NUPek Alumni Nabarmenaren X. Sariaren deialdia egin du, Unibertsitate honetako tituludunen ibilbide pertsonala eta profesionala saritzeko. Hautagaitzak aurkezteko epea uztailaren 31n bukatuko da, eta interesdunak berak edo hirugarren batek aurkezten ahalko du, baldin eta hautagaiak baldintzak betetzen baditu.
Alumni Nabarmenaren Sariak ikusgaitasun handiagoa eta balioa ematen dio NUPeko ikasle ohien garapen profesionalari eta pertsonalari, eta agerian jartzen ditu haiek trebatzeko egindako inbertsio publikoaren onurak ere. Horretaz gainera, sariaren xedea da irabazleak eredu eta pizgarri izatea oraingo ikasleentzat.
Hautagaitzaren bat aurkeztu nahi dutenek Unibertsitatearen erregistro elektronikoaren bidez bidaltzen ahalko dute oinarrietan eskatzen den dokumentazioa.