Joan eduki nagusira

Enpresen Kudeaketa Saila

Saila

Gobernua eta kudeaketa

Jakintza arloak

Enpresa erakunde batek duen marketin funtzioarekin zerikusia duten irakasgaietan du oinarria Merkaturatzea eta Merkatuen Ikerketa arloak: merkataritzako zuzendaritza eta kudeaketa, merkatuen ikerketa eta marketinerako informazio sistemak.

Eta arlo horretako irakasleen ikerketa gai hauetan oinarritzen da: kontsumitzailearen portaeraren ikerketa, banaketarako txikizkako kanal tradizionalen nahiz onlinekoen kudeaketaren analisia eta nazioarteko marketina.

Arduraduna: Chocarro Eguaras, Raquel

Finantza Ekonomia eta Kontabilitatea arloak lanerako bi alor handi ditu bai irakaskuntzan eta bai ikerkuntzan. Alor horietako lehenbizikoak, kontabilitateak, enpresaren kontabilitatearekin erlazioa duten irakasgaiak dauzka, kanpora begiratzen dutenak (hastapenak, finantza kontabilitatea, kontabilitatearen analisia, auditoretza eta baterakuntza) edota barnera (kostuen kontabilitatea eta kudeaketarena). Sektore publikoaren kontabilitatearekin erlazioa duen prestakuntza ematen du halaber. Lanerako bi lerro nagusi dauzka ikerketa taldeak: batetik, kontabilitatearen manipulazioa eta auditoretza, eta, bestetik, kontabilitate soziala eta ingurumenekoa.

Bigarren alorrak, finantza ekonomiak, enpresaren finantza departamentuari dagozkion irakasgai guztiak ematen ditu: inbertsioei, finantzaketari eta finantza merkatuei buruzko erabakiekin zerikusia dutenak. Irakasleen ikerketaren helburu nagusia merkatu finantzarioak ulertzea da (errenta aldakorra, deribatuak, inbertsio funtsak), aktiboak baloratzea, kreditu arriskua eta bere ondorioak balorazioan eta inbertitzaileen portaeraren ikerketa.

Arduradunak

Nekazaritzako Politika, Soziologia eta Ekonomia arloak ikerketarako, irakaskuntzarako eta kudeaketarako lan egiten du nekazaritzako elikagaien sistemaren ekonomiarekin zerikusia duten gaietan. Nekazaritza Politika Bateratuaren alderdi batzuk eta bere orientabide batzuk txertatzen ditu nekazaritza iraunkorraren, ingurumenaren kudeaketaren eta landa garapenaren arloetan.

Nekazaritzako elikagaien enpresaren kudeaketa eta bere produktuak merkaturatzea da beste lan alor bat, eta barnean hartzen ditu gaurko gai batzuk, hala nola, elikagaien osasuna eta segurtasuna eta komenigarritasuna eta berrikuntza produkzio sektore horretan.

Arduraduna: Simón Elorz, Katrin

Irakasle iraunkorrek eta elkartuek osatzen dute Enpresen Antolaketa arloa, eta beren irakaskuntzak, ikerketak eta esperientzia profesionalak Produkzioaren, Giza Baliabideen eta Enpresaren Zuzendaritza Nagusiaren arloetan du ardatza. Arloko irakasleak Enpresen Administrazioko, Enpresaren Ekonomiako eta Enpresen Antolaketako ikerketa taldeetan biltzen dira, eta talde horietan lantzen dira ikerketa akademikorako dauden lerroak.

Arduraduna: Teresa García Marco

Buletinak

Arautegia

Ikuskapena

Irakasle eta ikertzaileentzako ziurtagiriak