Joan eduki nagusira

Zatoz gu ezagutzera

Bigarren hezkuntzako ikasleak

 

Bigarren hezkuntzako ikasleentzako jarduerak

 

Zatoz eta probatu

Actividad Crea tu propio pan del ciclo de actividades Ven y Experimenta de la UPNA“Zatoz eta probatu” programa Unibertsitateko Nekazaritza Ingeniaritzako eta Biozientzietako Goi Mailako Eskola Teknikoak (NIBGMET) antolatzen du. Haren bidez ikasleek nekazaritza ingeniarien laneko arloak ezagutu ahal dituzte eta praktikak egin hainbat teknologiatan, esate baterako, GPSaren edo sateliteen erabilera nekazaritzan.

Eskaintzen diren jarduerak, besteak beste, ondoko hauek izan ziren:

  • Egin zure ogia
  • Kontrolatu automatikoki zure landareak
  • Dastatu freskagarri berriak
  • Aurkitu zure etxea satelitearen bidez: jarduera honek sateliteen bidez lurra behatzea bezalako ohiko praktika bat ezagutzeko aukera ematen digu, adibidez, eguraldia iragartzeko. Jarduera honetan satelite ohikoenen irudiak ikusiten dira, eta kontzeptu batzuk ikasi eta gero, parte-hartzaileetako baten etxea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren campusa aurkitu ahal ditugu.
  • Prestatu zure herbarioa
  • Ikasi nola funtzionatze duen traktore batek
  • Ikasle topografoa
  • Zaindu itzazu landareak ingurumenari kalterik egin gabe: helburua da produktu fitosanitarioen erabilera egokia bermatzea, nekazaritzako jardun onen kodeek, landare osasunari buruzko legeak eta ingurumena zaintzeko kezkak horretara behartzen gaituztelako. Hori lortzeko bide bat da produktu horiek banatzeko makinak kontrolatzea.

Harremanetarako: etsiab@unavarra.es
 

Zientzia-dibulgazioa

Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Kultura Jardueren Atalaren bidez, hitzaldi ziklo bat eskaintzen die Nafarroako Foru Erkidegoko irakaskuntza ertaineko ikastetxei. Hitzaldi horien helburua da Nafarroako Foru Erkidegoko batxilergoko ikasleei zientziaren eta teknologiaren arloko hainbat gai hurbiltzea.

Hitzaldiek hainbat diziplina biltzen dituzte, besteak beste: Natur Zientziak, Fisika eta Teknologia, Matematika, Kimika, Ekonomia, Gizarte Zientziak, Zientzia Juridikoak eta Hizkuntzalaritza

Argibide gehiago helbide honetan:: www.charlascientificas.com

Olinpiadak

Olinpiadak ikasle gazteen arteko lehiaketak dira. Lehiaketa horien helburu nagusia da dagokion zientziaren azterketa sustatzea. Proba bakoitzean sailkatzen diren lehenengo hirurek Hezkuntza Ministerioaren sari bana jasoko dute eskudirutan eta bestelako opariak ere bai. Gainera Nafarroaren ordezkaritza izango dute olinpiada bakoitzeko fase nazionalean. Hain zuzen ere, Nafarroako Unibertsitate Publikoak parte hartuko du ondoko hauetan: