Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea
Kalitatea eta ziurtagiriak
AUDIT ziurtagiria
NUPeko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateak Kalitatearen Barne Bermerako Sistema (KBBS) ezarri izanaren AUDIT ziurtagiria du; sistema hori ikasleei eskaintzen zaien prestakuntza etengabe hobetzera bideratua dago. Fakultateko kalitateaz arduratzen den egitura Ikastegiko Kalitatea Bermatzeko Batzordea (IKBB) da.
UCR-I 064/2021 zenbakiko ziurtagiria,, 2021/07/27an emana.
Unibertsitate Kontseiluaren Ebazpena, 2022/03/01ean emana..
Fakultate honek Egiaztapen Instituzionala lortu du eta, horren bidez, graduko eta unibertsitateko masterreko titulu ofizial guztiak automatikoki berritu dira sei urterako..
Kalitatearen Barne Bermeko Sistema
Fakultateko KBBSk, ikastegiaren kudeaketa-eskuliburuan, deskribatzen denak, NUPeko ikastegietan eta zerbitzuetan gauzatu behar diren prozesuen barne-funtzionamendua arautzen du, tituluen kalitatea eta etengabeko hobekuntza ziurtatzeko, betiere interes-taldeei begira.Fakultatean egiten diren kudeaketa-jarduera nagusien hedapena ikastegiaren kudeaketa-egutegian kontsulta daiteke.
KBBSren diseinua prozesu estrategikoen eta operatiboen eta euskarri prozesuen banakatzean oinarritzen da. Prozesu horiek guztiak prozesu-mapan ikus daitezke.
Kalitate arloko politika eta helburuak
Gobernu Kontseiluak onartutako NUPen kalitate-politikak eta -helburuek ongi erakusten dute erakundeak zer-nolako konpromisoa duen kalitatea eta bikaintasuna sustatzeko irakaskuntzan eta ikerketa-, kudeaketa- eta transferentzia-jardueretan.
Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko gidalerroak, kalitatea eta haren emaitzak kudeatzera bideratuta daudenak, NUPeko 2020-23 Plan Estrategikoaren hedapenean islatzen dira..
Erregistro eta argitalpen ofizialak
Ondorioetako data | Ebaluazioa | Txostena |
---|---|---|
2020/12/16 | AUDIT Diseinua | KBBS diseinuaren ziurtagiria |
2021/07/27 | AUDIT Ezarpena | KBBSren ezarpenaren ziurtagiria |
2022/03/01 | Egiaztapen instituzionala | Txostena |
Txostenak eta ebidentziak
Jarraipenaren ondorioz, zenbait txosten eta froga sortzen dira, eta horiek eskuragarri daude gardentasun-atarian eta, erabiltzaile baimenduentzat, NireIkasgelategian dagokien gunean.