Joan eduki nagusira

Gradu Bikoitza Datuen Zientzian eta Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan

Murgil zaitez enpresa teknologikoen fenomenoan, bai arlo horretako produktuen berrikuntzan, bai enpresa-teknika berrietan. Uler ezazu nola iritsi diren enpresa horietako batzuk munduko enpresarik baliotsuenetakoak izatera, eta parte hartu gero eta konektatuago dagoen mundu global honetan eragiten ari diren iraultzan, dela enpresa batean lan eginez, dela zeure konpainia abiaraziz.

Aurkezpena

NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren gradua.

ods 3 ods 8 ods 9 ods 10 ods 11 ods 12 

 

Zergatik ikasi Datuen Zientziako eta Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Gradu Bikoitza?

  • Gradu Bikoitz hau adimen artifizialaren esparruetan eta hura garatzen den enpresa-inguruneetan kualifikazio handia izanen duten profesionalak prestatzera dago bideratua, prestakuntza teknikoa zein ekonomikoa emanez.
  • Ikasketak bukatzean, bi tituluak eskuratuko dituzu:
  • Eskaera handia dago enpresa teknologikoen arloan, haien tamaina edozein dela ere, bai eta, espezifikoki teknologikoak izan gabe, epe laburrean datuen zientziaren aldeko apustua egiten duten enpresen eremuan ere.

Gradu hau egiteko moduak:

Espezializazioa

Gaitasunen inguruko prestakuntza

Hizkuntzak

Sarbide egokienak:

  • Batxilergoa, Zientzien modalitatea
    • Osasun Zientzien ibilbidea
    • Zientzien eta Ingeniaritzaren eta Teknologiaren ibilbidea
  • Lanbide Heziketako goi zikloak, titulazioarekin lotura dutenak.

HAUEK EDUKITZEA KOMENI DA: matematikako prestakuntza ona, baita tresna informatikoak eta teknologia berriak erabiltzeko trebetasuna ere.

ATALASE-NOTA: ezarritako ikaspostu kopuruaren mugaraino onartuko dira ikasleak, aurreinskripzioan Gradu Bikoitza aukeratu zutenen artetik, Unibertsitatean sartzeko notaren arabera ordenatuta. Edonola ere, Gradu Bikoitzean onartua izateko gutxieneko nota gradu bikoitza osatzen duten bi titulazio ofizialetako bakoitzean ateratzen den atalase-nota edo hura baino handiagoa izanen da.

Sarbideak Sarbideak

Ikasleentzako laguntza

Zer lanbide izaten ahalko dut Datuen Zientziako eta Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Gradu Bikoitza bukatzen dudanean?

  • Graduetako bakoitzak eskaintzen dituen irteera guztiak.
  • Datuen analista, arlo ekonomikoetan espezializatua (merkatuen analisia, arriskuen ebaluazioa, etab.).
  • Enpresen eta inbertsio-funtsen arloko espezialista, enpresa teknologikoen ekoizpen-ahalmena ebaluatzeko eta negozio- eta hazkunde-planak garatzeko gaitasunarekin.
  • Enpresa txiki edo start-up baten kudeatzailea, baita norberaren enpresaren sustatzailea ere.
  • Algoritmoen eta soluzio adimendunen garatzailea enpresen arloko adar guztietan.
     

Zer master egiten ahalko ditut Datuen Zientziako eta Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Gradu Bikoitza bukatzen dudanean?


Kontsultatu eskaintza osoa: