Berri guztiak
ItzuliIkusi berriak
2024
-
2024(e)ko urriaren 11a
Julián Estévez irakaslearen hitzaldi batek emanen dio hasiera NUPeko Konputazioaren Zientzien eta Adimen Artifizialaren Tracasa Katedrak antolatutako Adimen Artifizialaren Asteari
Saiorako sarrera librea izanen da toki guztiak bete arte, eta urriaren 14an, 19:00etan, eginen da Iruñeko Kondestablearen Jauregian; eta Adimen Artifizialaren Astea 18:30ean izanen da toki berean
-
2024(e)ko urriaren 11a
Genero Ikasketen eta Ikasketa Feministen Katedrak Hezkidetzari buruzko I. Jardunaldiak antolatu ditu NUPen
Urriaren 22an eta 23an, 16:00etatik 20:00etara, eginen dira NUPeko Fernando Remacha aretoan, eta jardunaldiak doakoak dira baina izena eman behar da aldez aurretik
-
2024(e)ko urriaren 11a
“Talentua Martxan” Nafarroako Rural Kutxak bultzatutako lehiaketa bat da, eta erronkei taldeka irtenbide hoberena ematen dieten taldeak sarituko ditu NUPeko Enplegu Topaketan
18 urtetik gorakoek parte hartzen ahal dute bakarka edo taldeka, eta izena emateko epea zabalik dago urriaren 18ra arte
-
2024(e)ko urriaren 11a
Atxikimendu emozionalak enpresa familiarretako ondorengotza-prozesua hobetzen du, NUPen irakurritako tesi baten arabera
Enpresa mota horretan eragina duten faktore psikoafektiboak aztertu ditu Ana Lucía Caicedo psikologoak
-
2024(e)ko urriaren 11a
NUPeko bi ikaslek tutoretzapeko praktikak egin dituzte atzerrian UNITA unibertsitateen europar aliantzari esker
Landa-mugikortasuneko programa bati esker Goretti Barriolak eta Irene Resanok curriculumetik kanpoko prestakuntza-egonaldiak egin dituzte Italian eta Errumanian
-
2024(e)ko urriaren 10a
Ignacio García Sánchez artistak “Sueños de hormigón armado” ikusgai jarri du urriaren amaiera arte NUPen
Erakusketa Sario eraikineko atalondoan egonen da ikusgai 09:00etatik 21:00etara, eta doakoa izanen da
-
2024(e)ko urriaren 10a
BSH Electrodomésticos Taldeak NUPeko Entitate Nabarmenaren Saria jaso du prestakuntzaren, ikerketaren eta transferentziaren arloan emandako laguntzagatik
Epaimahaiak nabarmendu du enpresa-taldeak Ingeniaritza Termikoko Gradu Duala duela gutxi abian jartzeko egin duen ekarpena, hots, NUPen ezaugarri horiek dituen lehen gradua
-
2024(e)ko urriaren 10a
Cristina Garmendia Cotec Fundazioko buruak unibertsitateko talentuari, prestakuntzari eta berrikuntzari buruzko lan-bilera bat izan du NUPen
Bilera erakunde akademikoko Gizarte Kontseiluak bultzatutako “Elkarrizketa estrategikoak” ekimenaren barruan dago
-
2024(e)ko urriaren 9a
NUPeko talde bat bere kategorian hirugarren postuan sailkatu da Bristolen egin den droneen nazioarteko lehiaketa batean
15 herrialdetako 29 taldek baino gehiagok hartu zuten parte lehiaketan, eta NUPekoa izan zen estatuko ordezkari bakarra
-
2024(e)ko urriaren 9a
NUP, Makinen eta Mekanismoen Teoriako Olinpiada Nazionaleko V. edizioaren banakako eta taldekako bigarren sailkatua
Bai Aimar Echeverriak, Unax Utergak eta Hugo Lozanok osatutako taldea eta bai Aimar Echeverria, banaka, bigarren postuan sailkatu ziren irail amaieran Badajozen jokatutako txapelketan
-
2024(e)ko urriaren 8a
NUPek Osasun Mentalaren Nazioarteko Eguna ospatuko du ostegun honetan ongizate emozionalari buruzko hitzaldi ireki batekin
Hitzaldiaren izenburua “Eman ‘like’ zure osasun mentalari” da, eta Alfonso Arteaga irakasleak emanen du 12:00etatik aurrera liburutegiko Open Space gunean
-
2024(e)ko urriaren 8a
NUPeko ikertzaile batzuek frogatu dute bideragarria dela CO2 metano bihurtzea eguzki-argiarekin energia-erabilerarako
INAMAT2 Institutuko talde batek karbono dioxidoa gas naturalaren ordezko erregai garbi bihurtzea lortu du fotokatalizatzaileak erabiliz