Joan eduki nagusira

Haur eta Nerabeen Babesaren arloko Hezkuntzako Esku-hartze Psikosozialaren Oinarriak

Mikrokredentzial unibertsitario hau Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziarekin batera diseinatu da, eta haurren eta nerabeen babes ekintzarako oinarri psikosozialak eta hezkuntzaren arlokoak ezagutzen eta eguneratzen lagunduko dizu, ezagutza horiek ezinbestekoak baitira haurren eta nerabeen babesaren eremuan lan egiten duten pertsonen gaikuntzan.
Prestakuntza horretan, babes ekintzan aplikatzeko esku-hartze profesionalerako eredu bat eraikitzen trebatuko zara. Gainera, prebentziozko pentsamendu integrala sustatzen da batez ere, errealitatea eta babes ekintza aztertzean.

Mikrokredentzial hau lotua dago honako honekin: Adituaren Diploma Haur eta Nerabeen arloko Prebentzioan, Sustapenean eta Esku-hartzean. Nafarroako babes sistemaren garapena. (argibide gehiago)

  • Modalitatea: hibridoa
  • Kredituak: 2,5 ECTS (25 eskola-ordu)
  • Noiz hasiko den izena emateko epea: 2025/03/24
  • Prezioa: 275 € | Prezioa deskontuekin: 41,25 € (Ikus baldintzak)
  • 1.edizioa - Noiz emanen den: 2025/09/04tik 2025/10/10era
  • Zabalik dago izena emateko epea
  • 2. edizioa - Noiz emanen den: 2025/10/14tik 2025/11/21era
  • Ikaspostuak beteta daude. Hurrengo inskripzioak itxaron zerrendara pasatuko dira.

Financiado por UE, Gobierno de España, Gobierno de Navarra, UPNA

Prestakuntza honek NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat egiten du.

ods 2 ods 3  ods 9 ods 12 ods 15 

Entitate laguntzailea

Nafarroan, Haur eta Nerabeen Zuzendariordetzak identifikatu du arreta-maila guztietan –prebentziotik hasi eta babesgabetasun egoeretako esku-hartzeetaraino– falta dela berariazko prestakuntza. Hori dela eta, Haurren eta Nerabeen Konferentzia Sektorialak zenbait jarraibide garatu ditu premia horri erantzuteko prestakuntza espezializatua emateko.

Mikrokredentzial unibertsitario hau gabezia horri erantzuteko sortu da, eta haur eta nerabeekin harremanetan dauden profesionalen gaikuntza hobetzeko tresnak ematen ditu, jardunbide onenekin eta indarrean dagoen araudiarekin bat datorren esku-hartzea bermatzeko.


  • Ikaspostuak: 35 
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Non emanen den: Arrosadiko campusa (NUP)

 

Eman izena Eman izena

  • Haurtzaroaren eta nerabezaroaren kontzeptua. Ikaskuntza eta garapena. Sozializazioa. Haurren eta nerabeen identitatearen eraikuntza. Eskubideak eta beharrak.
  • Haur eta nerabeen babesaren ikuspegi sistemiko-ekologikoa.
  • Atxikimenduak eta loturak: tratu ona eta emozioen kudeaketa babes prozesuetan.
  • Prebentzio integrala haurren eta nerabeen babesean.

Sartzeko profila:

Nafarroako haur eta nerabeen babes sistemako langileak, bai jardunean bai langabezian daudenak, administrazio publikoan zein administrazioarekin lizitazioak/kontratuak edo itunak dituzten sektoreko entitateren batean (zentroetan, zerbitzu publikoetan eta gizarte entitateetan) ari direnak edo aritu izan direnak, eta prestakuntza hasten den egunean 25 eta 64 urte bitartean dituztenak.

Onarpen prozesua bukatu ondoren ikaspostu hutsik baldin badago, onartuak izateko aukera izanen dute prestakuntza hasten denean 25 urte baino gutxiago edo 64 urte baino gehiago dituztenek, betiere ezarritako profila eta baldintzak betetzen badituzte. Ikaspostu horiek inskripzio ordenaren arabera esleituko dira, gehienezko kupoa bete arte.

Sartzeko baldintzak:  

  • Lanbide Heziketako erdi-mailako titulua, edo titulu baliokidea (EQF maila: 5).
  • Ikastaroa egiteko behar den profila duzula dioen erantzukizunpeko adierazpena, eta profil horren deskribapen labur bat. Deskargatu hemen dokumentua. Bete ezazu, eta erantsi iezaiozu zure inskripzioari.

Onartua izateko irizpideak:

Sartzeko baldintzak betetzen dituztenen artean, inskripzio ordenaren arabera esleituko dira ikaspostuak.

Emaitzak

  • Oinarri zientifikoa izanen duten babes ekintzako eredu profesionalak eraikitzea.
  • Jakintza zientifikoa aplikatzea babes ekintzan.
  • Errealitatearen eta babes ekintzaren analisian prebentziozko pentsamendu integrala txertatzea.

Prestakuntza-helburuak

  • Hezkuntzako oinarrizko ezagutza psikosozialak eskuratzea, haurren eta nerabeen babes ekintzan aplikatzeko.
  • Prebentzio integrala zertan datzan ezagutzea, haurren eta nerabeen babeserako estrategia garrantzitsuena den aldetik.
  • Babes ekintzan praktika profesionala hezkuntzako oinarriak eta oinarri psikosozialak aintzat hartuz gauzatzen dela egiaztatzea.

  • Zuzendari akademikoa: Alberto Jauregui Virto, NUPeko Soziologiako eta Gizarte Laneko Saileko irakasle laguntzaile doktorea.
  • Zuzendarikide akademikoa:Amalia Cuartero Arteta, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Haurtzaroaren, Nerabezaroaren eta Familiaren zuzendariordea
  • NUPeko irakasle kolaboratzaileak:
  • Kanpoko kolaboratzaileak:

  • Saio presentzialen ordutegia: ostiraletan, 12:00etatik 15:00etara.
  • Prestakuntza hasi aurretik, parte-hartzaileei posta elektronikoz jakinaraziko zaie zer ikasgelatan emanen den.

​Azken kalifikazioa ponderazio honen arabera kalkulatuko da:

  • Gutxienez eskola-orduen % 80ra joatea: % 20
  • Test erako amaierako azterketa: % 80

Mikrokredentziala lortzeko, matrikulatutako ECTSak gainditu beharko dira, NUPeko Irakaskuntza Berekien Arau Erregulatzaileen 27. artikuluaren arabera.

Matrikula arrunta: 275 €

Matrikula deskontuarekin:

  • 82,50 € -  % 70 Europako funtsen bidez finantzatuko da, onartuak izan eta prestakuntza hasten denean 25 eta 64 urte bitartean dituztenen kasuan.
  • 41,25 € - Nafarroako Gobernuaren % 15eko finantzaketa gehigarria izanen dute sarrera-profilean zehaztutako kolektiboek, prestakuntza hasten denean 25 eta 64 urte bitartean badituzte.

Mikrokredentzialen matrikularako dirulaguntzak emateko prozedura

Kontsultatu hemen matrikularako laguntzak emateko prozedura, izena emateko prozesuan laguntza eskatzeko bete beharreko baldintzak betetzen ote dituzun egiaztatzeko.
Laguntzak erabilgarri izanen dituzte soilik matrikula finantzatzeko ezein entitateren laguntzarik ez duten pertsona fisikoek.

Esta microcredencial es independiente y no forma parte de ninguna otra formación. 

Dokumentazioa gehigarria

Dokumentazioa

Informazio gehiago