Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea
Masterreko curriculum-praktikak
Prestakuntza-jarduerak eta zereginak praktika bakoitzerako berariazko prestakuntza-proiektuan zehaztuko dira, eta praktika egingo den enpresaren eta gauzatu beharreko lanaren araberakoak izango dira
- Plaza kopurua: 12 plaza
- Ordu kopurua: 450 ordu (MALarekin) (40 ordu gehienez astean)
- Seihilekoa 2.a
- Irakaskuntza-gidaliburua: 710117 Kanpoko praktikak
Ikasleek, ikasturte bakoitzerako, kanpoko praktiken eskaintza izango dute. Enpresen zerrenda eta haien baldintzak Unibertsitate-Gizarte Fundazioaren Intranetean egongo dira eskuragarri prozesuaren aurretik.