Joan eduki nagusira

Gradua Soziologia Aplikatuan

Ezagut itzazu azaleratzen ari diren gizarte-joerak, hainbat ikerketa-tresnaren bidez (azterlan demografikoak, zundaketak eta inkestak, irudi sozialaren azterketa, diagnostiko-txostenak, politiken ebaluazioa, etab.), zeinek aukera emanen baitizute errealitate sozialaren giltzarri, arazo eta prozesuei heldu eta haren eraldaketan esku hartzeko.

Aurkezpena

NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren gradua.

ods 3 ods 8 ods 11 ods 12 

 

Zergatik ikasi Soziologia Aplikatuko Gradua?

  • Zeharkako prestakuntza emanen dizu lanerako duzun aukera sorta zabaltzeko.
  • Teoria eta metodologia uztartzen ditu, etengabe aldatzen den ingurune sozial honetan horiek aplikatuz.
  • Prestakuntza teoriko eta tekniko sendoa jasoko duzu ikerketa sozialak diseinatzeko eta egiteko eta politika publikoak ebaluatzeko.
  • Aukera izanen duzu joera berriak aztertzeko eta gure gizarteak aldatzen dituzten prozesuak ikertzeko.
  • Hobekuntza sozialerako programak prestatzeko bidea ematen duten joera sozialak identifikatzen eta aztertzen ikasiko duzu.

Gradu hau egiteko moduak:

Espezializazioa

Gaitasunen inguruko prestakuntza

Hizkuntzak

Sarbide egokienak:

  • Batxilergoa:
    • Giza eta Gizarte Zientzien modalitatea
    • Zientzien modalitatea
  • Lanbide Heziketako goi zikloak, titulazioarekin lotura dutenak.

HAUEK EDUKITZEA KOMENI DA: giza jokabidearen eta mundu sozialaren ezaugarriak ezagutzeko eta aztertzeko interesa; sintesirako, indukziorako eta dedukziorako gaitasuna, baita zentzu zibikoa eta kultur dibertsitatearekiko sentsibilitatea ere.

Sarbideak Sarbideak

Ikasleentzako laguntza

Zertan egiten ahalko dut lan Soziologia Aplikatuko Gradua bukatzen dudanean?

  • Analisi sozial eta politikoa egiten, politikak definitzen eta ebaluatzen
  • Aholkularitza- eta gestoria-lanetan, honako hauetan:
    • Administrazio publikoetan
    • Kontsultategietan
    • Giza Baliabideen sailetan
    • Alderdi politikoetan eta sindikatuetan
    • Publizitate-agentzietan
    • Komunikazio-kabineteetan
    • GKEetan eta garapen-agentzietan
  • Sarbidea emanen dizu masterreko ikasketak egiteko, eta, gero, doktoretza egiteko.

Zer master egiten ahalko ditut Soziologia Aplikatuko Gradua bukatzen dudanean?

Kontsultatu eskaintza osoa:

Gaitasunak