Joan eduki nagusira

Gradua Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoan

Diseinatu eta garatu itzazu gailu elektronikoak, sentsoreak, komunikazio-sistemak, ibilgailu elektriko jasangarriak edo industriaren arloko arazoak konpontzeko robotak (energia berriztagarriak, elektronika eta automatika, sistema elektrikoak, robotika, automobilgintza elektrikoa, etab.).

Aurkezpena

NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren gradua.

ods 7 ods 8 ods 9 ods 13 

 

Zergatik ikasi Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Gradua?

  • Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoa teknologikoki eta ekonomikoki zabaltzen ari den sektorea da, eta gero eta espezialista gehiago eskatzen ditu. 
  • Lana lortzeko aukera ia % 100ekoa da.
  • Praktikak kredituen % 40 dira lehen ikasmailetan, eta % 65 titulazioaren azken ikasmailetan. 
  • Titulazioaren azken fasean, aukera dago enpresetan praktikak egiteko programan parte hartzeko.
  • Graduak EUR-ACE Europako kalitate-zigilua du.

Sello de calidad Eur-Ace

Sarbide egokienak:

  • Batxilergoa, Zientzien eta Ingeniaritzaren eta Teknologiaren ibilbidea
  • Arlo hauetako goi mailako prestakuntza-zikloak: Elektrizitatea, Elektronika, Energia eta Energia Berriztagarriak

HAUEK EDUKITZEA KOMENI DA: prestakuntza ona Matematikan eta Fisikan, eta aztertzeko, arrazoitzeko, antolatzeko eta nor bere baitan murgiltzeko gaitasuna. Jakin-mina, irudimena eta sormena.

Sarbideak Sarbideak

Ikasleentzako laguntza

Zertan egiten ahalko dut lan Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Gradua bukatzen dudanean?

  • Espezialista gisara energia berriztagarrien instalazioen diseinuan, instalazioan eta mantentze-lanetan (eolikoak, fotovoltaikoak, termosolarrak, biomasakoak, etab.)
  • Espezialista gisara komunikazioan eta ibilgailu elektrikoen diseinuan, mugikortasun jasangarriaren esparruan
  • Espezialista gisara aplikazio industrial eta mediko berrietarako roboten garapenean
  • Espezialista gisara industriaren arloko teknologia aurreratuaren kudeaketan
  • Espezialista gisara telefono mugikor, ordenagailu eta 3D inprimagailuetarako gailu elektroniko berrien garapenean
  • Sentsore eta sistema berriak ikertzen eta garatzen
  • Diziplina anitzeko taldeetan, Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoa bere aplikazioekin lotzen duten proiektuetan
  • Enpresa, zentro zientifiko edo teknologiko eta unibertsitateetan ikertzen, garatzen eta berrikuntzak egiten (I+G+b)
  • Ikastetxe publiko zein pribatuetako irakaskuntzan

Zer master egiten ahalko ditut Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Gradua bukatzen dudanean?

Kontsultatu eskaintza osoa:

Gaitasunak