Zientzia Juridikoen Fakultatea
Kafka Saria
Kafka Saria
Zientzia Juridikoen Fakultateak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetzarekin lankidetzan, Mikrokontakizun juridikoen Kafka Sariaren deialdia egiten du urtero, bi helbururekin: ikasleen sormen literarioa sustatzea, alde batetik, eta giza jarduera orok alderdi pertsonalean nahiz sozialean duen dimentsio juridikoa erakustea, bestetik.
Historiako idazle handi batek ematen dio izena sari honi. Jakina denez, Kafkak, Zuzenbidea ikasi eta aseguru konpainia batean legelari gisa lan egiteaz gain, aldi berean bere zaletasun literarioa garatu zuen. Literatura unibertsaleko lanik garrantzitsuenetako bat idatzi zuen, eta bere eleberriei eta kontakizun laburrei esker nabarmendu zen bereziki.
Xedea
Zientzia Juridikoen Fakultateak antolatzen du Mikrokontakizun juridikoen Kafka Saria, Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetzarekin lankidetzan, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleen artean talentu literarioa aurkitzea, idazketarekiko interesa bultzatzea eta sormena garatzea du helburu. Halaber, sariaren bidez, zuzenbidea eta bizitza beren eguneroko alderdietan uztartzeko bide gisa aldarrikatu nahi da idazketa.
Epaimahaiak bi sari ematen ahalko ditu gehienez hizkuntza-modalitate bakoitzean (gaztelania eta euskara).
Ezaugarriak
Lehiaketaren antolatzaileek testuari hasiera emanen dion esaldi bat proposatuko dute, eta parte-hartzaileek jarraipena eman beharko diote, mikroipuin baten moduan, ondorio juridikoak dituen egoera sozial bat islatuz.
Mikrokontakizunek izenburua izan beharko dute, gaztelaniaz edo euskaraz idatziak egon beharko dira, hautatutako modalitatearen arabera, eta 120 hitzeko luzera izanen dute gehienez (izenburua eta hasierako esaldia kontuan hartu gabe).
Mikrokontakizunek originalak behar dute izan, eta argitaragabeak. Mikrokontakizunaren egiletza edo originaltasuna dela kausa hirugarrenen batek erreklamazioren bat aurkezten badu, parte-hartzailea izanen da erantzule.
Parte-hartzea indibiduala izanen da.
Parte-hartzaile bakoitzak bi testu aurkezten ahalko ditu gehienez, hizkuntza-modalitatea gorabehera. Hau da, bi modalitateetan parte hartzen ahalko da.
- Izena eman nahi izanez gero, mezu bat bidali behar da facultad.cienciasjuridicas@unavarra.es helbide elektronikora
- Onarpena inskripzio-hurrenkeraren arabera eginen da.
- 2024ko sarituak