Joan eduki nagusira

Zientzia Juridikoen Fakultatea

Nora joaten ahal naiz?

 

 .

NUPeko ikasleen mugikortasuna

Egin ezazu egonaldi akademiko bat atzerrian, seihileko batekoa edo ikasturte osokoa, NUPeko mugikortasun programa hauen esparruan:

  • Erasmus-Europa (KA103) eta Erasmus-Herrialde elkartuak (KA107): Europako eta Europatik kanpoko unibertsitateetara joateko dira hurrenez hurren, eta irakasgaiak, praktikak eta IALa egitea dute helburu.
  • Palafox (Latinoamerika), Martín de Rada (Asia), ISEP (mundu osoko herrialdeak) eta aldebiko hitzarmenak (mundu osoko herrialdeak): atzerriko unibertsitateetan irakasgaiak, praktikak eta IALa egitea dute helburu.
  • Prestakuntza solidarioa: garapenerako lankidetzaren arloan praktikak edo IALa tokian bertan egitea dute helburu, erakunde hartzaile batek garatutako proiektu baten esparruan, hango unibertsitate batek koordinatuta eta babestuta.
  • Erasmus praktikak: Europako enpresetan praktikak egitea dute helburu. 

Gehiago jakin nahi? Gehiago jakin nahi? Eman izena Eman izena Hizkuntzak ikasteko laguntza Hizkuntzak ikasteko laguntza

Egin ezazu mugikortasun egonaldi bat beste unibertsitate batean Espainiatik atera gabe.

Gehiago jakin nahi? Gehiago jakin nahi? Eman izena Eman izena

Har ezazu parte Prestakuntza Solidarioko Programan:

  • Nahitaezko prestakuntza mugikortasun egonaldia baino lehen: Nazioarteko Lankidetzari eta Garapenari buruzko ikastaroa: derrigorrezkoa da eskolen % 80ra joatea gutxienez (3 ECTS). Ikastaroa otsailaren 6tik apirilaren 24ra bitarteko larunbatetan eginen da, 09:30etik 13:30 arte. Ikastarorako inskripzioa..
  • Mugikortasuneko egonaldia
  • Egonaldia destinoko erakunde edo instituzioetan

 

Gehiago jakin nahi? Gehiago jakin nahi? Eman izena Eman izena

Har ezazu parte curriculumeko edo curriculumetik kanpoko praktiken Erasmus+ programan. Graduko eta master ofizialetako ikasleek curriculumeko edo curriculumetik kanpoko Erasmus+ praktikak egiteko hautaketa beren unibertsitateek eginen dute, fakultate edo eskola bakoitzak ezarria duen hautaketa-prozedurarekin bat etorriz.

Gehiago jakin nahi? Gehiago jakin nahi? Hizkuntzak ikasleko laguntza Hizkuntzak ikasleko laguntza

 

Zein beka egiten ahal ditut

 

Orain, aukera duzu seihileko edo ikasturte batez Espainiako beste unibertsitate batean edo atzerrian ikasteko. Aukeratu zure destinoa eta ekin bideari.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren mugikortasun programek kanpoko zenbait entitateren eta Unibertsitatearen beraren finantzaketa jasotzen dute. Egiten ahal dituzun bekei buruz jakin beharreko guztia azalduko dizugu.

Kontsulta ezazu nazioarteko mugikortasuneko deialdietan aukeratutako ikasleek hizkuntzak ikasteko zer laguntza eskatzen ahal dituzten baldin eta destinoko erakundeak ingelesa, frantsesa, alemana edo txinera jakitea eskatzen badu.

Eman begiratu bat bekei Eman begiratu bat bekei Hizkuntzak ikasteko laguntza Hizkuntzak ikasteko laguntza Baduzu zalantzarik? Baduzu zalantzarik?