Joan eduki nagusira

Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea

Irakasle bisitariak

 

Bi modalitate hauetako baten bidez etortzen ahal zara NUPera:

  • A aukera    (10 postu): 2 orduko konferentzia bat mintegi batean, 200 €.
  • B aukera    ( 5 postu): 8 orduko konferentzia bat aste batean, 800 €.

Deialdi honetan, postu bat bakarra esleitzen ahal zaizu. Dirulaguntza hauekin batera, beste batzuk ere eskatzen ahal dituzu, hala nola Europar Batasunaren Erasmus+ programaren babespeko finantzaketa. Halako diru-sarrerak ez dira jarduera enpresarialen edo profesionalen etekinak, lan etekinak baizik, eta, beraz, ez zaie BEZik aplikatzen baina bai PFEZaren atxikipena.

NUPeko irakasleek honakoa egin behar dute:

  • Mezu elektroniko bat bidali fakultatera fccee@unavarra.es
  • Epea: 2022ko otsailaren 25eko 14:00ak arte, ostirala.
  • Hautagai bat proposatu

Ikastegiak erabakiko du eskatzailea onartu edo ez, 2022ko martxoaren 4a baino lehen (ostirala).

  • Eskaera inprimakia
  • Proposatzen den jarduerari buruzko memoria eta noiz hasi eta bukatuko den egonaldia
  • Irakasle bisitariaren curriculum vitae laburra

NUPeko irakasleak, gonbidatzailea izateko, ingelesez irakatsi behar du Enpresa eta Ekonomia Zientzien Fakultatean.

Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatearen Nazioartekotzeko Batzordeak honako hauek baloratuko ditu:

  1. Proposatzen den prestakuntza-jardueraren kalitatea; nazioarteko graduei lotua egonen da, ingeleseko irakasgaiei lotua bereziki (begiratu zerrenda hemen)
  2. Irakasle bisitarien CVa (merezimendu akademikoak)
  3. Haien jatorrizko zentroen bikaintasun maila

Zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan:

María Jesús Campión Arrastiarekin
Nazioartekotze dekanordea da

E-maila E-maila Edo dei iezaguzu Edo dei iezaguzu