Prestakuntza honek NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat egiten du
- Laguntzailea
Nafarroako Enpresarien Konfederazioak (CEN), zehazki, mikroETEen zuzendaritza eta kudeaketa indartzeko helburuarekin sustatzen du mikrokredentzial hau, enpresa jakin horiek Nafarroako enpresa-ehunaren % 90 osatzen baitute. Kudeaketa eta digitalizazioa hobetzea funtsezkoa da horien jasangarritasunerako; izan ere, zuzendaritza estrategikoan prestakuntza aurreratua duten zuzendariek aukera handiagoak dituzte beren negozioak sendotu eta zabaltzeko.
Ikuspegi praktiko eta integratzaile batetik abiatuta, programak tresna aurreratuak lantzen ditu kudeaketa finantzariorako, marketinerako eta lidergorako. Egitura modularra duenez, aukera ematen du ikasketa sektorearen errealitatera egokitzeko, eta horrek, enpresa-ingurune dinamiko eta digitalizatu batean, mikroETEen lehiakortasuna eta jasangarritasuna areagotzen ditu.
- Ikaspostuak: 35
- Hizkuntza: gaztelania
- Lekua: Arrosadíko campusa (NUP)
- Pertsonen zuzendaritza.
- Kontabilitate aurreratua.
- Marketin-eta salmenta-zuzendaritza.
- Zuzendaritzako trebetasunak.
- Ekoizpenaren zuzendaritza.
Sartzeko profila:
- Enpresa txikien eta mikroETEen jabe, enpresaburu eta/edo zuzendariak, beren trebetasun estrategikoak eta operatiboak indartu nahi dituztenak enpresen kudeaketa optimizatzeko eta merkatu dinamikoetan lehiakortasuna hobetzeko. 25 eta 64 urte artean izan beharko dituzte prestakuntza hasten den egunean.
Onarpen prozesua bukatu ondoren ikaspostu hutsik baldin badago, onartuak izateko aukera izanen dute prestakuntza hasten denean 25 urte baino gutxiago edo 64 urte baino gehiago dituztenek, betiere ezarritako profila eta baldintzak betetzen badituzte. Ikaspostu horiek inskripzio ordenaren arabera esleituko dira, gehienezko kupoa bete arte.
Sartzeko baldintzak:
- Nahitaezkoa: aldez aurretiko esperientzia izatea mikroETEen zuzendaritzan.
- Ikastaroa egiteko behar den profila duzula dioen erantzukizunpeko adierazpena, eta profil horren deskribapen labur bat.. Deskargatu hemen dokumentua, bete ezazu eta erantsi iezaiozu zure inskripzioari.
- Aukerakoa: DBHko titulua izatea, edo haren baliokidea den oinarrizko titulua (EQF maila: 3).
Onartua izateko irizpideak:
- Mikrokredentzial Unibertsitarioa MikroETEen Zuzendaritzan eta Administrazioan” mikrokredentziala –100 ordukoa– egina duten pertsonak, izena emateko ordena zorrotzaren arabera.
- “Mikrokredentzial Unibertsitarioa MikroETEen Zuzendaritzan eta Administrazioan” mikrokredentziala –100 ordukoa– egina EZ duten pertsonak, izena emateko ordenari zorrotz jarraikiz.
Onartutakoen behin betiko zerrenda ikastaroa hasi eta gero argitaratuko da.
Emaitzak
- MikroETEetan lantaldeak gidatzea, giza-talentua eraginkortasunez kudeatzeko eta gatazkak konpontzeko.
- Kontabilitateko tresna aurreratuak menderatzea egoera finantzarioa aztertu eta erabaki estrategikoak hartzeko.
- Marketin- eta salmenta-planak diseinatu eta inplementatzea, estrategia digitaletan eta bezeroen fidelizazioan oinarrituta.
- Zuzendaritzarako gaitasun aurreratuak garatzea, ingurune aldakorretarako komunikazio eraginkorra, negoziazioa eta lidergoa ere barne hartuta.
- Ekoizpen prozesuak kudeatzea baliabideak optimizatzeko eta mikroETEen efizientzia hobetzeko.
Prestakuntza helburuak
- MikroETEak lideratzeko, haietan lantaldean aritzeko eta gatazkak konpontzeko trebetasunak indartzea.
- Kontabilitateko tresna aurreratuak aplikatzea baliabideak optimizatu eta errentagarritasuna hobetzeko.
- Merkatu lehiakorretan estrategia digitalak eta fidelizazioari loturikoak diseinatu eta gauzatzea.
- Ingurune dinamikoetan lidergoa, komunikazioa eta aldaketaren kudeaketa sustatzea.
- Ekoizpen prozesuen plangintza, operazioak eta efizientzia hobetzea.
- Zuzendaritza akademikoa: Imanol Núñez Aldaz, NUPeko irakasle titularra.
- Kozuzendari akademikoa: Javier Iradiel Ibáñez, Nafarroako Enpresarien Konfederazioko talentuaren eta enpleguaren arduraduna.
- NUPeko irakasle kolaboratzailea
- Gustavo Marcos Matas, NUPeko irakasle kontratatu doktorea.
- Alberto Pardo Fernández, Giza Baliabideetako aholkularia.
- Natalia Sara Mendinueta, Señor Lobo & Friends aholkularitza-enpresako zuzendaria.
- Josean Ascarza, Oniria Consulting erakundeko zuzendari nagusia.
- Eva Amezcua Martínez, Oniria Consulting enpresako pertsonen garapenaren arloko aholkularia.
- Álex Uriarte, IED - Europako Diseinu Institutuko pertsonen eta kulturaren zuzendaria.
- Javier del Río, Cinfa enpresako zuzendari nagusia izan da 10 urtez.
- Miguel Ángel Irañeta Azagra, Giza Baliabideetako, estrategiako eta finantzetako aholkularia.
- Ordutegia: astearteetan, 16:00etatik 19:00etara.
- Prestakuntza hasi aurretik, parte-hartzaileei posta elektronikoz jakinaraziko zaie zer ikasgelatan emanen den.
Azken kalifikazioa ponderazio honen arabera kalkulatuko da:
- Banakako lan bat egin beharko da (notaren % 100a izanen da), lankidetza-proiektu bat ezartzeko plan bat garatuko duena (bazkide estrategikoen identifikazioa, laneko planen diseinua eta aurrekontuaren plangintza izanen ditu barne).
Mikrokredentziala lortzeko, matrikulatutako ECTSak gainditu beharko dira,NUPeko Irakaskuntza Berekien Arau Erregulatzaileen 27. artikuluaren arabera.
Matrikula arrunta: 330 €
Kontsultatu irakaskuntza berekien prezio publikoetan jasotako salbuespenak.
Matrikula deskontuarekin: 99 €
- Matrikularen % 70 Europako Funtsekin finantzatuko da, prestakuntzaren hasieran 25 eta 64 urte artean dituzten onartuen kasuan.
Mikrokredentzialen matrikularako dirulaguntzak emateko prozedura
Kontsultatu hemen matrikularako laguntzak emateko prozedura, izena emateko prozesuan laguntza eskatzeko bete beharreko baldintzak betetzen ote dituzun egiaztatzeko.
.Laguntzak pertsona fisikoentzat izanen dira soilik, baldin eta erakunde batek ere ez badu finantzatzen haien matrikula.
Mikrokredentzial hau independentea da, eta ez da beste ezein prestakuntza-ikastaroren parte.
![]() |
Zuzendari akademikoa
|
![]() |
Kanpoko koordinazio akademikoa
|
![]() |
Koordinatzaile administratiboa
|
Dokumentazioa gehigarria
Dokumentazioa
Informazio gehiago