Prestakuntza honek NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat egiten du
- Laguntzailea
MikroETEen zuzendaritzari eta administrazioari buruzko mikrokredentzial honek prestakuntza espezializatua eskaintzen du enpresa jakin horien lehiakortasuna eta jasangarritasuna sustatzeko, enpresa horiek enpresa-ehunaren funtsezko zutabe baitira.
Programa honek enpresa txikietako zuzendarien behar espezifikoetara egokitutako ezagutza teorikoak eta trebetasun praktikoak konbinatzen ditu. Prestakuntza amaitzean, honako hauek egiteko gai izanen zara:
- Zure enpresak besteekiko lehian duen posizioa indartzeko estrategiak sortzeko.
- Baliabide urriko inguruneei egokitutako motibazio- eta antolamendu-tekniken bidez taldeak gidatu eta kudeatzeko.
- Kontabilitateari buruzko datuak interpretatu eta aplikatzeko kudeaketa finantzarioa hobetzeko.
- MikroETEentzako marketin plan espezifikoak garatzeko aurrekontua estuekin emaitzak maximizatzeko.
- Enpresaren prozesu eta erabakiak optimizatzeko oinarrizko soluzio teknologikoak inplementatzeko.
- Ekoizpen prozesuak eraginkortasunez kudeatzeko eta eraginkortasuna eta emaitzak hobetzeko.
Programa honek saio presentzialak, tailer praktikoak eta proiektu aplikatu bat biltzen ditu. Proiektu horrek bide-orri pertsonalizatu bat egiteko aukera emanen dizu zure mikroETEaren kudeaketa optimizatzeko.
- Ikaspostuak: 35
- Hizkuntza:: gaztelania
- Lekua:: Arrosadiko campusa (NUP) eta Nafarroako Enpresarien Konfederazioaren (CEN) instalazioak.
- Zuzendaritza estrategikoa.
- Giza Baliabideak.
- Oinarrizko kontabilitatea.
- Marketinerako sarrera.
- Informazio sistemak..
- Zuzendaritzako trebetasunak..
- Ekoizpenaren kudeaketa..
Sartzeko profila:
- Enpresa txikien eta mikroETEen jabe, enpresaburu eta/edo zuzendariak, beren trebetasun estrategikoak eta operatiboak indartu nahi dituztenak enpresen kudeaketa optimizatzeko eta merkatu dinamikoetan lehiakortasuna hobetzeko. 25 eta 64 urte artean izan beharko dituzte prestakuntza hasten den egunean.
Onarpen prozesua bukatu ondoren ikaspostu hutsik baldin badago, onartuak izateko aukera izanen dute prestakuntza hasten denean 25 urte baino gutxiago edo 64 urte baino gehiago dituztenek, betiere ezarritako profila eta baldintzak betetzen badituzte. Ikaspostu horiek inskripzio ordenaren arabera esleituko dira, gehienezko kupoa bete arte.
Sartzeko baldintzak:
- Nahitaezkoa: aldez aurretiko esperientzia izatea mikroETEen zuzendaritzan.
- Ikastaroa egiteko behar den profila duzula dioen erantzukizunpeko adierazpena, eta profil horren deskribapen labur bat. Deskargatu hemen dokumentua, bete ezazu eta erantsi iezaiozu zure inskripzioari.
- Aukerakoa: DBHko titulua izatea, edo haren baliokidea den oinarrizko titulua (EQF maila: 3).
Onartua izateko irizpideak:
Izena emateko ordenari zorrotz jarraikiz.
Onartutakoen behin betiko zerrenda ikastaroa hasi eta gero argitaratuko da.
Emaitzak
- MikroETEen lehiakortasunerako estrategia egokiak identifikatzea.
- Taldeak kudeatzea motibaziorako, komunikaziorako eta antolamendurako teknika egokituen bidez.
- Kontabilitateari buruzko informazioa aztertzea mikroETE baten finantza-egoera ebaluatzeko.
- Baliabide mugatuak dituzten mikroETEetarako marketin plan espezifikoak interpretatzea.
- Oinarrizko soluzio teknologikoak ezartzea informazio sistemak hobetzeko.
- Ekoizpen prozesuak planifikatu, kontrolatu eta hobetzea efizientzia operatiboa maximizatzeko.
Prestakuntza-helburuak
- Parte-hartzaileak gaitzea merkatu dinamikoetan mikroETEen lehiakortasuna indartuko duten estrategia eraginkorrak diseinatzeko.
- Lantaldeak kudeatzeko tresna praktikoak ematea, baliabide mugatuko inguruneetan antolaketa, motibazioa eta produktibitatea hobetzeko.
- MikroETEetara egokitutako marketin planen garapenerako prestakuntza ematea, aurrekontu estuekin lortzen ahal diren emaitzak maximizatzeko.
- Parte-hartzaileak gaitzea prozesuak optimizatzeko eskura dauden soluzioak inplementa ditzaten eta datuetan oinarritutako erabakiak har ditzaten.
- Lider izateko, komunikatzeko eta gatazkak konpontzeko gaitasunak garatzea, funtsezkoak baitira mikroETEen kudeaketa eraginkorra izan dadin.
- Finantza-kontabilitatearen oinarrizko printzipioak irakastea, parte-hartzaileek aukera izan dezaten beren enpresen egoera ekonomikoa aztertu eta kudeatzeko.
- Ekoizpenaren kudeaketaren oinarrizko printzipioak ulertu eta aplikatzea prozesuak eta baliabideak optimizatzeko.
- Zuzendari akademikoa Imanol Núñez Aldaz, NUPeko irakasle titularra.
- Kozuzendari akademikoa: Javier Iradiel Ibáñez, Nafarroako Enpresarien Konfederazioko talentuaren eta enpleguaren arduraduna.
- NUPeko irakasle kolaboratzailea:
- Gustavo Marcos Matas, NUPeko irakasle kontratatu doktorea.
- Kanpoko kolaboratzaileak:
- Alberto Pardo Fernández, Giza Baliabideetako aholkularia.
- Natalia Sara Mendinueta, Señor Lobo & Friends aholkularitza-enpresako zuzendaria.
- Josean Ascarza, Oniria Consulting enpresako zuzendari nagusia.
- Eva Amezcua Martínez, Oniria Consulting enpresako pertsonen garapenaren arloko aholkularia.
- Álex Uriarte, IED - Europako Diseinu Institutuko pertsonen eta kulturaren zuzendaria.
- José Javier Lecuona,Tasiva Vision enpresako kudeatzailea.
- Javier del Río, Cinfa enpresako zuzendari nagusia izan da 10 urtez.
- Miguel Ángel Irañeta Azagra, Giza Baliabideetako, estrategiako eta finantzetako aholkularia.
- Ordutegia: ostegunetan, 18:00etatik 19:00etara.
- Prestakuntza hasi aurretik, parte-hartzaileei posta elektronikoz jakinaraziko zaie zer ikasgelatan emanen den.
Azken kalifikazioa ponderazio honen arabera kalkulatuko da:
- Banakako lan bat egin beharko da (notaren % 100a izanen da). MikroETE bakoitzerako diagnostiko espezifiko bat egin beharko da, arlo funtzionaletan funtsezko erronkak identifikatu eta hobetzeko proposamen zehatzak dituen bide-orri bat diseinatze aldera.
Mikrokredentziala lortzeko, matrikulatutako ECTSak gainditu beharko dira, NUPeko Irakaskuntza Berekien Arau Erregulatzaileen 27. artikuluaren arabera.
Matrikula arrunta: 970 €
Matrikula deskontuarekin:
- 291 € - Matrikularen % 70 Europako Funtsekin finantzatuko da, prestakuntzaren hasieran 25 eta 64 urte artean dituzten onartuen kasuan.
Procedimiento para la concesión de ayudas de matrícula
Kontsultatu hemen matrikularako laguntzak emateko prozedura, izena emateko prozesuan laguntza eskatzeko bete beharreko baldintzak betetzen ote dituzun egiaztatzeko.
Laguntzak erabilgarri izanen dituzte soilik matrikula finantzatzeko ezein entitateren laguntzarik ez duten pertsona fisikoek.
Mikrokredentzial hau MikroETEen Zuzendaritzako eta Administrazioko Aditu Diplomarekin lotuta dago. MikroETE hori zuzendaritzako eta administrazioko mikrokredentzial unibertsitarioak (10 ECTS) eta Adituaren amaierako lanak (10 ECTS) osatzen dute.
Diploma lortzeko beharrezkoa da:
- Mikrokredentziala osatzen duten ECTS guztiak gainditzea.
- Unibertsitateko egresatua izatea.
- Adituaren Amaierako lana aurkeztea (1 ECTS).
- Titulua eskatzea, eta administrazio-tasak eta titulua ematekoak
Laster, diploma honi buruzko informazio gehiago egonen da eskuragarri gune honetan.
![]() |
Zuzendaritza akademikoa
|
![]() |
Kanpoko koordinazio akademikoa
|
![]() |
Koordinazio administratiboa
|
Dokumentazioa gehigarria
Dokumentazioa
Informazio gehiago