkularitza eta ikasketa esparruetako irakasleak izanen ditu, eta interakzioa eta sareko lana sustatuko ditu Nafarroako enpresen ekosistema indartzeko.
- Ikaspostuak: 35
- Hizkuntza: gaztelania.
- Lekua: Arrosadiko campusa (NUP)
- Elkarteen estrategia eta kudeaketa.
- Gobernantza, zuzendaritzarako trebetasunak eta komunikazioa.
- Erakundearen berrikuntza eta garapena.
Sartzeko profila:
- Enpresa-elkarteetan aldez aurretik esperientzia duten profesionalak, prestakuntza hasten den egunean 25 eta 64 urte artean dituztenak.
Onarpen prozesua bukatu ondoren ikaspostu hutsik baldin badago, onartuak izateko aukera izanen dute prestakuntza hasten denean 25 urte baino gutxiago edo 64 urte baino gehiago dituztenek, betiere sartzeko profila eta betekizunak betetzen badituzte. Ikaspostu horiek inskripzio ordenaren arabera esleituko dira, gehienezko kupoa bete arte.
Sartzeko baldintzak:
- Nahitaezkoa: Aurretiko esperientzia izatea enpresa-elkarteen kudeaketan.
- Ikastaroa egiteko behar den profila duzula dioen erantzukizunpeko adierazpena, eta profil horren deskribapen labur bat. Deskargatu hemen dokumentua, bete ezazu, eta erantsi iezaiozu zure inskripzioari.
- Aukerakoa: DBHko graduko titulua izatea, edo haren baliokidea den oinarrizko titulua (EQF 3. maila).
Sartzeko irizpideak:
sartzeko profila eta betekizunak beteak izatea, izen-ematearen ordenari jarraikiz.
Prestakuntza hasi ondoren, onartutakoen behin betiko zerrenda argitaratuko da.
Emaitzak
- Elkarteak modu estrategikoan kudeatzea: tresna administratibo eta teknologikoak aplikatzea efizentziarako eta jasangarritasunerako.
- Zuzendaritzarako trebetasunak eta komunikaziokoak garatzea taldeak gidatzeko, erakundearen komunikazioa hobetzeko eta sektorearen dinamizazioa indartzeko.
- Kideak eta laguntzak eskuratu eta kudeatzea, elkarlaneko proiektuak garatzea eta berrikuntzako estrategiak ezartzea elkartearen hazkunderako.
Prestakuntza-helburuak
- Elkarteak modu estrategiko, legal eta efizientean kudeatzeko gaitasunak garatzea, baliabideak optimizatuz eta tresna teknologikoak aplikatuz.
- Lidergoa eta komunikazioa hobetzea taldeak kudeatzeko, irudi korporatibo profesionala transmititzeko eta sektorea dinamizatzeko.
- Gaitasuna lortzea kideak eta laguntzak eskuratzeko, elkarlaneko proiektuak kudeatzeko eta erakundeen hazkunde jasangarrirako berrikuntzarako.
- Zuzendari akademikoa: Imanol Núñez Aldaz, NUPeko irakasle titularra.
- Kozuzendari akademikoa: Javier Iradiel Ibáñez, talentu eta enplegu arduraduna Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioan.
- NUPeko irakasle kolaboratzailea:
- Paula Anzola Román, irakasle kontratatu doktorea eta NUPeko Ekintzailetza Arloko zuzendaria.
- Imanol Núñez Aldaz, NUPeko irakasle titularra.
- Kanpoko kolaboratzaileak:
- Natalia Sara Mendinueta, Señor Lobo & Friends aholkularitza-enpresako zuzendaria.
- Luis Ursúa Ibero, Ibilgailuak Konpontzeko Tailerren Nafarroako Elkarteko (ANTRV) idazkari nagusia.
- Alberto Pardo Fernández, Giza Baliabideetako aholkularia.
- Javier Iradiel Ibáñez, talentu eta enplegu arduraduna Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioan.
- Izaskun Gutiérrez Arruabarrena,Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioko informatikako arduraduna.
- Patricia López Equiza, Nafarroako Metaleko Enpresa Txiki eta Ertainen Elkarteko (APMEN) berrikuntza eta proiektu zuzendaria.
- Saio presentzialen ordutegia: osteguna, 16:00etatik 19:00etara.
- Prestakuntza hasi aurretik, parte-hartzaileei posta elektronikoz jakinaraziko zaie zer ikasgelatan emanen den.
Azken kalifikazioa ponderazio hauen arabera kalkulatuko da:
- Banakako lana: lankidetza-proiektu bat ezartzeko plan bat egitea, bazkide estrategikoen identifikazioa, lanerako planen diseinua eta aurrekontu plangintza barne hartuta. Kalifikazioaren % 100a izanen da.
Mikrokredentziala lortzeko, matrikulatutako ECTSak gainditu beharko dira, NUPeko Ikasketa Berekiak Araudiaren 27. artikuluaren arabera.
Matrikula arrunta: 330 €
Matrikula deskontuarekin: 99 €
- 99 € - % 70 Europako Funtsen bidez finantzatuko da, prestakuntza hasten denean 25 eta 64 urte bitartean dituzten ikasle onartuen kasuan.
Mikrokredentzialen matrikularako dirulaguntzak emateko prozedura
Hemendik gutxira, eskuragarri egonen da matrikulentzako laguntzak emateko prozedura, matrikulatzeko prozesuan laguntza eskatzeko beharrezko baldintzak betetzen ote dituzun egiaztatzeko.
Laguntzak matrikularako inongo entitateren finantzaketarik jaso ez duten pertsona fisikoentzat izanen dira soilik.
Mikrokredentzial hau independentea da, eta ez da beste ezein prestakuntza-ikastaroren parte.
![]() |
Zuzendaritza akademikoaImanol Nuñez Aldaz
|
![]() |
Kanpoko koordinazio akademikoa
|
![]() |
Koordinazio administratiboa
|
Dokumentazioa gehigarria
Dokumentazioa
Informazio gehiago