Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea
Master amaierako lana
Kontsultatu zure masterraren gida eta eskuragarri dauden inprimakiak
Master amaierako lanak formatu lehenetsia izan behar du
Kontsultatu aurreko ikasturteetako master amaierako lanak biltegi instituzionalean (Academica-e)
Noiz defendatu dezaket nire master amaierako lana?
- Defentsa: hiru aldi urtean (otsaila, ekaina eta iraila).
- Aldi bat eskatzeko: lana aurkeztu baino gutxienez 2 hilabete lehenago zuzendari bat izendatuta eduki behar da.
- Honako hau izango da prozedura:
- MALaren inskripzioa eta defentsa:
- Bete ezazu MALaren inskripzio- eta defentsa-dokumentua (dokumentu hori lanaren zuzendariak sinatu behar du)
- Bidali EEZFko Idazkaritzara.
- Zuzendariak ez badu MALa baimentzen: aukera duzu hura hobetzeko eta hurrengo defentsa-aldian aurkezteko
Kasu horretan, eta iraileko defentsa-aldian soilik, zure lana xede horretarako eratutako Ezohiko Organo Ebaluatzailearen esku jartzea eskatu ahal izango duzu. Organo horrek epaimahaiak berak ezarritako baldintzetan ebaluatuko du lana, eta betiere epigrafean ezarritako irizpideen arabera.
- Xede horretarako eratutako Ohiko Epaimahai Ebaluatzailearen aurrean aurkeztea eta jendaurrean jartzea.
- Epaimahaiak errubrikan markatutako irizpideetan oinarrituta balioetsiko du lana (epaimahaiaren errubrika-eredua).
- Kasu horretan, ikasleak bere lanaren ahozko defentsa egingo du, 15 minutukoa, eta, ondoren, epaimahaiak galderak egiteari ekingo dio; galderen txanda horrek zehaztugabeko iraupena izango du.
- Lanaren behin betiko kalifikazioa epaimahai ebaluatzaileak emango du.
- Ikaslea ez badago ados lanaren kalifikazioarekin, lan hori Ezohiko Organo Ebaluatzailearen esku jarri ahal izango du, hark berrikus dezan.
Kasu horretan, epaimahaiak, lanak balioesterakoan, kontuan izango du ea betetzen diren errubrikan ezarritako irizpideak, eta ikasleak ez du ahozko defentsarik egin beharko.
- MALaren inskripzioa eta defentsa:
Otsaila | Ekaina | Iraila | |
---|---|---|---|
Izen-ematea |
Urtarrileko azken astea |
Ekaineko hirugarren astea |
Iraileko hirugarren astea |
Zuzendariaren azken txostenaren argitalpena |
Urtarrileko azken astearen amaiera | Ekaineko hirugarren astearen amaiera |
Iraileko hirugarren astearen amaiera |
Ahozko aurkezpena ohiko epaimahai ebaluatzailearen aurrean |
Otsaileko lehen astea | Ekaineko laugarren astea | Iraileko laugarren astea |
Ohiko epaimahai ebaluatzailearen (osaera, lekua, eguna eta ordua) eta organo ebaluatzailearen argitalpena. |
Kontsultatu |
Kontsultatu |
|
Ohiko epaimahaiak emandako kalifikazioen argitalpena | Kontsultatu | ||
Ebaluatutako ikaslearen argitalpena Ezohiko epaimahai ebaluatzailea | Notak argitaratu eta hurrengo egunean | ||
Ezohiko organo ebaluatzailearen berrikuspena |
Otsaileko bigarren astea | Uztaileko lehen astea | Urriko lehen astea |
MAL irakasgaiaren akta | Masterreko irakasgai guztien data bera | Urriak 1 |
Nola ebaluatuko naute
- Irizpideak Master Amaierako Lana irakasgai-gidan daude zehaztuta
- Ohorezko matrikula
- Epaimahai bakoitzak modu arrazoituan proposatu ahal izango du kalifikazio hori ematea 9 edo hortik gora duten MALen artean.
- Nota hori titulazio bakoitzean defendatutako MAL guztien % 5ek baino gehiagok lortu badute, batzorde ebaluatzaileak erabakiko du nori eman ohorezko matrikula. Batzorde hori Fakultateko dekanoak, kasuan kasuko titulazioko dekanordeak eta epaimahaietako presidenteek osatuko dute.
- Iruzurra egitea: ikasle batek plagioa egiten badu eta jatorrizkoa ez den materiala erabiltzen badu (irakasleek berariaz baimendutakoa izan ezik), Internet bidez lortutakoa barne, jatorria berariaz adierazi gabe, eta, hala badagokio, egilearen baimenik gabe, gutxiegi bat (0,0) jaso ahal izango du; zehapena ere jaso dezake, aurretik diziplina espediente bat irekita.
Zer gertatzen da defentsa egin ondoren?
- Liburutegiko biltegi instituzionalean gordailututako MALak kontsultatzeko eta erabiltzeko baimena soilik emango da irabazteko asmorik gabeko kontserbazio-, azterketa- eta ikerketa-helburuetarako.
- Testua aipamen laburretan soilik berrerabili ahal izango da, eta aipatuko dira egilea eta iturria, Jabetza Intelektualaren Legearen testu bategina aldatzen duen 23/2006 Legeak xedatutakoari jarraikiz.
- Egileek egile-eskubide guztiak gordetzen dituzte, eta, beraz, beren lana egoki deritzoten moduan erabil dezakete (esate baterako, komunikabide komertzialetan argitaratu dezakete edo beste biltegi batzuetan utz dezakete).
Academica-e biltegirako sarbidea Academica-e biltegirako sarbidea
Araudia
- Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasketa Amaierako Lanen Araudia
Gobernu Kontseiluaren erabakia, 2022ko ekainaren 30ekoa (2022-2023 ikasturtean hartuko du indarra). 2022ko urriaren 1a