Joan eduki nagusira

Zientzia Juridikoen Fakultatea

Graduko curriculumeko praktikak

Praktika nazionalak

Zertan oinarritzen dira?

  • Curriculumetik kanpoko praktikak zortzigarren seihilekoko derrigorrezko irakasgaia dira.
  • Justizia Administrazioan gauzatzen da, talde txikitan egiten diren saio judizialen bidez, zuzenean Justizia Administrazioko magistratuen, epaileen eta letraduen tutoretzapean.
  • Ikasle talde bakoitzak hiru-lau saio egiten ditu ordena jurisdikzional bakoitzean (zibila, penala, laborala eta administrazioarekiko auzietakoa).
  • Saio judizialetako prestakuntza osatzeko, NUPen eginen diren aurrez aurreko saioak izanen dituzte, jarduera profesionalari lotutako prestakuntza-jarduera osagarriei lotutakoak.

Gizarte Segurantza

  • 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera, praktiketako ikasle guztiek nahitaez kotizatu behar dute Gizarte Segurantzan.
  • Ikaslea da bere praktikaren egutegian edozein aldaketa edo gorabeheraren berri emateko arduraduna. Horretarako, ConnectUPNA postontzia erabili beharko du. 

Eskaintza eta esleipena

Imprimakiak

Zertan oinarritzen dira?

  • Kanpoko curriculum praktikak zortzigarren seihilekoko irakasgai bat dira, Enpresen Lan Aholkularitzako aipamenean (enpresetan egiten dira kanpoko praktikak) edo Giza Baliabideen Zuzendaritza (bulegoetan egiten dira kanpoko praktikak).
  • Ofizioaren errealitatea bertatik bertara ezagutzea dakarte, betiere praktiketako zentroak eta baita unibertsitateak ere gainbegiratuta eta tutorizatuta.

Gizarte Segurantza

  • 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera, praktiketako ikasle guztiek nahitaez kotizatu behar dute Gizarte Segurantzan.
  • Ikaslea da bere praktikaren egutegian edozein aldaketa edo gorabeheraren berri emateko arduraduna. Horretarako, ConnectUPNA postontzia erabili beharko du. 

Eskaintza eta esleipena

Kanpo praktikak bulegoetan Kanpo praktikak enpresetan
Eskaintza Eskaintza
Behin-behineko esleipenak Behin-behineko esleipenak
Behin-behinekoz hutsik dauden postuak Behin-behinekoz hutsik dauden postuak
Behin betiko esleipenak Behin betiko esleipenak
Bete gabeko postuen behin betiko zerrenda Bete gabeko postuen behin betiko zerrenda

Prozedura eta egutegia

Praktiketako postuaren esleipena GB-LH 2024-2025
Prozedura Eguna
AUKERAN: ikasleak lehentasuna adierazten ahal du eremu geografikoari dagokionez (Iruñea eta Iruñerria izan ezik) / hitzarmen bat formalizatzen ahal da destino edo enpresa bat aurkezteko Bi kasuetan, adierazitako hautaketara lotuta geldituko da ikaslea.

Posta elektronikoaren bidez helbide honetara bidaliz: facultad.cienciasjuridicas@unavarra.es
2024ko abenduaren 10a
Nork bere hautagaitza aurkezteko azken eguna 2025eko urtarrilaren 8a
Sigman jasotako behin betiko destinoak (UGF eta ZJF) 2025eko urtarrilaren 29a
Informazio saioa 2025eko urtarrilaren 30a
Praktiken eskaintzak webgunean argitaratzea:    Enpresak    |    Bulegoak 2025eko urtarrilaren 31
Ikasleek praktikak hautatzea (aplikazio informatikoaren bidez) 2025eko otsailaren 3tik 5era
Praktiken esleipen automatikoa (espedientearen arabera / mugikortasunaren eta praktiken baremoa) 2025eko otsailaren 6a
Ikasleentzako destinoen behin-behineko esleipena argitaratzea: Enpresak | Bulegoak

Bete gabeko postuen behin-behineko zerrenda: Enpresak | Bulegoak
2025eko otsailaren 7a
Gorabeheren/erreklamazioen ebazpena. 2025eko otsailaren 10a

Ikasleentzako destinoen behin betiko esleipena argitaratzea: Enpresak | Bulegoak

Bete gabeko postuen behin betiko zerrenda: Enpresak | Bulegoak

2025eko otsailaren 11
Hitzarmenak sinatzea  
Destinoetan lanean hastea 2025eko otsailaren 25a
Praktikaldiaren amaiera 2025eko maiatzaren 29a

Inprimakiak

Zertan oinarritzen dira?

  • Irakastorduak: 12 ECTS
  • Enpresetan edo entitate publikoetan egiten dira, eremu funtzionalen kudeaketan eta zuzendaritzan, zuzendaritza orokorrean edo aholkularitzan.

Gizarte Segurantza

  • 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera, praktiketako ikasle guztiek nahitaez kotizatu behar dute Gizarte Segurantzan.
  • Praktiken egutegian aldaketarik edo gorabeherarik izanez gero, ikasleak eman behar du horren berri. Horretarako, ConnectUPNA postontzia erabili beharko du.

Prozedura eta egutegia

2025-2026 ikasturteko EAZko praktiken esleipena
Prozedura Data
Praktikei buruzko informazio saioa, 12:00etan. Ikasgelategiko 011. ikasgelan 2025eko otsailaren 12a (asteazkena)
Ikasleen rankinga argitaratzea* 2025eko otsailaren 17a (astelehena)

Dekaordeari mezu elektroniko bat bidaltzea,interesa adieraziz honi buruz:

  • Destinoa Nafarroatik kanpo bilatzea
2025eko martxoaren 3a (astelehena)

Hautaketa-prozesu lehiakorrak dituzten beste praktika batzuen ebazpenak

Nazioarteko curriculum praktiken ebazpena

Bulegoen + aholkularitza-enpresen ebazpena

2025eko maiatzaren 16ra arte (ostirala)

Behin betiko destinoak argitaratzea

Erne! Praktikak aukeratzeko orduan, kontuan hartu behar dira zerrenda honetan adierazitako ikaspostu bakoitzerako baldintzak, ez baitaude zehaztuak aplikazioan

 

2025ko ekainaren 11 (asteazkena)
Online autoinskripzioa eginez praktikak eskatzea 2025eko ekainaren 11tik (asteazkena) ekainaren 17ko 23:59etara (asteartea)

Praktiken baremoen arabera esleipen automatikoa egitea

Ikasle-destino esleipenaren behin-behineko zerrenda argitaratzea

Erreklamazio epea irekitzea

2025eko ekainaren 19a (astelehena)

Gorabehera/erreklamazioak aurkeztea eta ebaztea


Idatzi mezu bat fccee@unavarra.es helbidera

2025eko ekainaren 20tik (ostirala) ekainaren 23ra (astelehena)

Gorabeherak/erreklamazioak ebaztea

Ikasle-destino esleipenaren behin betiko zerrenda argitaratzea   

2025eko ekainaren 25a (asteazkena)
Informazio saioa Unibertsitate-Gizarte fundazioarekin, Zoom bidez Oraindik ez da finkatu (abuztuko azken astea)
Sinadura digitala Abuztuko azken astean
Enpresetan praktikak egiten hastea (275 ordu) 2025eko irailaren 3a (asteazkena)
Enpresetan praktikak egiten bukatzea 2025eko azaroaren 7a (ostirala)



 * Espedientea kalkulatzeko, nazioarteko mugikortasun programetako espedientea kalkulatzeko NUPen ezarritako irizpidea aplikatuko da, zeinak ondoren adierazten den formulari jarraitzen baitio. Espediente akademikoaren kalkuluan 5. ikasmailako lehenbiziko seihilekora arte egindako irakasgai guztiak sartuko dira.

(∑(kalifikazioa x irakasgaiaren kreditu kopurua))/(∑(zenbat aldiz agertzen den kalifikatutako irakasgaia x irakasgaiaren kreditu kopurua))
Ez dira kontuan hartuko:

•    “Ez aurkeztua” kalifikazioak

•    “Gai / Ez Gai” kalifikazioak
 

 

Zer praktika egiten dira?

  • Irakastorduak: 6 ECTS
  • Kanpoko curriculum praktikak zortzigarren seihilekoko derrigorrezko irakasgaia dira.
  • Justizia Administrazioan egiten dira, talde txikitan eta zuzenean Justizia Administrazioko magistratuen, epaileen eta letraduen tutoretzapean saio judizialak eginez.
  • Ikasle talde bakoitzak hiru-lau saio egiten ditu ordena jurisdikzional bakoitzean (zibila, penala, laborala eta administrazioarekiko auzietakoa)
  • Saio judizialetako prestakuntza osatzeko, NUPen eginen diren aurrez aurreko saioak izanen dituzte, jarduera profesionalari lotutako prestakuntza-jarduera osagarriei lotutakoak.

Gizarte Segurantza

  • 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera, praktiketako ikasle guztiek nahitaez kotizatu behar dute Gizarte Segurantzan.
  • Praktiken egutegian aldaketarik edo gorabeherarik izanez gero, ikasleak eman behar du horren berri. Horretarako, ConnectUPNA postontzia erabili beharko du.

Nazioarteko praktikak

Erasmus+ programa Europar Batasuneko estatuetako enpresa eta erakundeetan bi eratako praktikak (curriculumekoak eta curriculumetik kanpokoak) egitera zuzendua dago.

Baldintzak

  • Unibertsitateko ikasketetan matrikulatuta egotea, eta ikasketa horiei lotutako konpetentzia orokorrak eta/edo zehar konpetentziak eta konpetentzia espezifikoak izatea.
  • Titulazioaren ikasketa-planean jasotzen diren kredituen gutxienez % 50 gainditua izatea.
  • Ez izatea inolako kontratu harremanik praktikak eginen diren enpresarekin, erakundearekin edo entitate publiko edo pribatuarekin.
  • Postu bakoitzeko baldintza propioak betetzea.
     

Deialdia Deialdia

Dokumentazio gehigarria

  • Eskabide egiteko orria
  • Onartutako ikasleak

Zer praktika egiten dira?

  • Praktikak egiteko, 7 bat erakunde eskaintzen dira, nazioarteko sektore ekonomikoetan aritzen direnak.
  • Irailetik abendura egiten dira praktikak.
  • 400 ordukoak dira.

Norentzat dira?

  • Praktikaldiaren helburua Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko Gradu Bikoitzeko Zuzenbideko Praktikak (177832) eta Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Praktikak (177833) nahitaezko irakasgaiak osatzea da.
  • Nazioarteko Programako ikasleei eskainitako ikaspostuak betetzen ez badira, parte hartzeko aukera emanen zaie gradu bikoitzeko ikasleei ere, irakasgaiak bete arte.
  • Era berean, Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko Gradu Bikoitzeko Zuzenbideko Praktikak (175832) eta Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Praktikak (175833) irakasgaiak osatzeko ere balioko dute.

Parte hartzeko baldintzak

  • Atzerriko hizkuntza batean B2 maila egiaztatzea (ingelesa, frantsesa edo alemana).
  • Erasmus kontagailua gehienez ere 8 hilabetetan izatea.

Parte-hartzaileak hautatzeko irizpideak

  • Atzerriko curriculum praktikak egin nahi dituzten ikasleek Zientzia Juridikoen Fakultatean eman beharko dute izena, mezu elektroniko bat bidalita eskabidearekin eta dokumentazioarekin:
    • Eskatzen den hizkuntza-maila frogatzen duen ziurtagiria.
    • CVa praktikak egin nahi lituzketen hizkuntzan.
    • Aurkezpen gutuna (200 hitz inguru), atzerrian curriculum praktika bat zergatik egin nahi duten azaltzen duena.
  • Programa honetan hautagai gisa aurkezteak Estatuko curriculum praktiken beste edozein programatan parte hartzeko aukera baztertzen du, honako kasu hauetan izan ezik:
    •  Fakultateak parte hartzeko aukeratu ez baditu.
    • Nazioarteko enpresa batek ere aukeratu ez baditu ezarritako epean.
  • Programako hautagaien aukeraketa egiteko zorrotz beteko da espediente akademikoaren ordena, kalkulu sistema honekin: (∑(kalifikazioa x irakasgaiaren kreditu kopurua))/(∑(zenbat aldiz agertzen den kalifikatutako irakasgaia x irakasgaiaren kreditu kopurua)). Ez dira kontuan hartuko aurkeztu gabeko irakasgaien kalifikazioak eta “Gai/Ez Gai” kalifikazioak.
  • Hautaketan lehentasuna izanen dute Nazioarteko Programako ikasleek. Ikaspostu hutsik gelditzen bada, berriz eginen da esleipen prozesua EAZko eta Zuzenbideko Gradu Bikoitzeko gaztelaniako ikasleentzat.

Esleipenaren prozedura

  • Programarako hautatutako ikasleen zerrenda Fakultatearen webgunean argitaratuko da 2025eko otsailaren 27an (osteguna).
  • Argitaratzen den egunetik martxoaren 3ra (astelehena), esleipendunek mezu bat bidali beharko dute Fakultatearen helbide elektronikora, esanez programan parte hartzea onartzen dutela eta baimena ematen dutela haien CVa, motibazio gutuna eta datu pertsonal eta akademikoak Unibertsitate-Gizarte Fundazioari (UGF) eta programa honetan praktikak eskaintzen dituzten entitateei helarazteko. Norbaitek baldintza hori betetzen ez badu, programatik kanporatua izanen da, eta parte hartzeko eskaera egin duten eta lehenbiziko txandan kanpoan gelditu direnei deituko zaie berehala, zerrendaren hurrenkerari jarraituz.
  • Parte-hartzaileak aukeratu ondoren, destino propiorik aurkeztu ez dutenentzat nazioarteko praktiketarako destinoak bilatzeko eskatuko dio Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateak Unibertsitate-Gizarte Fundazioari. Erakundeen proposamenak eta esleipendun bakoitzaren profila hobekien ezkontzen dituzten destinoak bilatuko dituzte, betiere irakasgaien prestakuntza-planarekin bat datozenak. Bilaketa hori egiteko tartea, edonola ere, Estatuko curriculum praktiken esleipena egiteko bilera egin baino lehen amaituko da.
  • Praktiketako hitzarmena Unibertsitate-Gizarte Fundazioan sinatu behar da –sinadura pertsonala eta besterenezina da–, eta hitzarmenarekin lotutako oinarrizko kontuen berri emanen zaie han ikasle hautatuei.
2025-2026 ikasturteko nazioarteko praktiken egutegia 

Prozedura

Data

Praktikei buruzko informazio saioa, 12:00etan. Ikasgelategiko 011. ikasgelan 2025eko otsailaren 12a (astelehena)

Ikasleen espedientearen araberako rankinga argitaratzea       

177-EAZko eta Zuzenbideko Gradu Bikoitzaren Nazioarteko Programa            

175-EAZko eta Zuzenbideko Gradu Bikoitza

2025eko otsailaren 17a (astelehena)

Interesa duten ikasleek posta elektronikoz izena ematea (fccee@unavarra.es), dokumentazio hau erantsita:
  • Izena emateko eskabidea
  • Eskatzen den hizkuntza-maila frogatzen duen ziurtagiria.
  • CV laburtua (orrialde bat gehienez)
  • Aurkezpen gutuna ingelesez (200 hitz inguru), atzerrian curriculum praktikak zergatik egin nahi diren azaltzen duena

2025eko otsailaren 17tik (astelehena) otsailaren 25era (asteartea)

Hautatutako ikasleen zerrenda argitaratzea

2025eko otsailaren 27a (osteguna)

Dokumentu hauek posta elektronikoz bidaltzeko epearen bukaera (fccee@unavarra.es):

2025eko martxoaren 3a, astelehena

Praktiketako destinoak bilatzeko aldia (UGF)

2025eko martxoaren 6tik (osteguna) ekainaren 2ra (astelehena)

Ikasleek destino propioak proposatzea (UGFk EEZFren oniritziarekin)

2025eko apirilaren 11ra arte (ostirala)

Praktika-hitzarmenaren azalpenak ematea eta hura sinatzea –sinadura pertsonala eta besterenezina– (UGF)

Erabaki gabe

 

Kontsultatu zure zalantzak Kontsultatu zure zalantzak