Joan eduki nagusira

Gradua Ingeniaritza Mekanikoan

Bidera ezazu zure etorkizuna hazteko ahalmen handia duten sektoreetara, eta treba zaitez industria-arloan, aholkularitzan eta bulego teknikoetan arazoak konpontzeko gai diren sistemak, gailuak eta instalazioak diseinatzeko eta garatzeko.

Aurkezpena

NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren gradua.

ods 7 ods 9 ods 13 

 

Zergatik ikasi Ingeniaritza Mekanikoko Gradua?

  • Ingeniaritza Mekanikoaren sektorea hedapen teknologiko eta ekonomiko betean dago, eta gero eta espezialista gehiago eskatzen ditu.
  • Titulazioko irakasgai guztiek orientazio praktiko eta aplikatua dute.
  • Titulazioaren azken fasean, aukera dago enpresetan praktikak egiteko programan parte hartzeko.
  • Lana lortzeko aukera ia % 100ekoa da, eta egresatuak oso pozik egon ohi dira beren lanpostuarekin eta jasotako prestakuntzarekin.

Sello de calidad Euro-ace

Gradu hau egiteko moduak:

Espezializazioa

Gaitasunen inguruko prestakuntza

Hizkuntzak

Sarbide egokienak:

  • Batxilergoa, Zientzien eta Ingeniaritzaren eta Teknologiaren ibilbidea
  • Lanbide Heziketako goi zikloak, titulazioarekin lotura dutenak.

HAUEK EDUKITZEA KOMENI DA: prestakuntza ona Matematikan eta Fisikan, eta aztertzeko, arrazoitzeko, antolatzeko eta nor bere baitan murgiltzeko gaitasuna. Jakin-mina, irudimena eta sormena.

Sarbideak Sarbideak

Ikasleentzako laguntza

Zertan egiten ahalko dut lan Ingeniaritza Mekanikoko Gradua bukatzen dudanean?

  • Espezialista gisara industria-arloko ingeniaritza mekanikoarekin, aholkularitzarekin eta bulego teknikoekin lotutako gailuen, sistemen eta instalazioen diseinuan eta garapenean
  • Espezialista gisara hainbat sektoretan: energia berriztagarriak, etxetresna elektrikoak, osagai industrialak, etab.
  • Ikerketarekin, garapenarekin eta berrikuntzarekin (I+G+b) loturiko lanpostuetan, eta kudeaketa-karguetan
  • Diziplina anitzeko taldeetan, Ingeniaritza Mekanikoa bere aplikazioekin lotzen duten proiektuetan
  • Industria-ingeniari teknikoaren lanbidea arautuan, Ingeniaritza Mekanikoaren eremuetan

Zer master egiten ahalko ditut Ingeniaritza Mekanikoko Gradua bukatzen dudanean? 

Kontsultatu eskaintza osoa:

Gaitasunak