NADOE - Nafarroako Doktoretza Eskola
Albisteak
Data: 2025(e)ko otsailaren 5a
Karbono nanopartikulen sintesia, karakterizazioa eta aplikazioa
Martxoan zehar, “Karbono nanopartikulen sintesia, karakterizazioa eta aplikazioa” izeneko ikastaroa emanen du Manuel Algarra González doktoreak.
Ikastaroa batez ere doktoretza-programa hauetan matrikulaturik dauden doktoregaiei zuzendua dago: Kimika Sintetiko eta Industrialekoan, Osasun Zientzietakoan eta Industriako Zientzia eta Teknologietakoan.
Saioak 2025eko martxoaren 3an, 5ean, 10ean, 17an, 19an, 24an eta 31n eginen dira, Jerónimo de Ayanz eraikineko hitzaldi aretoan.
Ordutegia: 15:00etatik aurrera (gutxi gorabehera 2 ordu iraunen du)
Izena emateko epea bukatu ondoren, mezu elektroniko bat bidaliko zaie onartuei.
Parte-hartzaileei prestakuntzako 8 POB emanen zaizkie gehienez ere jardueren koadernoan, zeharkako prestakuntzakoak eta prestakuntza tematikokoak.