Joan eduki nagusira

Gaurko gaiak: Ekitaldiak

Eventos

Honako iragarkiak ikusi

Itzuli

Data: 2025(e)ko apirilaren 14a

Marina Delgado eta Gloria Puertasek NUP ordezkatuko dute maiatzaren 30ean Iruñean egingo den "My 3-min thesis" lehiaketaren finalean

 

Marina Delgado Rodríguez eta Gloria Puertas Aznárez Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) doktoregaiek erakunde nafarra ordezkatuko dute UNITA unibertsitateen nazioarteko aliantzaren “My 3-min thesis” lehiaketaren finalean. NUP ere bada UNITAko kidea. 

Lehiaketaren finalean, aliantzako 9 unibertsitateetako bina ikaslek parte hartuko dute, eta maiatzaren 30ean eginen da Bisitazioko Amen eraikineko Pinaquy aretoan (San Frantzisko kalea, 5), eta NUPen antolatzen du. Osotara, 63 ikaslek hartu dute parte unibertsitateen tokiko fase guztietan.

Lehiaketa hori ingelesez egiten da, eta parte-hartzaileek hiru minutuan eta diapositiba baten laguntzaz azaldu behar diote beren doktoretza-tesiaren edukia espezializatu gabeko jendeari. 

Irakurri gehiago albiste honi buruz