Joan eduki nagusira

Gradua Gizarte Lanean

Gai izan zaitez pertsonak babestearen alde lan egiteko, gizartean baztertuta, egoera ahulean edota arriskuan dauden taldeak gizarteratzearen alde lan egiteko, haien ongizateari laguntzeko, giza harremanetan sortzen diren arazoak konpontzeko eta politika sozialak hobetzen laguntzeko.

Aurkezpena

NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren gradua.

ods 1 ods 2 ods 3 ods 5 ods 16 

 

Zergatik ikasi Gizarte Laneko Gradua?

  • Pertsonak, familiak, taldeak eta komunitateak gizarteratzen eta haien bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzen lan eginen duzu beste profesional batzuekin batera.
  • Aukera izanen duzu nazioarteko mugikortasun-programetan parte hartzeko eta seihileko edo ikasturte bat atzerrian egiteko.
  • Gai izanen zara gizartean dauden desberdintasunei eta bidegabekeriei heltzeko eta politika, zerbitzu eta ekimen sozialak ebaluatzeko eta sustatzeko.
  • 500 orduko praktikak eginen dituzu bai zerbitzu orokorretan bai espezializatuetan.

Gradu hau egiteko moduak:

Espezializazioa

Gaitasunen inguruko prestakuntza

Hizkuntzak

Sarbide egokienak:

  • Batxilergoa:
    • Giza eta Gizarte Zientzien modalitatea
    • Zientzien modalitatea
  • Lanbide Heziketako goi zikloak, titulazioarekin lotura dutenak.

HAUEK EDUKITZEA KOMENI DA: arazo sozialak ezagutzeko, ulertzeko eta horietan esku hartzeko interes berezia.

Sarbideak Sarbideak

Ikasleentzako laguntza

Zertan egiten ahalko dut lan Gizarte Laneko Gradua bukatzen dudanean?

  • Gizarte-zerbitzu orokorretan: oinarrizko laguntzako gizarte-laneko unitateak gizarte-zerbitzuetan, gizarte-larrialdietako zerbitzuak, gizarte-arretako programen kudeaketa.
  • Haur eta familiekin: haurrak, gazteak eta familia, gizarte- eta hezkuntza-arloan esku hartzeko taldeak, eguneko zentroak, tutoretzapeko etxebizitzak, harrera-zentroak, familia-harrerako programak, elkarguneko unitateak, nazio mailako eta nazioarteko adopzio-programak eta -erakundeak.
  • Adinekoekin: eguneko zentroak, egoitzak, tutoretzapeko apartamentuak, etxebizitza komunitarioak, hirugarren adinekoentzako gizarte-animazioko programak, balorazio-taldeak. 
  • Gizarte-bazterketaren arloan: etxegabeentzako aterpetxeak, etorkinentzako arreta- eta orientazio-zerbitzuak, preso eta preso ohientzako arreta-programak, mendekotasunak, gizarte-laguntzen programak.
  • Desgaitasunaren arloan: errehabilitazio-zentroak, desgaitasuna baloratzeko taldeak, eguneko zentroak, lanerako prestakuntzako tailerrak, kaltetuen elkarteak, enplegu babestuko zentroak, tutoretzarako institutu eta fundazioak, animazio soziokulturaleko programak.
  • Etxebizitzaren arloan: etxebizitza babestua eta soziala (esleipena, etxegabetze-kasuetarako edo auzo-gatazketarako bitartekaritza).
  • Enpleguaren arloan: enplegua sustatzeko programak, gizarteratzeko eta laneratzeko zerbitzuak.
  • Garapen komunitarioaren arloan: autolaguntzako elkarteak eta GKEak sustatzeko programak, proiektu komunitarioen garapena.
  • Enpresa-jardueraren eta lanbidearen jardun librearen arloan: aholkularitza soziala eta zerbitzu pertsonalen kudeaketa, bitartekaritza soziala, gizarte-proiektuen zuzendaritza eta kudeaketa, profesionalen ikuskapena, giza baliabideak.

Zer master egiten ahalko ditut Gizarte Laneko Gradua bukatzen dudanean?

Kontsultatu eskaintza osoa:

Gaitasunak